Mezuak etiketatuta ‘ politika ’

Aiztondo bailarako Herrira Eguna Asteasun ospatu dute

2012/04/28
Nork

Herrira Eguna izan da Asteasun. Aiztondo bailarako herritarrak eta Udalek bat eginda ospatu dute eguna. Euriak busti badu ere, jendea elkartu da Asteasuko plazan eta pilotalekuan. Udaletxean irakurri dute alkate eta hautetsiek, preso eta iheslarien inguruko deklarazio instituzionala. Ondoren, Giza proba egin dute herriko plazan. Zizurkilgo eta Aiztonodoko taldeak nor baino nor aritu dira, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Asteasu, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Herrira mugimendua aurkeztu diete herritarrei

2012/03/10
Nork

Zizurkilen Herrira mugimendua aurkeztu dute gaur goizean. Euskal preso eta iheslarien alde lan egingo duen herri mugimendua izango da, eta Zizurkilen ere ekimenaren berri eman dute. Helburuak eta zergatiak azaltzeaz gain, herrira begira egingo duten lanaren berri eman dute. Ikus entzunezko bideoak tartekatuz, Herrira mugimendua ezagutu dute zizurkildarrek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Ongietorri jendetsua Etxeberriari

2012/03/06
Nork
Ongietorri jendetsua Etxeberriari

Lander Etxeberriak ongietorri jendetsua jaso zuen ostiral arratsaldean Villabonan. Berdura plaza jendez bete zen, eta ondoan izan zituen bere senitartekoak, lagunak, preso ohiak eta hainbat herritar. Etxeberria otsailaren 16an aske utzi zuten bermea ordainduta.  hitza

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Hamaika batzorde jarriko ditu martxan udalak

2011/09/28
Nork

Udalak eratu zirela hiru hilabete pasa dira. Udako oporrak igarota martxa hartzen hasiak dira. Hori da Zizurkilgo Udalaren kasua. Hamaika batzorde ezberdinetan banatu dituzte lanak, eta herri programa osatzeko garaian esan bezala, batzordeak irekiak eta parte hartzaileak izango dira. Herria herritar guztien artean eraiki nahi dute, eta batzordeak ezinbesteko tresna direla uste du udalak. Herritar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

«Ezin dugu denbora luzean jarraitu honela funtzionatzen»

2011/07/21
Nork
«Ezin dugu denbora luzean jarraitu  honela funtzionatzen»

Arantxa Aburuza – Adunako jarduneko alkatea Adunan bizi duten egoera ez da erraza, eta horrela bizi du Arantxa Aburuzak (Aduna, 1975). Lehengo udala jardunean ari da lanean , eta udala hutsik utziko ez badute ere egoerari buruz hausnartu egin beharko dutela adierazi die Aburuzak Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza ri. Zergatik gelditu zen zerrenda bat osatu gabe, Adunan? Zergatian eragin handia izan zuen Alderdien Legeak, ilegalizazioak. Eta, beste [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Politika | Ez dago iruzkinik »

«Herritarrek udala urrun ez sentitzeko lan egingo dugu»

2011/07/14
Nork
«Herritarrek udala urrun ez sentitzeko lan egingo dugu»

Joxe Mari Luengo, Zizurkilgo alkatea Bildu koalizioko Joxe Mari Luengo zizurkildarrak hartu du herriko aginte makila hurrengo lau urteetarako. Zortzi zinegotzi eskuratu ditu Bildu koalizioak, eta oposizioan EAJko bi zinegotzi izango dituzte. Lehenengo egunak dituzue udalean. Gogoz hasi zarete? Hasieratik esan genuen bezala ilusio handiz eta gauzak aurrera ateratzeko ideiarekin sartu gara udalera. Gauza batzuk errazago eta beste batzuk zailago izango dira, baina lanean hasi gara. Batzordeak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

«Berrikuntza gisa, parte hartze batzordea eratuko dugu aurten»

2011/06/30
Nork
«Berrikuntza gisa, parte hartze batzordea eratuko dugu aurten»

Galder Azkue , Amasa-Villabonako alkatea Galder Azkue izango da hurrengo lau urteetan alkate, Bildu koalizioak bederatzi zinegotzi eskuratuta. Taldekoak berriak dira, eta ekipo guztia martxan jartzen ahalik eta azkarren saiatuko badira ere, herritarrei eta baita komunikabideei ere «denbora emateko eta pazientzia izateko» eskatu die. Lehen egunak dituzue udalean. Zer moduz ari zarete lan berrira ohitzen? Oso gustura. Gauza berri pila bat, jende berria, azken finean lanbide berria da. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Politika | Ez dago iruzkinik »

“Batzordeen bidez partaidetza gauzatuko dugu”

2011/06/23
Nork
“Batzordeen bidez partaidetza gauzatuko dugu”

Pili Legarra, Asteasuko alkatea Pili Legarra asteasuarra izango da hurrengo lau urteetan herriko alkatea. Ongi ezagutzen du udalaren barne funtzionamendua, bertan lan egin baitu azken 25 urteetan. Nolatan animatu zinen alkate bezala aurkeztera? Orain lau urte egin zidaten eskaintza lehenengoz. Orduan garbi izan nuen ez nuela horretarako nire bizitzan tokirik. Orain, berriro hainbat tokietatik egin zidaten eskaintza; hiru talde hurbildu zitzaizkidan. Ondo pentsatu ostean animatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Asteasu, Politika | Ez dago iruzkinik »

Lander Etxeberriaren inkomunikazioak iraun bitartean, manifestazioa egingo dute egunero

Lander Etxeberriaren inkomunikazioak iraun bitartean, manifestazioa egingo dute egunero

Guardia Zibilak Lander Etxeberria atxilotu zuen ostegun arratsaldean, eta atzotik hasita, billabonatarraren inkomunikazioak iraun bitartean, egunero manifestazioak egingo dituzte. Atzo izan zen lehena eta bertan 300 lagun inguruk parte hartu zuten, Lander askatu! Torturarik ez! lelopean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Politika | Ez dago iruzkinik »

EAJ-k hiru alkategai aurkeztu ditu

2011/04/07
Nork
EAJ-k hiru alkategai aurkeztu ditu

Villabonako, Zizurkilgo eta Asteasuko alkategaiak aurkeztu ditu EAJk. Villabonan Nagore Puyadena izango da (argazkian, ezkerretik hirugarrena). Zizurkilen egungo alkatea aurkeztuko da, Marian Lazkano (ezkerretik lehenengoa). Asteasun, egun zinegotzia den Luke Uribe-Etxebarria izango da alkategai (ezkerretik laugarrena). Villabonako Batzokian egin dute aurkezpen ekitaldia, eta bertan izan da Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Asteasu, Politika, Zizurkil | 2 Iruzkinak »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 12 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 49 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 4 ordu, 2 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,