Zer ari da gertatzen? hitzaldia gaur, hilak 20, 20:00etan izango da, Atxulondo Kultur Etxean. Hondakinen gaiaren inguruko hitzaldia izango da, eta azken aldiko gertaeren berri emango dute. Gipuzkoa Zero Zaborrekin batera, antolatu du hitzaldia Zizurkilgo Zero Zabor taldeak. Zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Herritar guztiei hitzaldira joateko gonbidapena luzatzen diete antolatzaileek.
Irakurri gehiago










