Kultura

‘Gartxot, Itzultzako bardoa’ antzerkia DVDan dago salgai

Villabonako herritarrek Gartxot, Itzultzako bardoa antzezlana egin zuten uztailaren 23an, auzolanean eta herritar guztien aurrean. Ikuskizun hori, bideoz grabatu zuten egun horretan, eta orain DVDra pasa eta salgai jartzea erabaki dute. Herri antzerkiaren DVDa erosi nahi dutenek, Basajaun liburudendan, Kazetarian  eta Amasa Okindegian daukate horretarako aukera, 7 euroren truke. Amasa-Villabonatik azaldu dutenez,  ikuzkizun hunkigarri horretan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Lain taldearen kontzertu akustikoa Kantinan

2011/12/28
Nork

Oinkari Dantza Taldeak antolatuta, Villabonako Kiroldegiko tabernan Lain taldearen kontzertu akustikoa izango da. Ostegunean, hilaren 29an, 22:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da. Ostiralean, berriz, Irrintzi elkartearen laguntzarekin afari herrikoia egingo dute. Izena emateko, 660 139 380 telefonora deitu behar da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Asvinenean zirko tailerra eta antzerki lehiaketa

Asvineneak haurrentzako zirko tailerra antolatu du gaur, bihar eta etzi. Hiru egunetako tailerrean parte hartzeko 50 euro ordaindu behar dira. Ikastaroa 11:30etik 13:00etara izango da, Adunako Asvinenearen egoitzan. Informazio gehiagorako 689 79 24 69 edo 605 41 08 80 zenbakira deitu behar da. Bestalde, VI Poltsiko Antzerki Lehiaketan izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi dute, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Eneritz Iraolak irabazi du X. Hernandorena ipuin lehiaketa

2011/12/27
Nork
Eneritz Iraolak irabazi du X. Hernandorena ipuin lehiaketa

Banatu dituzte Teodoro Hernandorena X. ipuin lehiaketako sariak. Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean izan zen sari banaketa, eta nagusien mailan Eneritz Iraola izan da garailea. Bost kategoriatan, adinaren arabera banatu dituzte sariak. Maila bakoitzeko bi sari banatu dituzte, baina helduen mailan bigarren saria hutsik geratu da. Guztira, 371 ipuin izan dira X. Ipuin Lehiaketan parte hartu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Mari Domingi Fleming eta Jesusen Bihotza ikastetxeetan izan da

Mari Domingi Villabonako eskoletatik barrena ibili zen, Fleming-en eta Jesusen Bihotzan. Eskutitzak jasotzen zituen bitartean, haurrek abestiak kantatu zizkioten. Olentzerori haurrek emandako gutunak emango zizkiola aipatu zuen.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Eresargi abesbatzak kontzertua eskainiko du

2011/12/22
Nork
Eresargi abesbatzak kontzertua eskainiko du

    Bihar, hilak 23, Eresargi abesbatzak bere ohiko Gabonetako kontzertua eskainiko du. Villabonako elizan izango da kontzertua, eta 19:30ean hasiko dira kantuan. Herritarren eskutik, egun hauetako giroan sartzeko aitzakia ezin hobea izango da,

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

«Realak Anoetan jokatzen duenean bezala aurkitzen naiz»

2011/12/22
Nork
«Realak Anoetan jokatzen duenean bezala aurkitzen naiz»

Euskadi Irratiko Oilategia saioa prestatzen ari dela, telefonoa hartu, eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZA egunkariaren galderak erantzuteko tartea hartu du Mikel Pagadizabal Pagadik (Villabona, 1974). Gidoilaria, esataria, aktorea, imitatzailea… eta batek daki zer gehiago, baina hori bai, beti umorea ardatz hartuta. Abenduaren 11n Azpeitian estreinatu zenuten ‘Bodologuak’; orain, etxean tokatzen zaio. Bihar, Egoitz Lasa eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Elkarrizketa, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Liburuaren Astearen barruan erakusketa, hitzaldia eta sari banaketa izango dira

2011/12/22
Nork

Liburuaren astea ari dira ospatzen Zizurkilen, eta astean zehar, Babel munduko ipuinak, munduko kulturak erakusketa Atxulondo Kultur Etxean dago. Tolosaldeako Migrazio eta Aniztasun Sailarekin batera antolatu dute. Bestetik, gaur, Gazte literatura eta teknologia berriak hitzaldia izango da Fernando Morillo idazlearen eskutik. 14:30ean Atxulondo Kultur Etxean izango da, eta DBHko 4.mailako ikasleei zuzendua dago. Bihar, berriz, Teodoro Hernandoena X. Ipuin Lehiaketako Sari banaketa izango da 17:30etik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Hezkuntza, Kultura, Literatura, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Myriam Ulangaren organo kontzertua izango da

2011/12/21
Nork

Ostiralean, hilak 23, 19:00etan Miryam Ulanga organo jotzaileak kontzertua eskainiko du Asteasuko San Pedro elizan. Besteak beste,  Sonatina dalla Cantata 106, Toccata y fuga en re menor, Toccata, Variacioens sobre un tema vasco eta Suite Jazzique entzuteko aukera izango da. Bach, Dubois edo Guridi maisuen doinuez gozatzeko aukera izango da. Miryam Ulanga Andoaingo Udal Musika eskolako piano irakaslea da. Kontzertu asko eskaini ditu bai bakarlari bezala, eta baita errepertorista bezala ere.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Morauren kontzertua eta I. Jostailuen Truke Eguna izango dira, asteburuan

2011/12/14
Nork

Asteasun, kultura talde berria sortu dute herriari bizia emateko helburuarekin. Asteburu honetarako bi ekitaldi antolatu dituzte: alde batetik, Andoni Tolosa Morau ren kontzertua, eta bestetik, Asteasuko I. Jostailuen Truke Eguna. Kontzertua, ostiralean, hilaren 16ean izango da Iturriondo tabernan. 20:30ean hasiko da, eta doan izango da. Euskal kantagintza Berriaren historia laburra egingo du. Larunbat eguerdian berriz, Asteasuko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Ekonomia, Gizartea, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 49 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 52 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 29 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 42 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 10 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako