Mezuak etiketatuta ‘ Udala ’

Martin Garitano ahaldun nagusiak bat egin du Larraulgo eskola txikiarekin

2012/05/17
Nork
Martin Garitano ahaldun nagusiak bat egin du Larraulgo eskola txikiarekin

Larraulgo herriak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta Zigor Etxeburua Euskara zuzendariaren bisita izan zuen, atzo. Bertatik bertara, herriko eskola txikiaren egoeraren berri jaso nahi izan zuten. Martin Garitanok Larraulgo eskolari bere babesa adierazi zion, eta «Gipuzkoak herri txiki asko ditu, eta beharrezkoa da hauek garatzea», esan zuen. «Eskolak dira herri hauen bihotza», gaineratu zuen. Horregatik, «Eusko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Larraul, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Indarkeria mota guztien aurka, udaleko lau alderdi politikoek, gogor lan egiteko konpromisoa hartu dute

2012/05/11
Nork

Joan den igandean, hilak 6, herriko bi emakumeri egindako eraso sexistaren gaitzespena errepikatu dute udal ordezkariek. Amasa-Villabonako Udaleko lau alderdi politikoak ados jarri dira, eta agerraldia egin dute era guztietako erasoaldiak deuseztatu arte ez dutela etsiko adieraziz. Azken aldian lapurretak ugaritu direla eta, udaletik, herritarrei deialdia egin diete, “kalean eta euren etxeetan segurtasun neurriak har ditzaten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Villabona Lantzenek, 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio Eguzki Eraikuntza enpresari

2012/05/04
Nork
Villabona Lantzenek, 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio Eguzki Eraikuntza enpresari

2010eko azaroaren 15ean Auzitegiaren ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu ondoren, Villabona Lantzen S.A-k behin betiko epaia jaso du. Epaiak, beste behin, Eguzki Eraikuntza S.L-ri eman dio arrazoia. Honela, Villabona Lantzenek, enpresari 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio. Gaur goizean azaldu du Galder Azkue alkateak, udaletxean. Albiste txar baten berri emateko agertu da prentsaren aurrera, eta sententzia irmoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, Hirigintza, Politika | Ez dago iruzkinik »

«Herritarrek udala urrun ez sentitzeko lan egingo dugu»

2011/07/14
Nork
«Herritarrek udala urrun ez sentitzeko lan egingo dugu»

Joxe Mari Luengo, Zizurkilgo alkatea Bildu koalizioko Joxe Mari Luengo zizurkildarrak hartu du herriko aginte makila hurrengo lau urteetarako. Zortzi zinegotzi eskuratu ditu Bildu koalizioak, eta oposizioan EAJko bi zinegotzi izango dituzte. Lehenengo egunak dituzue udalean. Gogoz hasi zarete? Hasieratik esan genuen bezala ilusio handiz eta gauzak aurrera ateratzeko ideiarekin sartu gara udalera. Gauza batzuk errazago eta beste batzuk zailago izango dira, baina lanean hasi gara. Batzordeak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

«Plan orokorra bukatzea izango da legealdi honetako lanik zailena»

2011/06/23
Nork
«Plan orokorra bukatzea izango da legealdi honetako lanik zailena»

Xabier Mujika, Larraulgo alkatea Aurreko legealdian bezala, Xabier Mujika izango da hurrengo lau urteetan ere Larraulgo alkatea. Hauteskunde hauetan lehen aldiz, herritarrez osatutako bi zerrenda izan dituzte bozkatzeko. Lau urteko alkatetzaren ostean, beste lau urte dituzu aurretik. Aurten lehen aldiz, beste urteekin alderatuta bi talde aurkeztu ginen. Ez genekien zer gertatuko zen, eta gure taldea pozik geratu da batik bat herriaren partaidetzarekin. Ia herri osoa etorri zen bozkatzera. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Larraul, Politika | Ez dago iruzkinik »

“Batzordeen bidez partaidetza gauzatuko dugu”

2011/06/23
Nork
“Batzordeen bidez partaidetza gauzatuko dugu”

Pili Legarra, Asteasuko alkatea Pili Legarra asteasuarra izango da hurrengo lau urteetan herriko alkatea. Ongi ezagutzen du udalaren barne funtzionamendua, bertan lan egin baitu azken 25 urteetan. Nolatan animatu zinen alkate bezala aurkeztera? Orain lau urte egin zidaten eskaintza lehenengoz. Orduan garbi izan nuen ez nuela horretarako nire bizitzan tokirik. Orain, berriro hainbat tokietatik egin zidaten eskaintza; hiru talde hurbildu zitzaizkidan. Ondo pentsatu ostean animatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Asteasu, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maite Eliasek bere lanak aurkeztuko ditu Behance Portfolio Review-n gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Maite Elias diseinatzaile azkoitiarrak Behance Portfolio Review topaketan hartuko du parte, Donostian. Datorren astelehenean izango da, eta bi lan aurkeztuko ditu bost minutuko hitzalditxo batean. Diseinura zuzendutako Behance.net sare soziala topaketak antolatzen ari da nazioartean. Bilbon saio bat izan da duela gutxi, eta New Yorken eta Shanghain ere izan dira, besteak beste. Astelehean, diseinu munduarekin [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 16 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 53 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz