Mezuak etiketatuta ‘ pilota ’

Santio jaietako pilota txapelketaren finalaurrekoak, larunbatean

2011/07/21
Nork

Aurtengo Santio jaietako pilota txapelketan, eskuz binakako senior mailako finalaurrekoak jokatuko dira larunbatean, hilak 23, 18.00etan hasita. Lehenengo partidan Iñaki Lizaso eta Aranalde bikotea, Xabier Errasti eta Julen Urruzolaren aurka ariko dira. Bigarren partidan, Esnal eta Elola bikoteak Josu Iruarrizaga eta Iker Geresta izango ditu aurkari.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »

VIII. Transernio Pilota Txapelketako partidak jokatuko dira asteburuan

2011/07/14
Nork

Adunako VIII. Transernio Pilota Txapelketa aurrera doa. Larunbatean eta igandean, zazpi partida jokatuko dituzte pilotari gazteek. Larunbatean, 10:30ean hasiko dira partidak, eta infantilen bi partida jokatuko dira. Intxurrek Zizurkilen aurka jokatuko du lehen partidan eta Amezketak Andoainen aurka ari beharko du bigarrenean. Igandean berriz, bost partida jokatuko dira 10:30etik aurrera. Lehena benjaminen mailakoa izango da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Transernio Pilota Txapelketaren lehen kanporaketak hasi dira

2011/07/09
Nork

Adunan jokatzen den Transernio Pilota Txapelketaren lehen kanporaketak jokatzen ari dira. Bideoan, eskualdeko Iñigo Ormazabal alegiarra eta Unai Mujika altzotarra, Intxurre elkartekoak,  Andoaingo Gazteleku elkarteko bikote baten aurkako partidan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 11 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 48 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 4 ordu, 2 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,