Mezuak etiketatuta ‘ Azpiegiturak ’

Villabona Lantzenek, 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio Eguzki Eraikuntza enpresari

2012/05/04
Nork
Villabona Lantzenek, 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio Eguzki Eraikuntza enpresari

2010eko azaroaren 15ean Auzitegiaren ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu ondoren, Villabona Lantzen S.A-k behin betiko epaia jaso du. Epaiak, beste behin, Eguzki Eraikuntza S.L-ri eman dio arrazoia. Honela, Villabona Lantzenek, enpresari 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio. Gaur goizean azaldu du Galder Azkue alkateak, udaletxean. Albiste txar baten berri emateko agertu da prentsaren aurrera, eta sententzia irmoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, Hirigintza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Zero Zabor taldeko kideek «kontzientziazioa eta inplikazioa» eskatu dituzte

2012/01/31
Nork
Zero Zabor taldeko kideek  «kontzientziazioa eta inplikazioa» eskatu dituzte

Amasa-Villabonako Zero Zabor taldea aurkeztu zuten ostiralean Villabonako Berdura plazan. Talde berria da, eta hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat direla argitu zuten. Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: «irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta billabonatar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bi kilometroko saihesbide berria egingo dute Zizurkilen

2010/12/15
Nork

Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 21,8 milioi euro inbertituko ditu Zizurkilgo saihesbidea egiteko. Guztira 1,8 kilometroko luzera izango duen errepide berriari esker, diputazioaren esanetan, «sarbideko eta bide-segurtasuneko baldintzak erabat hobetuko zaizkie Bulandegiko eta Ibaiondoko poligono industrialei eta Adunako eta Zizurkilgo udalerriei». Hiru biribilgune eta tunela Proiektuaren trazatua Diputatuen Kontseiluak onartu du, eta GI-2631 (Villabona-Orioko gaina) eta GI-2610 (Andoain-Zizurkil) errepideen saihesbidea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Salaketak pilatzen jarraitzen du AHTren proiektuak

2010/12/14
Nork

«Okupatu nahi zituzten herri lurrak indarrez desjabetu dizkigutela jakinarazi digute». «Azterketa geoteknikoak egiten hasi dira herri lurretan, eta hainbat bide hondatu eta itxi dituzte ibilgailuen joan etorriekin eta ur depositoekin». Adunako Udalak salaketa hau plazaratu berri du, eta Abiadura Handiko Trenaren proiektuan ardura duten erakundeak «nagusikeriaz» jokatzea ari direla gaineratu du. Salaketatik salaketara Eskualdean Abiadura Handiko Trenaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aduna, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 56 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 59 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 49 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,