Kultura

Beterriko liburua sariko finalistak Urretabizkaia eta Apalategi izan dira

2011/04/05
Nork

2010eko Beterriko Liburua Arantxa Urretabizkaia eta Ur Apalategiren artean aukeratuko dute.  Bi hauen liburuak izan dira azken txandara pasa direnak. Apirilaren 14a baino lehen, 111 Akademiako kideek bi obra horietako baten aldeko botoa eman beharko dute. Bigarren bozketa txandak ez zuen saridunik utzi, ez baitzen jasotako botoen %40a lortu zuen obrarik egon, eta horrenbestez, txanda [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Euskara, Gizartea, Kultura, Literatura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Korrika kulturalaren baitan bertso afaria egingo dute

2011/04/05
Nork

Korrika Kulturalaren baitan, Uztartza aterpetxean bertso afaria egingo dute Adunan. Felipe Zelaieta, Manex Mujika, Rikardo Gonzalez eta Arkaitz Oiartzabal bertsolariak izango dira. Txartela 25 euro ordaindu beharko da, eta erosteko azken eguna, hilak 6, asteazkena izango da. Bertso afariaren aurretik, 18:00etan dultzaineroekin kalejira eta herriko kioskoan emanaldi nagusia egingo dituzte, Loatzo Musika Eskolak antolatuta.

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Bertsolaritza, Euskara, Gizartea, Korrika, Kultura, Musika, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Euri tanten erritmora dantzan

2011/03/30
Nork
Euri tanten erritmora dantzan

Ari du, ari du ari eta euri, ikusmenaren itsasontzia: brankan euria, popan euria ari eta euri euriak emetzen du haize zakar bustia. Ari du, ari du, ari eta euri, ari eta euri. Oinkari Dantza Taldeak, euskal poesia eta euskal dantzak uztartu nahi izan ditu ‘Ari du’ izenez bataiatu duten lan berrian. Horretarako, Juan Kruz Igerabide eta Edu Muruamendiaraz izan dituzte bidelagun. Oinkari Dantza Taldeko dantzari eta arduradunetako kide da Alazne Gurrutxaga. Proiektu honetan, zerbait berria egin nahi zutela argitu du; poesia eta dantza uztartu nahi zituztela. Proiektuaren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Dantza, Kultura, Literatura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Galtzeko arriskuan dagoen herriko ondare toponimikoa bildu dute

2011/03/29
Nork
Galtzeko arriskuan dagoen herriko ondare toponimikoa bildu dute

Ikermap enpresako Imanol Goikoetxeak Amasa-Villabonako toponimia jasotzeko ikerketa lana egin du. Horretarako, herriko kultur ondare toponimikoa biltzeko, Amasa-Villabonako udaletxeko artxibora eta adinekoengana jo du. Udalak,  ikerketa lan honekin, Amasa-Villabonako leku izenak berreskuratzea, eta beren idazkera normalizatzea izan du helburu. Bildutako leku izen guztiak jendaurrean jarri, eta herritarren artean zabaltzen saiatu dira. Horretarako erakusketa jarri dute [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Erakusketak, Euskara, Gizartea, Kultura | 2 Iruzkinak »

Astean behin euskaraz hitz egiteko laguntzaileak behar dituzte

2011/03/29
Nork

Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuek laguntzaileak behar dituzte Mintzalaguna egitasmorako. Haien eginkizuna astean behin bi euskara ikaslerekin geratzea litzateke, eta ordubetez, euskaraz aritzea. Lau urte ditu egitasmoak eta aurrera jarraitzeko boluntarioen lana beharrezkoa dute. Helburua, euskara ikasten ari direnei, kalean hitz egiteko konfiantza eta harreman zirkulua zabaltzen laguntzea da. Horretarako, hiru laguneko taldeak osatzen dira. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Atxaga Passa Porta 2011 literatura jaialdian

2011/03/24
Nork

Bernardo Atxagak Passa Porta 2011 literatura jaialdian parte hartuko du martxoaren 27an, Bruselan. Euskadik hiriburu belgikarrean duen Ordezkaritzak eta Etxepare Institutuak antolaturiko Euskal Kultura eta Talentuaren I. Europar Zikloaren baitan izango da bertan. Atxagak Parcours saioan parte hartuko du, La Monnaie / De Munt operan, 11:00etatik 12:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Asteasu, Kultura, Literatura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Kale antzerkia ere ikusi ahal izango da IX. antzerki astean

2011/03/23
Nork
Kale antzerkia ere ikusi ahal izango da  IX. antzerki astean

Hilaren 28an, astelehenean, hasiko da Zizurkilgo IX. antzerki astea. Ipuin baten gerizpean antzezlana izango da eskainiko den lehen antzerkia. Antzerki gehienak  kultur etxean izango diren arren, kale antzerkiarekin emango zaio amaiera antzerki asteari. Apirilaren 2an, eguraldiak laguntzen badu,Olimpykas 2012 kale antzerkiaz gozatu ahal izango baita Pasus plazan. Egitaraua Martxoak 28 Ipuin baten gerizpean (Txalo Produkzioak). Bi emanaldi antolatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Aiurri Aipamen Bereziak banatuko dituzte, ostegunean

2011/03/23
Nork

Aiurri aldizkariak eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 2010. urteko Aiurri Aipamen Bereziak banatuko dituzte, ostegunean, hilak 24, 19:30ean, Larraulgo Antton Amonarriz kultur etxeko ekitaldi aretoan. Aiztondo bailarako hainbat lagun izango dira sarituak. Esaterako, ohorezko aipamena Antselmo Larrarte larrauldarrari emango diote. Bestetik, kirol aipamena Beterriko zenbait emakume korrikalariri emango diote, tartean, Nerea Amilibia eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Kirola, Kultura, Larraul, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Quebeceko folk doinuez gozatzeko aukera izango da Atxulondon

2011/03/22
Nork

2009. urtean sortutako talde gaztea den arren, Nicolas Pellerin eta Les Grands Hurleurs taldeko hiru ordezkariek izen handia lortu dute. Quebeceko taldeak, 2010. urtean sari ugari jaso ditu, eta azkenetarikoa, musika tradizionalari emandako albumik onena osatzeagatik eskuratu dute. Lehen aldiz bi kontzertu eskaintzera etorriko dira Gipuzkoara, eta horietako bat, Zizurkilen eskainiko dute. Igandean Atxulondo kultur [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Musika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Korrikako batzordeak igandean mendi martxa herrikoia egingo du

2011/03/17
Nork

Korrika datorrela eta, Adunan Korrikako batzordea lanean hasia da. Hori dela eta, iganderako, mendi martxa herrikoia antolatu dute. 09:00etan plazatik abiatuko dira eta bi ordu inguruko ibilaldi lasaia egingo dut. Antolatzaileek  gosaria eta eguraldiaren arabera, arropa egokia eramatea komeni dela adierazi dute. 12 urtetik beherako gaztetxoek arduradunarekin joan beharko dute. Jarraian, 12:00etan Korrika 17aren aldeko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Euskara, Gizartea, Kultura, Mendia, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 51 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 28 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 42 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 10 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako