Mezuak etiketatuta ‘ kultura ’

Eskola txikiak aldarrikatuz

Eskola txikiak aldarrikatuz

Ekainaren 3an izango da eskola txikien festa Larraulen. Aurten 25 urte beteko dira, Bidegoianen lehen festa egin zenetik. Eskola txikiak bizirik lelopean egin zen festa hura, eta oraindik ere, aldarrikapen berberarekin jarraitzen dute Gipuzkoako herri eta auzoetako eskola txikiek. Azken bost edo sei urteak oso mugituak izan dituzte Larraul herrian. Lan handia egin behar izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Hezkuntza, Jaiak, Kultura, Larraul, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eneritz Iraolak irabazi du X. Hernandorena ipuin lehiaketa

2011/12/27
Nork
Eneritz Iraolak irabazi du X. Hernandorena ipuin lehiaketa

Banatu dituzte Teodoro Hernandorena X. ipuin lehiaketako sariak. Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean izan zen sari banaketa, eta nagusien mailan Eneritz Iraola izan da garailea. Bost kategoriatan, adinaren arabera banatu dituzte sariak. Maila bakoitzeko bi sari banatu dituzte, baina helduen mailan bigarren saria hutsik geratu da. Guztira, 371 ipuin izan dira X. Ipuin Lehiaketan parte hartu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

«Realak Anoetan jokatzen duenean bezala aurkitzen naiz»

2011/12/22
Nork
«Realak Anoetan jokatzen duenean bezala aurkitzen naiz»

Euskadi Irratiko Oilategia saioa prestatzen ari dela, telefonoa hartu, eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZA egunkariaren galderak erantzuteko tartea hartu du Mikel Pagadizabal Pagadik (Villabona, 1974). Gidoilaria, esataria, aktorea, imitatzailea… eta batek daki zer gehiago, baina hori bai, beti umorea ardatz hartuta. Abenduaren 11n Azpeitian estreinatu zenuten ‘Bodologuak’; orain, etxean tokatzen zaio. Bihar, Egoitz Lasa eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Elkarrizketa, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Dantza Aste betea antolatu du Oinkari taldeak

2011/12/12
Nork

Gaur hasi eta larunbata arte, ekitaldiz beteriko Dantza Astea antolatu du Oinkari taldeak, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin. Oinkariren azken lanaren DVD aurkezpenak, ikastaroak, kontzertuek, eta noski, dantza emanaldiak osatuko dute egitaraua. Lehenengo ekitaldia, esan bezala, gaur izango da, 19:30ean, Gurea aretoan. Bertan Oinkari dantza taldeak bere azken lanaren inguruan egindako DVDa aurkeztuko du. Aurkezpenean parte hartuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kultur ekitaldiz betetako astea izango dute Adunan

2011/11/10
Nork

Datorren astean Aduna kultur ekintzetan murgilduko da, kultur astea ospatuko baitute. Kultur astea astelehenean hasiko da, ikus-entzuneko batekin. Emanaldi honetan bikote batek, beren bi seme-alabekin Zeelanda Berritik zehar hiru hilabetez bizikletaz egin duten bidaia baten berri ematen du. Ikus-entzunezkoan Kiwi familia batzuekiko harremana, ikaragarrizko paisaia, animaliekin izandako topaketak, bertako flora ugaria eta hiru hilabeteko bidaian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aduna, Ekitaldiak, Kultur Astea | Ez dago iruzkinik »

‘Baso sorgindua’ haur antzerkia, Gurea antzokian

2011/09/23
Nork
‘Baso sorgindua’ haur antzerkia, Gurea antzokian

Villabonako Udalak eta EHAZEk antolatuta, igandean, hilaren 25ean, haurrentzako antzerkia izango da Gurea antzokian. Baso sorgindua antzezlana eskainiko du Patata Tropikala taldeak. Antzerkia euskaraz izango da, eta 16:30ean hasiko da. Sarrera, 4,50 euro ordaindu beharko da

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Antzerkia, Euskara, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Villabonako saiorako lehen txartelak ihes egin dio Amaia Agirreri

2011/09/19
Nork

Amaia Agirre billabonatarrak larunbatean izan zuen Gpuntuko final zortzirenetako kanporaketa. Guztia ematera joan bazen ere, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 482,5 puntu eskuratu zituen. Urriaren 23an Villabonan jokatuko den final laurdenetarako zuzeneko txartela, Iñigo Manzisidor Mantxik eskuratu zuen. 500 puntu eskuratu zituen, eta bigarren Iñigo Izagirre sailkatu zen 494 puntu poltsikoratuz. Azkoitiako saiotik Xamoak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Bertsolaritza, Euskara, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Oinkariko dantzariek Igor Yebra izango dute lagun, bihar

2011/09/07
Nork
Oinkariko dantzariek Igor Yebra izango dute lagun, bihar

Bihar, hilak 8, Getxo Folk jaialdian emanaldi berezia eskainiko du Oinkari dantza taldeak. Oinkari eta Korrontziren elkarlanari, hirugarren laguna gehitu zaio azken egunetan, Igor Yebra dantzaria. Korrontzi & Igor Yebra & Oinkari taldeek, Urratsa ikuskizuna aurkeztuko dute Getxon. Emanaldi berezi hau,  21:00etan Areeta karpa gunean izango da. Ezustekoren bat ere gordea dutela aurreratu dute. Sarrerak www.bbk.es web [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Dantza, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Etorkinei zuzendutako euskarazko klaseek ez dute atsedenik izango, udan

2011/07/12
Nork

Lau hilabete baino gehiago da Villabonako Udalak hitzarmena izenpetu zuela Banaizbagara elkartearekin. Etorkinak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko proiektua da. Proiektua Gipuzkoako beste zenbait udalerritan garatzen ari da duela urte batzuk, eta Villabonan oso arrakastatsua izaten ari da. Etorkin taldea astelehenero biltzen da Gaztelekuan, 19:45ean. Klaseak doakoak dira, ez da ezer jakin behar aurretik, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kulturgintzaren transmisioari buruzko gogoetak, ‘Euslandia’ liburuan

2011/06/23
Nork
Kulturgintzaren transmisioari buruzko gogoetak, ‘Euslandia’ liburuan

Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioari buruzko bigarren graduondoa oinarri hartuta, Miriam Lukik Euslandia liburuan hainbat gogoeta jaso ditu euskarari, kulturgintzari, politikari, gizarteari, transmisioari,… buruz. Argitalpenaren aurkezpena atzo egin zuten Villabonan, Subijana etxean. Egileaz gain, argitaratzaileak ere bertan izan ziren: Lanku Bertso Zerbitzuetako Mikel Mariskal eta Mondragon Unibertsitateko Julen Arexolaleiba. Azken hau, graduondoko zuzendaria. Kulturaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]