Kultura

Euskal Herriko historia ezagutzeko hitzaldietan izena eman behar da

2012/02/16
Nork
Euskal Herriko historia ezagutzeko hitzaldietan izena eman behar da

Amasa-Villabonako Aljibean aurkeztu zituzten, Euskal Herriko Historia Ezagutu hitzaldi sortak.  Bai Euskal Herriari ekimeneko partaideek, udal ordezkariekin batera antolatu dituzten hitzaldiak dira. Euskal Herriko historia ezagutzera emateko hitzaldiak martxoko lau astelehenetan 19:00etatik 21:00etara izango dira, Tolosako kultur etxean. Izena eman beharko da hitzaldietara joateko. Izena eman nahi duenak: tolosaldea@baieuskalherriari.org helbidera idatziz edo 652 715 800 telefonora [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udaletxean bidezko merkataritzari buruz ariko dira

Villabonako kultur egitaruaren barruan hitzaldia, antzerkia eta zinea izango dituzte ondorengo egunetan. Gaur, hilak 9, bidezko merkataritzari buruz ariko dira udaletxeko balio anitzeko aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta gonbidatu bereziak egongo dira bertan hizlari bezala: Gisela Alvarado eta Liliana Bermeo. Bateginik taldeak ekarriko ditu bi emakumeak Villabonara. Gisela Alvarado ekoizlea da; Ekuadorreko la Pepa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Helena Barquillaren bost erritmoen ikastaroan izena eman daiteke

2012/02/07
Nork

Asvinenea Arte Eszenikoen eskolak, bost erritmoen ikastaroa antolatu du. Hilaren 12an, igandean, eskainiko dute. Irakaslea Helena Barquilla izango da, eta ikastaroan txalapartariak zuzenean ariko dira. Ikastaroa 10:00etan hasiko da, eta 18:00ak arte luzatuko da. Bost erritmoen ikastaroan izena eman nahi dutenek, ez dute zertan dantzaren ezagutza izan beharrik.  Edonork parte hartu dezake. Izena hilaren 8a, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Jesusen Bihotza ikastolako DBH3ko ikasleen emanaldia, DVDan

2012/02/03
Nork

Villabonako  Jesusen Bihotza ikastolak salgai jarri du DBH 3ko ikasleek pasa den asteartean Gurean eskainitako emanaldiaren DVDa. 4 euroren truke eskuratu daiteke, eta ikastolako arduradunek azaldu dutenez, “oso polita geratu da”. “Biltzen dugun dirua ikasleek beren ikastaldi amaierako bidaia finantzatzeko erabiliko dute”, argitu dute. Interesa duenak, zentroko idazkaritzan eskuratu ahal du DVDa. Era berean, kultur [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kultur Astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Hiruhilabeteko afrikar dantza ikastaroa Asvinenean

Asvineneak afrikar dantza ikastaroa antolatu du Adunan duten egoitzan. Hilaren 7an hasi da, eta hiru hilabete iragungo ditu. Marie Toure irakasle ginearrak astearteetan emango du ikastaroa, 19:00etatik 21:00etara, eta perkusioa zuzenean entzuteko eta jarraitzeko aukera egongo da. Izena emateko plaza mugatuak daudela azaldu dute Asvineneatik, eta erreserba egin nahi duenak laidall@hotmail.com helbidera bidali beharko du eskaria. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Inauterietan jaialdia egingo dute Jesusen Bihotza eta Fleming ikastetxeek

Amasa-Villabonako Udalak herriko otsaileko kultur programazioa liburuxka batean argitaratu du, ohi bezala. Inauteri ukituz dator hilabetea, izan ere, Fleming eta Jesusen Bihotza ikastetxeek jaialdia egingo dute Ostegun Ginean. Hileko ekitaldien artean, bidezko merkataritzari buruzko hitzaldi interesgarria ere aurreikusten da. Bateginik taldeak antolatu du, hilaren 9an. Hizlari bezala Ekuadorko bi ekoizle egongo dira: Gisela Alvarado eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Atxulondo Kultur Etxea aste osoan itxita egongo da

2012/01/30
Nork

Zizurkilgo Udalak, herritarrei eta bereziki Atxulondo Kultur Etxeko erabiltzaile guztiei gaurtik hasi eta otsailaren 3ra bitartean (biak barne) Atxulondo Kultur Etxea itxita egongo dela jakinarazi nahi die. Plazako obrak direla eta, sarrera birmoldatzeko lanetan hasiko dira, eta horrek eragin du itxiera.

Irakurri gehiago

Bidalita Hirigintza, Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Eskola txikiak aldarrikatuz

Eskola txikiak aldarrikatuz

Ekainaren 3an izango da eskola txikien festa Larraulen. Aurten 25 urte beteko dira, Bidegoianen lehen festa egin zenetik. Eskola txikiak bizirik lelopean egin zen festa hura, eta oraindik ere, aldarrikapen berberarekin jarraitzen dute Gipuzkoako herri eta auzoetako eskola txikiek. Azken bost edo sei urteak oso mugituak izan dituzte Larraul herrian. Lan handia egin behar izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Hezkuntza, Jaiak, Kultura, Larraul, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Piano jolea Fleming-en

Piano jolea Fleming-en

Villabonako Fleming eskola publikoan Xabier Lizaso piano jole oriotarraren bisita izan zuten iragan ostiralean. Bertatik azaldu dutenez, «hasieran Arratzainen egon zen ikasle guztiekin, eta gero, Arroara jaitsi zen. Ostiraleko saioan Frank Liszt hobeto ezagutu genuen, eta primeran pasa genuen musikarekin jolasak eginez».

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Katillukadak txotxongiloan emanaldia 16:30ean izango da

2012/01/26
Nork

Amasa-Villabonako Udaleko hil honetako kultura programazioa akats batekin atera da. Igandeko txotxongilo emanaldia ez da 12:30ean izango. 16:30ean hasiko da, eta Gurea Antzokian izango da. Obraren izena Katillukadak da, eta 4 eta 14 urte arteko haurrentzat pentsatuta dago. Doan izango da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Gizartea, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]