Mezuak etiketatuta ‘ Villabona ’

Langile bat hil da Villabonako Borobil lantegian

2012/04/02
Nork
Langile bat hil da Villabonako Borobil lantegian

  Gaur goizean langile bat hil da Villabonan dagoen Borobil grafika lantegian. 45 urteko gizonezkoa makina batek harrapatu du, eta toraxa zapalduta hil dela argitu du udaltzaingoak. Ertzaintzak 09:30ean jaso du deia, eta langilea bertan hil da. Suhiltzaileek ezin izan dutela ezer egin argitu du Ertzaintzak. LAB sindikatutik, “lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diogu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Bertsolari filma ikusgai asteburuan, Gurean

2011/11/10
Nork

Asteburu honetan Bertsolari filma ikusi ahal izango da Gurea zineman. Bihar, 19:30ean eta 22:15etan izango dira saioak. Igandean, 19:30ean, eta astelehenean, ikusle egunean, 21:30ean. Igandean, 16:30ean umeentzat Phineas & Ferb filma ere eskainiko dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amasa-Villabona, Ekitaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Aizkardikoekin Pirinioetara joateko aukera dago

2011/09/12
Nork

Villabonako Aizkardi Mendi Taldekoek asteburu pasa antolatu dute. Hilaren 17 eta 18an Pirinioetara irteera egingo dute. Larunbatean, Pont d’Espagnetik abiatu eta la Faixa tontorrera igoko dira (2664m). Jarraian, Respumosoko aterpera jaitsiko dira. Igandean berriz, Arrieleko urtegira abiatu eta Lavedan (2615m) portura igoko dira, beste gailur batzuetatik pasatuz. Ibilaldiak zazpi ordukoak izango dira gutxi gorabehera, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Erromeria Egunean euskararen aldeko topa egingo dute, Porrotxekin

2011/07/19
Nork
Erromeria Egunean euskararen aldeko topa egingo dute, Porrotxekin

Garagardo azoka atzean utzita, Santio Jaiak noiz iritsiko zain egongo dira billabonarrak. Jaien artean, Erromeria Eguna ospatuko dute, hilaren 30ean, larunbatean.  Oinkari dantza taldeak urtero bezala, herriko elkarte gastronomikoen laguntzarekin antolatzen du. Aurten,  Maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago lelopean antolatu dute. Lehen Euskal Jaia zena, orain Erromeria Eguna bezala antolatzen dute. Hainbat ekitaldi izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Villabonako Santio jaiak 2011 | Ez dago iruzkinik »

Argazkilaritza tailerra gaztelekuan

2011/07/19
Nork

Gaztelekuan argazkilaritza tailerra antolatu dute. Profesional baten eskutik, estudioko argazkiak ateratzen ikasteko lehen pausuak emateko aukera izango dute ikastarora joaten diren gazteek. Bi orduko iraupena izango duen ikastaroa bihar izango da, 16:00etan, gaztelekuan. 9 euro kostako da, eta ikastaroan parte hartu nahi dutenek bertan eman beharko dute izena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Ekitaldiak, Ikastaroak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Ireki dute garagardo azoka

2011/07/14
Nork
Ireki dute garagardo azoka

Irrintzi Elkarteko ordezkariek atzo eman zioten hasiera  15. Garagardo azokari. Lau egunez, garagardoa izango da nagusi Villabonan. Igandera bitartean, egunero 18:00etan zabalduko ditu ateak, eta edatekorik eta jatekorik ez da faltako.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Garagardo zaleen festa dela eta, apar artean igaroko dituzte lau egun

2011/07/13
Nork
Garagardo zaleen festa dela eta, apar artean igaroko dituzte lau egun

Garagardo zaleen festak bihar, hilak 14, irekiko ditu ateak. 18:00etan emango diote hasiera Gipuzkoako Garagardo Azokarik zaharrenetakoari. Bihar hasi eta igandea bitarte Villabonako 15. Garagardo Azoka izango da, Irrintzi Elkartearen eskutik. Urteroko bideari jarraituz, lau egunez izango ditu ateak zabalik.  Bihar eta igandean, 18:00etatik 01:00etara izango da zabalik, eta ostiralean eta larunbatean, 18:00etatik 02:30ak arte. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Gastronomia, Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Usakume tiraketako XXXIII. Behar-Zana Sari Nagusia larunbatean izango da

2011/07/13
Nork

Larunbatean, hilaren 16ean, Arratzaingo Izarre zelaian Usakume tiraketako Behar-Zana Sari Nagusia jokatuko da. Aurtengoa  XXXIII.a izango da. Goizean, 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara izango da. Inskripzioa 28 eurokoa izango da, eta usakumeak aparte izango dira. Hemezortzi metroko distantziatik egingo beharko dute tiro eta sei tiratzaileetako serieak izango dira. Sari ugari izango da banatzeko parte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Ehiza, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Kulturek bat egin dute Villabonan

2011/06/18
Nork
Kulturek bat egin dute Villabonan

Mundua Villabonan, Villabona munduan Aniztasun astea ospatzen ari dira eta gaurkoan hainbat jarduera izan dira Errebote plazan eta Berdura plazan. Haurrek marrazki lehiaketan parte hartu ahal izan dute. Aniztasuna izan da gaia eta 60 parte -hartzaile izan dira 3 eta 11 urte bitartean. Berdura plazan, hainbat kulturetako jakiak dastatzeko aukera izan da. Euskal Herria, Galizia, Extremadura, Alemania, Mexiko, Maroko eta Portugaleko sukaldaritza dastatu ahal izan dute bertar a joan direnek. Goizeko ekitaldiei amaiera emateko kontzertu txiki bat izan da. Villabonan euskara ikasten ari diren zenbat etorkin, Eresargi abesbatza, Loatzo musika eskola eta animatu diren beste hainbat herritarrek hiru abesti kantatu dituzte: arabieraz, gazteleraz eta euskaraz.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Erretzeari uzteko hitzaldia, bihar, Irrintzi Elkartean

2011/05/30
Nork

Irrintzi Elkarteak antolatzen dituen ekitaldien artean, aste honetan, erretzeari utzi ahal izateko hitzaldia eskainiko du. Hizlaria Maider Sierra izango da, eta bertan erretzeari utzi nahi dion edozeinek parte hartu ahal izango du. Hitzaldia bihar izango da 19:00etan Irrintzi Elkartean; eta sarrera dohainik izango da. Elkarteak, gaiarekiko interesa duen oro, parte hartzera gonbidatu du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Ekitaldiak, Hitzaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 17 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 53 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz