Mezuak etiketatuta ‘ Hezkuntza ’

Kultur astean ere gauzak ikasiz

2012/01/31
Nork
Kultur astean ere gauzak ikasiz

Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek, ospatzen ari diren Kultur Astearen barruan, atzo, Kutxako Gaztetxoen Klubak eskaintzen dituen kontzertu didaktikoetan parte hartzeko aukera izan zuten. Xabier Lizaso piano jolearen eskutik. Pianoaren soinua entzuteaz gain, abestu eta jolastu ere egin zuten. «Primeran pasa dute eta aldi berean gauza pila ikasi: pianoaren sorrera, zenbait piano jole [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Hezkuntza, Kultur Astea, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Eskola txikiak aldarrikatuz

Eskola txikiak aldarrikatuz

Ekainaren 3an izango da eskola txikien festa Larraulen. Aurten 25 urte beteko dira, Bidegoianen lehen festa egin zenetik. Eskola txikiak bizirik lelopean egin zen festa hura, eta oraindik ere, aldarrikapen berberarekin jarraitzen dute Gipuzkoako herri eta auzoetako eskola txikiek. Azken bost edo sei urteak oso mugituak izan dituzte Larraul herrian. Lan handia egin behar izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Hezkuntza, Jaiak, Kultura, Larraul, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Etorkinei zuzendutako euskarazko klaseek ez dute atsedenik izango, udan

2011/07/12
Nork

Lau hilabete baino gehiago da Villabonako Udalak hitzarmena izenpetu zuela Banaizbagara elkartearekin. Etorkinak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko proiektua da. Proiektua Gipuzkoako beste zenbait udalerritan garatzen ari da duela urte batzuk, eta Villabonan oso arrakastatsua izaten ari da. Etorkin taldea astelehenero biltzen da Gaztelekuan, 19:45ean. Klaseak doakoak dira, ez da ezer jakin behar aurretik, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Hezkuntza foro berezia egingo du Hik Hasik XII. Udako Topaketetan

2011/06/29
Nork
Hezkuntza foro berezia egingo du Hik Hasik XII. Udako Topaketetan

Guztira 20 ikastaro izango dira Hik Hasiren XII. Udako Topaketa Pedagogikoetan. Uztailaren 4, 5, eta 6ean Donostiako San Tomas lizeoan izango dira. Arratsaldetan berriz, hezkuntza foroko saio irekiak egingo dituzte. Topaketa hauek Hik Hasik eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatuak dira. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak ere bat egin du Topaketa hauetan antzerkiari lotutako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Ikastaroak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Xaxi izan da Fleming eskolan

2010/11/30
Nork
Xaxi izan da Fleming eskolan

Aurten ere Villabonako Fleming eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek, Xaxi ipotxaren bisita jaso dute. Oporrak mendian igaro ostean, urtero bezala, Arroako txikiengana hurbildu zen. Haurrek prestatutako abesti eta marrazkiekin, ongi etorri beroa jaso zuen Xaxik. Euskaraz hitz eginez, guztiek ongi pasa zuten.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Amasa-Villabona, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]