Mezuak etiketatuta ‘ larraul ’

Eskola txikiak aldarrikatuz

Eskola txikiak aldarrikatuz

Ekainaren 3an izango da eskola txikien festa Larraulen. Aurten 25 urte beteko dira, Bidegoianen lehen festa egin zenetik. Eskola txikiak bizirik lelopean egin zen festa hura, eta oraindik ere, aldarrikapen berberarekin jarraitzen dute Gipuzkoako herri eta auzoetako eskola txikiek. Azken bost edo sei urteak oso mugituak izan dituzte Larraul herrian. Lan handia egin behar izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Hezkuntza, Jaiak, Kultura, Larraul, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Martin Arizetaren idiek erakustaldia egin dute kultur astean

Larraulgo kultur astearen barruan, Martin Arizetaren idi pareak erakustaldia egin du. San Bartolome egunean egitekoa zen idi proba bertan behera eratu zen orduan, eguraldi txarra zela eta. Kultur astean egitea pentsatu zuten, eta gaurkoan eguraldiak lagundu du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Kirola, Kultur Astea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Haurrentzat eta helduentzat ikastaroak

2011/07/26
Nork

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak datorren ikasturterako helduei eta haurrei zuzendutako hainbat ikastaro proposatu dizkie herritarrei. Horien artean daude: eskulanak, euskal dantzak, barre-terapia… Ikastaroetan izena eman nahi dutenek 943 69 39 30 telefonora deitu beharko dute, edo Larraulgo liburutegira azaldu beharko dute bihar 09:00etatik 13:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Ikastaroak, Larraul, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Ardo dastatze ikastaroa egongo da urritik aurrera

2011/07/21
Nork

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunikateak ardo dastatze ikastaroa antolatu dute datorren urrirako Larraulen. Katilu-Txulo elkartean elkartean izango da ikastaroa . Prezioa 20 eurokoa izango da. Izena emateko aukera bihar, hilaren 22an izango da. Horretarako Aiztondoko bulegoetara joan behar da, edo 943 69 39 30 telefonora deitu behar da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Ikastaroak, Larraul, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Izena eman daiteke Adunako eta Larraulgo helduen eta eskola kanpoko ikastaroetan

2011/07/21
Nork

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zabalik du helduentzako eta eskola kanpoko ikastaroetan izena emateko zerrenda, bai Adunan eta bai Larraulen. Helduentzako ikastaroei dagokionez, eta Adunaren kasuan, mankomunitatetik azaldu dutenez, hurrengo ikasturteari begira herritarren proposamenak jaso nahi dituzte, «aurreko ikasturtean antolatutako ikastaroen arrakasta ikusita». Horretarako 943 69 39 30 zenbakira deitu behar da. Dagoeneko bi martxan jarriko dira: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Aisia, Larraul | Ez dago iruzkinik »

«Plan orokorra bukatzea izango da legealdi honetako lanik zailena»

2011/06/23
Nork
«Plan orokorra bukatzea izango da legealdi honetako lanik zailena»

Xabier Mujika, Larraulgo alkatea Aurreko legealdian bezala, Xabier Mujika izango da hurrengo lau urteetan ere Larraulgo alkatea. Hauteskunde hauetan lehen aldiz, herritarrez osatutako bi zerrenda izan dituzte bozkatzeko. Lau urteko alkatetzaren ostean, beste lau urte dituzu aurretik. Aurten lehen aldiz, beste urteekin alderatuta bi talde aurkeztu ginen. Ez genekien zer gertatuko zen, eta gure taldea pozik geratu da batik bat herriaren partaidetzarekin. Ia herri osoa etorri zen bozkatzera. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Larraul, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatu dituzte Eskola Txikiek

2011/03/29
Nork
Gurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatu dituzte Eskola Txikiek

Gurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatu dituzte Eskola Txikiek. Topaketa hauek larunbat honetan izango dira, Larraulgo eskolan. Jardunaldietan gurasoei zuzendutako tailerrak eta hitzaldia izango dira. Egunari hasiera emango diete, gurasoei harrera eginez. Jarraian, tailerren lehenengo saioari hasiera emango diete. Parte hartzaileak bi taldetan banatuko dituzte, bi tailerretan parte hartu ahal izateko. Tailerren lehen saioa 10:45ean amaituko da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Aiurri Aipamen Bereziak banatuko dituzte, ostegunean

2011/03/23
Nork

Aiurri aldizkariak eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 2010. urteko Aiurri Aipamen Bereziak banatuko dituzte, ostegunean, hilak 24, 19:30ean, Larraulgo Antton Amonarriz kultur etxeko ekitaldi aretoan. Aiztondo bailarako hainbat lagun izango dira sarituak. Esaterako, ohorezko aipamena Antselmo Larrarte larrauldarrari emango diote. Bestetik, kirol aipamena Beterriko zenbait emakume korrikalariri emango diote, tartean, Nerea Amilibia eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Kirola, Kultura, Larraul, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Parte-hartze handia izan da Larraul-Ernio-Larraulen

2011/03/21
Nork
Parte-hartze handia izan da Larraul-Ernio-Larraulen

Larraulgo Udalak eta zenbait herritarrek lehenengo aldiz antolatutako Larraul -Ernio- Larraul lasterketan 170 pertsona inguruk parte hartu zuten. Eguraldia lagun izan zuten ibilaldian zehar, eta emaitzarekin gustura geratu dira antolatzaileak. Oier Ariznabarreta izan zen helmugara, lehena, iritsi zen korrikalaria. Bigarren Hassan Ait Chaou, villabonatarra izan zen; eta hirugarren postuan gelditu zen, Jon Iturralde korrikalaria. Nesken [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Larraul, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Pello Joxe Aranbururen eta Jon Maiaren eskutik hitzaldiak

2010/11/23
Nork

Larrauldarrak Kultur astean bete-betean  sartuta daude. Gaur, Pello Joxe Aranburuk idatzitako Larraul,  historia baten hasiera liburuaren aurkezpena izango dute kultur etxean. Bihar, Jon Maia bertsolaria izango da hizlari. Euskal arrantzaleak Ternuan hitzaldia emango du. Hitzak entzuteaz gain, irudiak ikusteko aukera izango da. Kultur Etxean 19:30etik aurrera izango da. Interesa duen guztientzat ateak zabalik izango dira. Etzi, haurren txanda izango da lehenik. 17:30ean, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]