Mezuak etiketatuta ‘ gizartea ’

Zizurkilgo adingabeen zentroa gatazkatsua dela ukatu du Diputazioak

2012/01/17
Nork

Gizarte gaietarako Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak Ander Rodrigezek Aldundiak Zizurkilen duen adingabeen zentroa ez dela gatazkatsua adierazi du. «Hori bai, bost nerabe bizi diren etxebizitza batean sor daitezkeen eragozpenak egotea posible da», esan du gaur komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan. Bi bizitzako etxe hau 2007an hasi zen adingabeen zentro bezala funtzionatzen. Ordutik, bereziki alboko bizitzan bizi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Jostailuen trukea egin dute Asteasuko haurrek

2011/12/17
Nork

  Asteasuko I. Jostailuen Truke Eguna egin dute gaur goizean pilotalekuan. Lehenengo, eraman dituzten jostailuak sailkatu dituzte hiru mahai ezberdinetan sailkatuz. Era berean,  jostailuak eraman dituenari truke egin ahal izateko txartela eman diote. Egoera onean dauden jostailuak eraman behar izan dituzte. Behin haur guztiek txartela eskuan zutela, banan bana, beste jostailu bat aukeratu behar izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Asteasu, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Hamaika batzorde jarriko ditu martxan udalak

2011/09/28
Nork

Udalak eratu zirela hiru hilabete pasa dira. Udako oporrak igarota martxa hartzen hasiak dira. Hori da Zizurkilgo Udalaren kasua. Hamaika batzorde ezberdinetan banatu dituzte lanak, eta herri programa osatzeko garaian esan bezala, batzordeak irekiak eta parte hartzaileak izango dira. Herria herritar guztien artean eraiki nahi dute, eta batzordeak ezinbesteko tresna direla uste du udalak. Herritar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Etxeko langile etorkinek familian euskara ikasteko aukera dute

2011/09/20
Nork
Etxeko langile etorkinek familian euskara ikasteko aukera dute

NEL, Nik ere Euskaraz Lanean, proiektua urrian jarriko dute martxan. Familia euskaldunetan lanean ari diren etorkinei zuzendua dago. Pertsona nagusiak edo haurrak zaintzen dituztenek eman dezakete izena, eta familia enplegatzaileak ere interesa izan behar du. Banaiz Bagara elkarteak egin du proiektua Emunen laguntzarekin. Foru Aldundiari aurkeztu eta honek onespena eman ostean, Gipuzkoa mailan aurrera atera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Etorkinak, Euskara, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Etorkinei zuzendutako euskarazko klaseek ez dute atsedenik izango, udan

2011/07/12
Nork

Lau hilabete baino gehiago da Villabonako Udalak hitzarmena izenpetu zuela Banaizbagara elkartearekin. Etorkinak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko proiektua da. Proiektua Gipuzkoako beste zenbait udalerritan garatzen ari da duela urte batzuk, eta Villabonan oso arrakastatsua izaten ari da. Etorkin taldea astelehenero biltzen da Gaztelekuan, 19:45ean. Klaseak doakoak dira, ez da ezer jakin behar aurretik, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kulturek bat egin dute Villabonan

2011/06/18
Nork
Kulturek bat egin dute Villabonan

Mundua Villabonan, Villabona munduan Aniztasun astea ospatzen ari dira eta gaurkoan hainbat jarduera izan dira Errebote plazan eta Berdura plazan. Haurrek marrazki lehiaketan parte hartu ahal izan dute. Aniztasuna izan da gaia eta 60 parte -hartzaile izan dira 3 eta 11 urte bitartean. Berdura plazan, hainbat kulturetako jakiak dastatzeko aukera izan da. Euskal Herria, Galizia, Extremadura, Alemania, Mexiko, Maroko eta Portugaleko sukaldaritza dastatu ahal izan dute bertar a joan direnek. Goizeko ekitaldiei amaiera emateko kontzertu txiki bat izan da. Villabonan euskara ikasten ari diren zenbat etorkin, Eresargi abesbatza, Loatzo musika eskola eta animatu diren beste hainbat herritarrek hiru abesti kantatu dituzte: arabieraz, gazteleraz eta euskaraz.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakume bat zigortu dute bere haurrari tratu txarra emateagatik

2011/01/03
Nork

Emakume bat 64 egunez gizartearen mesederako lanak egitera zigortu dute bere 11 urteko haurrari bi alditan tratu txarrak emateagatik. Epaiak zehazten duenez, emakumeak haurra jo zuen alkoholdun edarien eraginpean zegoela. Villabonako familiaren etxebizitzan jazo zen gertaera, epaiaren arabera. Bertan bizi ziren zigortua izan den emakumea erasotua izan den haurrarekin eta bi urteko beste haur batekin. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 1 ordu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 3 ordu, 3 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 53 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,