Politika

Lander Etxeberria aske gelditu da

Lander Etxeberria aske uzteko erabakia hartu zuen atzo Espainiako justiziak, 10.000 euroko bermepean. Atzo, 14:30erako, bermea ordaindurik zegoen, eta senide eta lagunak Madrilera abiatu ziren autoz, Etxeberria Estremerako espetxean (Madril) baitzegoen. Villabonatik atzo azaldu zutenez, «sendiak egin beharreko guztia egin du, beraz, arratsaldean zehar askatu beharko lukete. Hala eta guztiz ere, 24:00ak arte espetxean eduki [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Lander Etxeberria preso billabonatarra aske geldituko da

Lander Etxeberria preso billabonatarra aske geldituko da 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Villabonatik azaldu dutenez, herrira gauean iritsiko da.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Bestelakoak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Joxe Arregi gogoan izan dute

2012/02/14
Nork

Atzo izan zen Torturaren Aurkako Eguna. Ekitaldi nagusia Zizurkilen egin zen igandean, Joxe Arregiren heriotzaren urteurrenean. Zizurkildarra 1981ean hil zen Carabanchelgo ospitalean, jasandako torturen ondorioz. Mendi martxa egin zuten lehenik, eta ondoren ekitaldi nagusia izan zen Joxe Arregi plazan. Atzo, Zizurkilgo hilerrian lore eskaintza egin zuten, eta Villabonako udaletxeko erabilera anitzeko gelan Garzonen protokoloa. Tortura [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen gaiarekin alkatea «tranpa» egiten ari dela dio PSE-EEk

2012/02/01
Nork

Maria Luisa Arija Amasa-Villabonako PSE-EEko zinegotziak, hondakinen gaiaren inguruan Galder Azkue alkatea «tranpa» egiten ari dela salatu du. «Gipuzkoar bakoitzak 1.600 gramo hondakin sortzen ditu, eta guztira urtean 400.000 tona zabor. %43,31 birziklatzen da, eta Gipuzkoa gehien birziklatzen den herrialdeetako bat da», gaineratu du zinegotziak. Amasa-Villabonako alkateak, sortzen den hondakinen %90a birziklatu daitekeela esan duela [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Josu Amilibiak ordezkatuko du Arantza Aburuza Adunako alkatetzan

Josu Amilibiak ordezkatuko du Arantza Aburuza Adunako alkatetzan

Josu Amilibia da Adunako alkate berria, Arantza Aburuzak «arrazoi pertsonalak» medio kargua utzi ondoren. Alkate aldaketa atzo egin zuten, udalaren ohiko batzarrean, eta zinegotzi guztien adostasunarekin. Arantza Aburuzak 2003an hartu zuen alkatetzaren ardura, herriko udal plataformaren buru aurkeztu eta gero. 2007ko udal hauteskundeetan, ANVren zerrendaburu bezala aurkeztu zen, eta karguarekin jarraitzeko adina babes jaso zuen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Josu Amilibia da Adunako alkate berria

Arantxa Aburuzak agur esan dio Adunako alkatetzari, “arrazoi pertsonalengatik”. Hala eta guztiz ere, zinegotzi bezala eta alkate berriari laguntza ematen jarraituko duela azaldu du. Aburuzaren lekua Josu Amilibiak hartu du gaur iluntzean egin den udal batzarrean.  

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Politika | Ez dago iruzkinik »

Mikel Garmendia: «Barruan zaudenean sufrimendua sentitzen duzu, eta kanpoan presioa»

Mikel Garmendia: «Barruan zaudenean sufrimendua sentitzen duzu, eta kanpoan presioa»

Irribarrea ezpainetan baina burua hotz. Horrela aurkitzen da Mikel Garmendia (1984, Villabona),  Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakia jakin ondoren: absoluzioa, errugabea… Hiru urte luze eta gogorren amaiera gertu ikusten du billabonatar gazteak. 2009ko martxoan atxilotu zuten, eta 15 hilabete pasa zituen espetxeetan. Ondoren, baldintzapean askatu zuten. Azken urtean epaiketaren zain egon da, «presiopean». Pozik egoteko arrazoiak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Osasuna, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Manex Castro billabonatarrari

2012/01/04
Nork

Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi urteko kartzela ezarri dio Manex Castro billabonatarrari, 2009. urtean Lazkaoko PSE alderdiaren egoitzaren aurka ETAren bonba bat lehertu zuelakoan. Mikel Garmendia billabonatarra ere kasu berean epaitua izan da, «ekintza horien kolaboratzaile izatea leporatuta», baina Madrilgo auzitegiak absolbitzea erabaki du. Fernando Garcia Nicolas magistratuak zuzentzen duen auzitegiak atzo eman zuen sententzia jakitera. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Villabonako Egin Dezagun Bidea ekimenak Bilbora joateko deia egin du

2011/12/30
Nork
Villabonako Egin Dezagun Bidea ekimenak Bilbora joateko deia egin du

Egin Dezagun Bidea ekimenak deituta, atzo euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko agerraldia egin zuten Villabonan, atzo. Bear Zana frontoia bete zuten euren atxikimendua eta sostengua eman dutenek.   Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatu zuten. Villabonan, “dagoeneko bigarren autobusa betetzeari ekin diogu, eta hirugarrena betetzeko helburua ezarri dugu”, adierazi zuten. Harrera “ezin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Mus txapelketa eta argazki rallya-rekin, «gustura»

2011/12/19
Nork
Mus txapelketa eta argazki rallya-rekin, «gustura»

Villabonan ere asteburuan egin dituzte Egin Dezagun Bidea ekimenaren barruan ekitaldiak. Esaterako, 32 bikotek parte hartu zuten larunbatean egindako Mus Txapelketan. Igandean, eguraldiak ez bazuen lagundu ere, argazki rallyan bederatzi lagun aritu ziren. Argazkilariek igandean ateratako argazkietatik hiru aukeratu behar dituzte, eta horiek hilaren 28rako aurkeztu behar dituzte, udal bulegoan, moldaketarik egin gabe. Erakusketa martxoaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]