Mezuak etiketatuta ‘ zizurkil ’

II. Kluben Arteko Liga Nazionalean Danok Danena izan da txapelduna

2012/05/14
Nork
II. Kluben Arteko Liga Nazionalean Danok Danena izan da txapelduna

Maiatzaren 5ean, Zizurkilgo Intxaur Pilotalekuan II. Kluben arteko Liga Nazionala ospatu zen. Halterofiliako, hiru talde aritu ziren, eta garaipena 1. Danok Danena. Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Igor Sasiain, Francisco Gonzalez, Teddy Martinez eta Jon Ander Iriarte. 394,66 puntu. 2. Urbi (Bizkaia). 353,90 puntu. 3. Zarautz. 290,80 puntu. Igor Sasianek, Danok Danena taldekoak, Gipuzkoan 1980tik, arrankada [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Halterofilia, Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Herrira mugimendua aurkeztu diete herritarrei

2012/03/10
Nork

Zizurkilen Herrira mugimendua aurkeztu dute gaur goizean. Euskal preso eta iheslarien alde lan egingo duen herri mugimendua izango da, eta Zizurkilen ere ekimenaren berri eman dute. Helburuak eta zergatiak azaltzeaz gain, herrira begira egingo duten lanaren berri eman dute. Ikus entzunezko bideoak tartekatuz, Herrira mugimendua ezagutu dute zizurkildarrek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Lau talderen emanaldiak entzun ahalko dira Zizurkilgo X. Blues Gauan

2012/02/29
Nork
Lau talderen emanaldiak entzun ahalko dira Zizurkilgo X. Blues Gauan

Egarri tabernan egin dute aurtengo Zizurkilgo Blues Gauaren aurkezpena. Izan ere, hamargarren urtea betetzen du eta antolatzaileek esanahi berezia eman diote ekimenari. Lau talde ariko dira larunbatean, martxoaren 3an, herriko hiru tabernetan beren kontzertuak ematen, eta antolatzaileek esan dutenez, «musika zaleak asetuko dituzte beraien saioekin». Hamargarren aldia da Zizurkilgo Udalak eta herriko hiru tabernek Blues [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Blues musikaren hamargarren gaua ospatuko dute Zizurkilen, larunbatean

2012/02/28
Nork
Blues musikaren hamargarren gaua ospatuko dute Zizurkilen, larunbatean

Zizurkilek eta blues musikak bat egingo dute, hamargarren aldiz, larunbatean. Herriko hiru tabernetan kontzertuak emango dituzte lau taldek, eta antolatzaileek esan dutenez, musikazaleak asetuko dituzten taldeak izango dira. Zizurkilgo Udalak eta Atxulondo, Egarri eta Pasus tabernek antolatu dute X. Blues Musika Jaialdia. 22:30ean hasiko da lehenengo taldea, Markos Untzeta Trio, Atxulondo tabernan. Leku berean, Xabi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Kultur astean ere gauzak ikasiz

2012/01/31
Nork
Kultur astean ere gauzak ikasiz

Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek, ospatzen ari diren Kultur Astearen barruan, atzo, Kutxako Gaztetxoen Klubak eskaintzen dituen kontzertu didaktikoetan parte hartzeko aukera izan zuten. Xabier Lizaso piano jolearen eskutik. Pianoaren soinua entzuteaz gain, abestu eta jolastu ere egin zuten. «Primeran pasa dute eta aldi berean gauza pila ikasi: pianoaren sorrera, zenbait piano jole [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Hezkuntza, Kultur Astea, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Zizurkilgo adingabeen zentroa gatazkatsua dela ukatu du Diputazioak

2012/01/17
Nork

Gizarte gaietarako Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak Ander Rodrigezek Aldundiak Zizurkilen duen adingabeen zentroa ez dela gatazkatsua adierazi du. «Hori bai, bost nerabe bizi diren etxebizitza batean sor daitezkeen eragozpenak egotea posible da», esan du gaur komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan. Bi bizitzako etxe hau 2007an hasi zen adingabeen zentro bezala funtzionatzen. Ordutik, bereziki alboko bizitzan bizi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Eneritz Iraolak irabazi du X. Hernandorena ipuin lehiaketa

2011/12/27
Nork
Eneritz Iraolak irabazi du X. Hernandorena ipuin lehiaketa

Banatu dituzte Teodoro Hernandorena X. ipuin lehiaketako sariak. Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean izan zen sari banaketa, eta nagusien mailan Eneritz Iraola izan da garailea. Bost kategoriatan, adinaren arabera banatu dituzte sariak. Maila bakoitzeko bi sari banatu dituzte, baina helduen mailan bigarren saria hutsik geratu da. Guztira, 371 ipuin izan dira X. Ipuin Lehiaketan parte hartu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

‘Zer ari da gertatzen?’ hitzaldia gaur 20:00etan izango da

2011/12/20
Nork

Zer ari da gertatzen? hitzaldia gaur, hilak 20, 20:00etan izango da, Atxulondo Kultur Etxean. Hondakinen gaiaren inguruko hitzaldia izango da, eta azken aldiko gertaeren berri emango dute. Gipuzkoa Zero Zaborrekin batera, antolatu du hitzaldia Zizurkilgo Zero Zabor taldeak.  Zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Herritar guztiei hitzaldira joateko gonbidapena luzatzen diete antolatzaileek.  

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Ingurumena, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Haimar Zubeldia, bosgarren aldiz omendua

2011/12/01
Nork
Haimar Zubeldia, bosgarren aldiz omendua

Zizurkilgo Urkamendi elkarteak, urtero bezala, azken Frantziako Tourreko lehen euskaldunari omenaldia egin dio. Aurtengoan, Haimar Zubeldia usurbildarrak jaso du txapela, eta horrekin bost dira eskuratu dituenak. Ekitaldian beste txirrindulari batzuk ere omenaldia jaso zuten Urkamendiren partetik.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Hamaika batzorde jarriko ditu martxan udalak

2011/09/28
Nork

Udalak eratu zirela hiru hilabete pasa dira. Udako oporrak igarota martxa hartzen hasiak dira. Hori da Zizurkilgo Udalaren kasua. Hamaika batzorde ezberdinetan banatu dituzte lanak, eta herri programa osatzeko garaian esan bezala, batzordeak irekiak eta parte hartzaileak izango dira. Herria herritar guztien artean eraiki nahi dute, eta batzordeak ezinbesteko tresna direla uste du udalak. Herritar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 24 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 18 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 54 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz