Mezuak etiketatuta ‘ antzerkia ’

Asvineneak udako ikastaroak antolatu ditu

2011/07/11
Nork

Asvinenea eskolak 2011ko udarako ikastaroak antolatu ditu. Uztailean, zehazki, Komikia eta Antzerkia eta Clown II ikastaroak izango dira. Antzerkia eta komikiaren ikastaroa hilaren 23an eta 24ean izango da. Clownarena, berriz, hilaren 30ean eta 31 izango da. Ana Perezek emango ditu bi ikastaroak, eta biek ordutegi bera izango dute: 09:30-14:00 eta 15:30-19:30. Prezioari dagokionez, Asvineneako bazkideek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aduna, Aisia, Ekitaldiak, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Hezkuntza foro berezia egingo du Hik Hasik XII. Udako Topaketetan

2011/06/29
Nork
Hezkuntza foro berezia egingo du Hik Hasik XII. Udako Topaketetan

Guztira 20 ikastaro izango dira Hik Hasiren XII. Udako Topaketa Pedagogikoetan. Uztailaren 4, 5, eta 6ean Donostiako San Tomas lizeoan izango dira. Arratsaldetan berriz, hezkuntza foroko saio irekiak egingo dituzte. Topaketa hauek Hik Hasik eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatuak dira. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak ere bat egin du Topaketa hauetan antzerkiari lotutako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Ikastaroak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Abentura sentsitibo bat bizitzeko aukera izango da ‘Emotikon’en eskutik

2011/05/19
Nork

Maiatza Saltsanen barruan, Emotikon kale antzerkia izango da larunbatean, Zizurkilen. Emotikon Ados Teatroak sortutako emozioen karpa erraldoi bat da. Antzerki hau Pasus plazan ikusi ahal izango da 18:00etatik aurrera, ordu erdiro; azkeneko emanaldia 21:30ean izango delarik. Aldiro 24 pertsonek emozioen mundua ezagutzeko aukera izango dute. Eta, 10 urtetik beherako haurrek heldu batekin sartu beharko dute. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

‘Baginaren bakarrizketak’ entzungo dira, Zizurkilen

2011/04/01
Nork

Antzerki astearen egitarauaren barruan, Baginaren bakarrizketak antzerkia ikusi ahal izango da, gaur, Zizurkilen. Antzerkia Atxulondo kultur etxean izango da, 20:00etan. Sarrera 3 euro kostako da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Nabarmenak, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Kale antzerkia ere ikusi ahal izango da IX. antzerki astean

2011/03/23
Nork
Kale antzerkia ere ikusi ahal izango da  IX. antzerki astean

Hilaren 28an, astelehenean, hasiko da Zizurkilgo IX. antzerki astea. Ipuin baten gerizpean antzezlana izango da eskainiko den lehen antzerkia. Antzerki gehienak  kultur etxean izango diren arren, kale antzerkiarekin emango zaio amaiera antzerki asteari. Apirilaren 2an, eguraldiak laguntzen badu,Olimpykas 2012 kale antzerkiaz gozatu ahal izango baita Pasus plazan. Egitaraua Martxoak 28 Ipuin baten gerizpean (Txalo Produkzioak). Bi emanaldi antolatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Antzerki saioak eta tailerra egin dira asteburuan

2011/01/31
Nork
Antzerki saioak eta tailerra egin dira asteburuan

Amasa-Villabonako Udalak, herritarrek eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak sinatutako akordio aren lehen ondorioa asteburu honetan herrian egindako emanaldiak izan dira. Ostiralean Lakrikun taldearen antzezlana ikusi ahal izan zen Gurea aretoan. Larunbatean, antzerki tailerra izan zen Ainhoa Alberdirekin eta igandean Deja Bu panpin laborategiak Azken portua antzezlana eman zuen gurea aretoan. Deja bu panpin laborategiaren ‘Azken portua’ antzezlanaren une bat

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Giro ona jarri dute Antzerkizaleen Egunean

2010/11/27
Nork

I. Antzerkizaleen Eguna ospatzen ari dira Amasa-Villabonan. Eguraldiak ez badu lagundu ere, batez ere goizean zehar, antolatutako ekitaldiek jarri diote giro ona. Porrotx eta Mari Motots hasieran, eta Poxpolo eta Konpainia ondoren, Berdura plaza goraino bete dute haur eta helduez. Pailazoen emanaldiak eta gero, kale animazioaren txanda izan da. Denetarik ikusi ahal izan da Errebote [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kultura | Ez dago iruzkinik »

I. Antzerkizale eguna ospatuko dute Villabonan

2010/11/24
Nork
I. Antzerkizale eguna ospatuko dute Villabonan

Larunbatean, I. Antzerkizale eguna ospatuko dute Villabonan. Euskal Herriko Antzerki Zale Elkarteak (EHAZE), Villabonako Udalaren eta Villabonako Euskal Herrian Euskarazen laguntzarekin antolatu du. Egun osoko  festa izango da eta egun horren baitan EHAZEk Lehen Antzerkizale Saria banatuko du. Udan, Mintzolan sortu zuten EHAZE eta Mintzolan bertan aurkeztu zuten Lehen Antzerkizale eguna. Eta baita lehen saria [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Amasa-Villabona, Antzerkia | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaia euskal kutsuarekin gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Trikitilari txapelketa, euskal dantzak, sagardoa eta sardina jana, euskarazko film laburrak… Euskal kutsua are nabarmenagoa izango da Getarian datozen egunetan. Urtero legez, Kultura sailak egitarau bete-betea antolatu du Euskal Asterako. Astelehenean bertan hasiko dira ekimenekin; izan ere, euskarazko film laburren emanaldia izango da Gaglo gaztelekuan, 21:00etatik aurrera. Ostiralean ekingo diete, ordea, ospakizun nagusiei. Gure [...]


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 55 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 58 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 35 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 48 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,