Mezuak etiketatuta ‘ uda ’

Liburutegia itxita egongo da abuztuan

2011/07/21
Nork

Liburutegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 29ra. Abuztuaren 30etik irailaren 6ra astearte eta ostiraletan egongo da zabalik. Asteartetan 08:00etatik 15:00etara egongo da zabalik, eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aduna, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Etorkinei zuzendutako euskarazko klaseek ez dute atsedenik izango, udan

2011/07/12
Nork

Lau hilabete baino gehiago da Villabonako Udalak hitzarmena izenpetu zuela Banaizbagara elkartearekin. Etorkinak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko proiektua da. Proiektua Gipuzkoako beste zenbait udalerritan garatzen ari da duela urte batzuk, eta Villabonan oso arrakastatsua izaten ari da. Etorkin taldea astelehenero biltzen da Gaztelekuan, 19:45ean. Klaseak doakoak dira, ez da ezer jakin behar aurretik, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Hezkuntza foro berezia egingo du Hik Hasik XII. Udako Topaketetan

2011/06/29
Nork
Hezkuntza foro berezia egingo du Hik Hasik XII. Udako Topaketetan

Guztira 20 ikastaro izango dira Hik Hasiren XII. Udako Topaketa Pedagogikoetan. Uztailaren 4, 5, eta 6ean Donostiako San Tomas lizeoan izango dira. Arratsaldetan berriz, hezkuntza foroko saio irekiak egingo dituzte. Topaketa hauek Hik Hasik eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatuak dira. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak ere bat egin du Topaketa hauetan antzerkiari lotutako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Ikastaroak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 14 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 51 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 4 ordu, 4 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,