Bi urtetik behin pasatzen da Korrika eta aurten ere Adunatik pasako denez Korrika Batzordeak bilera deitu du. Apirilean pasako da baina aurretik ekitaldiak antolatzeko asmoarekin bihar, hilak 24, 19:00etan bilera egingo dute kultur aretoan. Jarraian, hauteskundeak direla eta, 19:30ean, Herri Programari buruzko bilera egingo dute. Bertan, legegintzaldiko herri programaz eztabaidatuko da. Herritarrak guztiak gonbidatuta daude [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aduna, Euskara, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Aurten udalak aurrera eramango dituen proiektuak zehazteko eta kontuak ateratzeko lehen bilera egin ostean, gaia hobeto aztertuta, bigarren bilera egingo du Adunako Udalak. Bilera bihar izango da 19:30ean udaletxeko Kultur Aretoan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Aduna, bilera, politika
Bidalita Aduna, Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Maiatzaren 22an izango dira udal hauteskundeak eta eskualdeko herrietan dagoeneko hasi dira herri programak prestatzen. Horren berri emateko, ostiral arratsaldean, Zizurkilgo ezker abertzalea herriko udaletxearen aurrean bildu zen; «pleno aretoan gauzatzeko asmoa genuen baina kanpoan gaude aretoa erabiltzea ukatu egin digutelako». Egoera antidemokratiko hau gaindituz, hurrengo urteetan udaletxea herritarren beharrak entzuteko plaza bilakatu nahi dutela [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »
Herritarren ahotsa jaso ahal izateko bitartekoak jarri dituela esan du Amasa-Villabonako ezker abertzaleak. Horregatik, herri programaren osaketarako, abertzale, ezkertiar eta independentisten parte-hartzea bilatu nahi dute. Euren helburua denen artean hauteskundeetarako herri programa osatzea da. “Hitza betetzen dugulako”, jadanik martxan dauden bitartekoen zerrenda aipatu dute: “Dagoeneko herri diagnosia egin dugu eta hamarnaka herri eragilerekin konpartitu dugu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:amasa, Hauteskundeak, politika, Villabona
Bidalita Amasa-Villabona, Politika | Ez dago iruzkinik »
Zizurkilgo ezker abertzaleak autobusa antolatu du bihar Bilboko manifestaziora joateko. Izena emateko aukera bihar iluntzera bitarte egongo da. Iriarte eta Atxulondo tabernetan daude zerrendak. Autobusa Joxe Arregi plazatik aterako da 15:30ean.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »
Asteasuko ezker abertzaleko kideek, herritar guztiak larunbatean Bilbon burutuko den Bakerantz Legalizazioa leloa izango duen manifestazio isilera gonbidatu nahi dituzte. Autobusak Villabonatik irtengo dira eta bertan apuntatzeko, ostirala bitartean 615 70 87 32 telefono zenbakira deitu daiteke.
Irakurri gehiago
Bidalita Asteasu, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Igandean, Torturaren aurkako egunean, lagun ugari elkartu zen Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Lehenik, Haizetsura egin zuten mendi martxa eta ondoren plazako ekitaldian elkartu ziren. Bertan, 1981. urtean gertatu zen gertakari latz hura gogoratu zuten. Hiru hamarkada eta gero, ozen aldarrikatu zuten «tortura desagerraraziko dugu, baina ez dugu sekula ahaztuko, haren biktimek ere izen eta abizenak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »
Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbat ekimen antolatu ditu Zizurkilen. Horiek iragartzeko eta igandean, otsailaren 13an, Torturaren aurkako eguna dela gogoratzeko, asteazkenean, Zizurkilgo Joxe Arrige plazan elkartu ziren. Urteen joan etorrian torturaren infernuak presente egoten jarraitzen duela Euskal Herrian salatu zuten. Eta hilabeteen joan etorrian, «tortura salaketak pilatuz doaz epaitegietako artxiboetan» argitu zuten. Euskal Memoria Fundazioak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »
Otsailaren 13a egun «tristea» eta «gogorra» izango da Maribi Arregirentzat (Zizurkil, 1947), oroitzapenek «dena berritzea» ekarriko baitiote. Torturak hor jarraitzen duela dio, ez dela oraindik amaitu: «Ea oraingo berri hauekin zerbait aldatzen den, haien odola ez dadila alferrikakoa izan». Zer ikusten duzu atzera begiratzen duzunean? Bera hil zutenetik 30 urte pasatu direla eta oraindik torturak hor jarraitzen duela. Inkomunikazioak eta lege [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:politika, Tortura, zizurkil
Bidalita Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »
Bihar, hilak 2, 20:00etan udaletxeko batzar aretoan egingo da ohiko osoko bilkura. Bertan ondorengo gai-zerrenda jorratuko dute: Aurreko bilkurari dagokion akta onartzeko proposamena; Villabonako nerabeei zuzendutako zerbitzua emateko kontratua prozedura irekiz esleitzeko proposamena; eta hiritar izaerako herri-bideen erabilera eta horietako trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautuko dituen udal ordenantzari hasierako onarpena emateko proposamena izango dira. Jarraian, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Amasa-Villabona, Politika | Ez dago iruzkinik »