Kirola

Euskal Herriko 4X4 sokatira txapelketa Adunan abiatuko da, bihar 17:00etan

Adunako Udalaren eta Ibarrako Sokatira Taldearen laguntzarekin, Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren jardunaldia antolatu dute Adunan. Goma gaineko 4X4 modalitatean ariko dira tiralariak, 320 kilotan. Adunako frontoian mutilen lehia bakarrik jokatuko da, neskek oraindik ez baitiote ekingo txapelketari. Maila honetako lehen jardunaldia 17:00etan hasiko da, nahiz eta taldeek bertan egon beharko duten 14:30ean, pisaketak egiteko. Lehen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Aizkoran egindako lanari ezin izan dio eutsi korrika Joseba Otaegik

Xabier Zaldua eta Joseba Otaegiren arteko apustua korrikako proban erabaki zen. Aizkoran egin beharreko lanak zizurkildarrak bukatu zituen azkarren, hiru minutu eta hamasei segundoko aldea atera ziolarik Zumarragako semeari. Zortzi kilometroko distantzia burutzean, ordea, Zaldua izan zen lehena eskuak altxatzen. Jokoan zeuden 5.000 euroak ondorioz, Zalduak irabazi zituen. Azpeitiako zezen plazan jokatu zen apustua igandean, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Asier Gallego 2. postuan sailkatu da Espainiako Sub-15 Txapelketan

2011/10/25
Nork

Asier Gallego pultsulariak, 14 urte ditu, eta Danok Danena Halterofilia Taldekoa da. Urriaren 15ean Molins del Rein (Bartzelona) ospatu zen Espainako 15 urte azpikoen txapelketa, eta bertan bigarren postua eskuratu zuen, 62 kilo kategorian. Lehenengo postua eskura izan zuen, baina bi denboratan egin zuen 100 kiloko altxaldia erori egin zitzaion. Ez zuen lehiaketa ona egin, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Halterofilia, Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Pilota partidak eta txakolin dastatzea, Amasan

2011/10/08
Nork

Giro beroa zegoen gaur arratsaldean Amasako pilotalekuan. Urriko kultur programazioaren barruan, pilota partidak izan dira eta ondoren, txakolin dastatzea ere egin dute plazan. Pilota partidak Garfe eta Uxo-Toki Elkarteak antolatu ditu, eta lau t’erdiko partidan Koka eta Bengoetxea VII.aren arteko lehia ikusteko aukera egon da (irudietan). Binakakoan, Mendizabal-Goñi III.ak Mikel Goñi-Galarza VI.a izan dituzte aurkari. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Txapela lortu asmoz, neskak lokotxak biltzen eta mutilak aizkoran ariko dira

2011/10/06
Nork

Igandean, hilaren 9an, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan herri kirol jaialdia izango da. Aizkoran eta koxkoletan ariko dira. Mutiletan, Bigarren Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finala jokatuko da. Neskek, berriz, Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketaren finala jokatuko dute.   Sei aizkolari saiatuko dira bigarren mailako txapela eskuratzen: Unai Otaño ibartarra, Arkaitz Olano eta Jon Rekondo leitzarrak, Ugaitz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aizkora, Asteasu, Kirola, Lokotxak biltzea | Ez dago iruzkinik »

Eskola kirola 2011-12ko entrenamenduak astelehenetik aurrera

Villabonako Eskola kirola 2011-12ko entrenamenduak urriaren 10ean, astelehenean, hasiko dira alebin mutilekin, 17:30ean. Ordutegi guztiak Eskola kiroleko bulegoaren kanpoaldeko panelean aurkitzen dira. Urriaren 12an, asteazkenean, Eskola kirolik ez dela egongo azaldu dute. Informazio gehiagorako 943 69 44 58ra deitu behar da.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Aizkardi mendi elkarteak Arabako mendi zerrara irteera antolatu du

Aizkardi mendi elkarteak irteera antolatu du hilaren 9rako, iganderako. Arabako mendietara joango dira, hain zuzen ere, Entzia mendi zerrara. Andoin eta Musitu artean egingo dute zazpi ordu inguruko ibilaldia. Guztira 26 kilometro inguruko bira egingo dutela aurreikusten dute. Andoin herritik ekingo diote ibilbideari. Andoingo atakara (1010m) joango dira bertatik. Ondoren, Giliturritik Mirutegira (1156m) abiatuko dira. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

«Gure erronka mailari eustea da»

2011/10/03
Nork

Iñaki Otaño 1Egintza Transportes Lakuntza taldeko ordezkaria Bi berdinketa erdietsi ditu denboraldi berrian Egintza-Transportes Lakuntza Villabonako areto futbol taldeak. Maila ona ematen ari da taldea, baina goian ari da huts egiten, hau da, gola falta zaio. Horixe nabarmentzen du Iñaki Otaño taldeko ordezkariak. Aurten aldaketa edo berrikuntza nabarmen batekin dator taldea. Izan ere, lehengo Egintza eta Transportes Lakuntza taldeak elkartu egin dira, talde bakar bezala lehiatzeko. Bai, hala da. Lehen bi talde aritzen ginen maila berean lehian, eta talde bakoitzak bere jendea mugitzen zuen. Hala, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Facha eta Frondeillas mendiak igo dituzte

2011/09/20
Nork
Facha eta Frondeillas mendiak igo dituzte

  Pasa den asteburuan, Pirinioetan izan dira Aizkardiko kideak. Guztira 40 lagun joan ziren, eta bi ibilaldietan parte hartu dute. Larunbatean Facha mendia igo zuten (3.005 metro) eta igandean Frondeillas (3.070 metro). Irudian, Facha tontorrean ageri dira hainbat kide.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Billabona Futbol Eskolan izena eman daiteke

2011/09/19
Nork

  Billabona Futbol eskolan parte hartu nahi duten haurrek oraindik izena emateko aukera izango dute. Hilaren 21ean eta 22an, 19:00etatik 20:00etara, udal liburutegian egongo dira. 2.000. urtetik 2003. urtera, biak barne, jaiotako haurrei zuzendua dago eskola. Futbol eskolan izena eman duten haurren gurasoek, ostiralean, hilaren 23an, 19:00etan bilera izango dute, Olaederra kiroldegian. Ostirala izango da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Futbola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 51 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 28 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 41 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 9 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako