Mezuak etiketatuta ‘ kultura ’

Kulturgintzaren transmisioari buruzko gogoetak, ‘Euslandia’ liburuan

2011/06/23
Nork
Kulturgintzaren transmisioari buruzko gogoetak, ‘Euslandia’ liburuan

Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioari buruzko bigarren graduondoa oinarri hartuta, Miriam Lukik Euslandia liburuan hainbat gogoeta jaso ditu euskarari, kulturgintzari, politikari, gizarteari, transmisioari,… buruz. Argitalpenaren aurkezpena atzo egin zuten Villabonan, Subijana etxean. Egileaz gain, argitaratzaileak ere bertan izan ziren: Lanku Bertso Zerbitzuetako Mikel Mariskal eta Mondragon Unibertsitateko Julen Arexolaleiba. Azken hau, graduondoko zuzendaria. Kulturaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Laugarren eta azken kanporaketa, Poltsikoko Antzerki Lehiaketan

2011/05/19
Nork
Laugarren eta azken kanporaketa, Poltsikoko Antzerki Lehiaketan

Asvinenearen 5. Poltsiko Lehiaketaren laugarren eta azken kanporaketa izango da bihar. Dagoeneko sei talde sailkatu dira finalerdietarako eta gaurko saioan beste bi pasatuko dira. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta zazpi parte-hartzaile izango dira: Kukubazar, Anti Ero obrarekin; Sempre arriba, Total Training chair obrarekin; Pollo Rosa, El Leon y la Cigala obrarekin; Karmakros, Sorginkeriak lanarekin; Amets, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kale antzerkia ere ikusi ahal izango da IX. antzerki astean

2011/03/23
Nork
Kale antzerkia ere ikusi ahal izango da  IX. antzerki astean

Hilaren 28an, astelehenean, hasiko da Zizurkilgo IX. antzerki astea. Ipuin baten gerizpean antzezlana izango da eskainiko den lehen antzerkia. Antzerki gehienak  kultur etxean izango diren arren, kale antzerkiarekin emango zaio amaiera antzerki asteari. Apirilaren 2an, eguraldiak laguntzen badu,Olimpykas 2012 kale antzerkiaz gozatu ahal izango baita Pasus plazan. Egitaraua Martxoak 28 Ipuin baten gerizpean (Txalo Produkzioak). Bi emanaldi antolatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Antzerki saioak eta tailerra egin dira asteburuan

2011/01/31
Nork
Antzerki saioak eta tailerra egin dira asteburuan

Amasa-Villabonako Udalak, herritarrek eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak sinatutako akordio aren lehen ondorioa asteburu honetan herrian egindako emanaldiak izan dira. Ostiralean Lakrikun taldearen antzezlana ikusi ahal izan zen Gurea aretoan. Larunbatean, antzerki tailerra izan zen Ainhoa Alberdirekin eta igandean Deja Bu panpin laborategiak Azken portua antzezlana eman zuen gurea aretoan. Deja bu panpin laborategiaren ‘Azken portua’ antzezlanaren une bat

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kultura | Ez dago iruzkinik »

I. Antzerkizale eguna ospatuko dute Villabonan

2010/11/24
Nork
I. Antzerkizale eguna ospatuko dute Villabonan

Larunbatean, I. Antzerkizale eguna ospatuko dute Villabonan. Euskal Herriko Antzerki Zale Elkarteak (EHAZE), Villabonako Udalaren eta Villabonako Euskal Herrian Euskarazen laguntzarekin antolatu du. Egun osoko  festa izango da eta egun horren baitan EHAZEk Lehen Antzerkizale Saria banatuko du. Udan, Mintzolan sortu zuten EHAZE eta Mintzolan bertan aurkeztu zuten Lehen Antzerkizale eguna. Eta baita lehen saria [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Amasa-Villabona, Antzerkia | Ez dago iruzkinik »

Joxe Mari Mendizabalen omenaldian 35 herri kirolari elkartuko dira

2010/11/23
Nork
Joxe Mari Mendizabalen omenaldian 35 herri kirolari elkartuko dira

Atzo hasita, Adunan Kultur Astean daude. Aurtengorako ere aste oparoa prestatu dute. Egunero-egunero ekitaldi ezberdinak dituzte. Bihar, lehenik eta behin haurrentzako ipuin kontalaria izango dute. 17:30ean hasiko da Oihana Etxegibelen ipuina kontatzen.  20:00etan berriz helduen txanda izango da. EHNE Sindikatuko ordezkarien eskutik hitzaldia izango dute. Lehen Sektorea, produktu ekologikoak izango da jorratuko duten gaia. Etzi 20:00etan, Joseba Salvadorren liburuaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aduna, Kirola, Kultur Astea | Ez dago iruzkinik »

Pello Joxe Aranbururen eta Jon Maiaren eskutik hitzaldiak

2010/11/23
Nork

Larrauldarrak Kultur astean bete-betean  sartuta daude. Gaur, Pello Joxe Aranburuk idatzitako Larraul,  historia baten hasiera liburuaren aurkezpena izango dute kultur etxean. Bihar, Jon Maia bertsolaria izango da hizlari. Euskal arrantzaleak Ternuan hitzaldia emango du. Hitzak entzuteaz gain, irudiak ikusteko aukera izango da. Kultur Etxean 19:30etik aurrera izango da. Interesa duen guztientzat ateak zabalik izango dira. Etzi, haurren txanda izango da lehenik. 17:30ean, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu, 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 7 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 43 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 57 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,