Mezuak etiketatuta ‘ txirrindularitza ’

6. Martxa Zikloturista antolatu du Irrintzi elkarteak, iganderako

2012/05/10
Nork

Irrintzi elkarteak Villabonako 6. Martxa Zikloturista antolatu du igande honetarako, hilak 13, Iker Usabiaga Otaegiren oroimenezkoa. Bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek, horietako bat luzea, 122 kilometrotakoa, eta bestea motza, 83 kilometrotakoa. Bi ibilbideak 08:00etan abiatuko dira, Villabonako Malkar plazatik. Batera hasiko dute bidea eta Leitzaraino bide berdina egingo dute, Berastegi ondoren Gorosmendi gaina igoz. Ibilbide [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Haimar Zubeldia, bosgarren aldiz omendua

2011/12/01
Nork
Haimar Zubeldia, bosgarren aldiz omendua

Zizurkilgo Urkamendi elkarteak, urtero bezala, azken Frantziako Tourreko lehen euskaldunari omenaldia egin dio. Aurtengoan, Haimar Zubeldia usurbildarrak jaso du txapela, eta horrekin bost dira eskuratu dituenak. Ekitaldian beste txirrindulari batzuk ere omenaldia jaso zuten Urkamendiren partetik.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Eduard Prades kataluniarrak irabazi du Aiztondo Klasikoa

2011/03/14
Nork
Eduard Prades kataluniarrak irabazi du Aiztondo Klasikoa

Afizionatuen mailako bi txirrindularitza proba jokatu dira asteburuan eskualdean. Aiztondo Klasikoan Eduard Prades kataluniarra izan da garaile eta Lizartzako XXIII. Insalus Sarian Antonio Angulok lortu du garaipena. Adunan hasi eta Villabonan bukatu zen Aiztondo Klasikoa Sarasola mendatearen jaitsieran erabaki zen. Tarte hori aprobetxatu zuen Pradesek (Tarragona taldea) iheslarien artetik alde egin eta Villabonara segundo batzuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Festa borobila Urkamendin

2010/11/22
Nork
Festa borobila Urkamendin

Zizurkilgo Urkamendi elkarteak 25. urteurrena ospatu zuen larunbatean hainbat ekitaldirekin. Goizean hainbat haur elkartu ziren bakoitza bere txirrinduarekin eta ginkana egin zuten. Ekitaldi nagusia bazkaria izan zen. Elkarteak 1986tik urtero Frantziako Tourreko lehen euskalduna omentzen du. Aurten orain arte omendutako guztiak elkartu nahi izan zituzten eta ia guztiak bildu ziren Urkamendin: Juanma Garate (aurtengo lehen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 13 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 50 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 4 ordu, 3 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,