Kirola

Eski eta snow irteeran izena emateko epea zabalik dago

2011/02/15
Nork

Villabona eta Zizurkilgo Udalek, aurten ere elkarlanean gazteentzat irteera antolatu dute.  12 eta 20 urte bitarteko gazteentzat izango da eta eski nahiz snow egiteko aukera izango dute animatzen diren gazteek.  Irteera Luz Ardidenera izango da eta martxoaren 12an, larunbatean izango litzateke. Irteera joateko izena eman behar da hilaren 28a baino lehen. Izena emateko, Amasa-Villabonan, Gazte [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Pista estalian Altuna eta Gil maila bikainean ibili dira

Pista estalian Altuna eta Gil maila bikainean ibili dira

Tafallako Miguel Indurain belodromoan pista estaliko txirrindulari lasterketak jokatu dira asteburuan. Bertan, eskualdeko bi gaztetxo aritu dira lehian, hain zuzen ere, III. Goal Cat Open sarian. Zizurkilgo Ander Altuna eta Asteasuko Odei Gil Migueliz Jira-Bira Slece Metta-Carbon taldeko kideak dira; Villabonako Irrintzi taldean hasitako txirrindulariak biak. Tafallan maila handia erakutsi dute eta UCI mailan dagoen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Asteasu, Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Untzue-Monreal ibilbidea egingo dute, Aizkardikoek

2011/02/08
Nork
Untzue-Monreal ibilbidea egingo dute, Aizkardikoek

Aizkardi Mendi Elkartekoek igande honetan ere mendi irteera egingo dute. Kasu honetan, Untzue-Monreal ibilbidea egingo dute. 750 metrora dagoen Untzuetik abiatuko dira eta 990 metro dituen Peña de Untzuera igoko dira. Carrascal (1156 m) menditik jarraituko dute eta ondoren Alaitz (1160 m) igoko dute. Bertatik, Elomendi edo  Higa de Monrealera  (1278 m) joango dira eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Danena Kirol Elkartearen debutarekin «oso gustura» arduradunak

2011/02/03
Nork

Gipuzkoako Federazioak antolaturiko txapelketan estreinekoz parte hartu zuen joan den asteburuan Danena futbol eskolak, Igartzan (Beasain), eta baita eskolarteko mailan Asteasun ere. Pasa den udan hasi zen elkarte berri hau sortzeko prozesua, eta helburu nagusitzat finkatu zuten Aiztondo bailarako neska-mutilek Gipuzkoako gainerako herrietako gaztetxoen moduan, futbolean jokatzeko aukera izatea. Bestalde, Aduna, Asteasu, Zizurkil Goia, Alkiza [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

2011/01/25
Nork

Pasa den igandean Sara eta Zugarramurdi inguruko paisaiaz gozatzeko aukera izan zuten Aizkardi mendi elkarteak antolatutako irteeran parte hartu zuten 28 mendizaleek. Ibilbidean zehar, besteak beste, Ibanteli eta Arxuria mendateak igaro zituzten. Igande honetarako ere prestatua dute ibilbidea, Zubietara joango dira. Goiz pasako ibilbidea prestatu dute. Villabona bertatik irten eta Zubietara joango dira Andatza menditik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Sara eta Zugarramurdira irteera Aizkarditik

Sara eta Zugarramurdira irteera Aizkarditik

Aizkardi Mendi Taldekoak igandean Sara eta Zugarramurdira egingo dute irteera. Saratik abiatuko dira eta Ibanteli (685m) mendia igoko dute.  Lapurdi eta Nafarroako mugatik jarraituz Arxuria (760m) igoko dute. Jarraian Zugarramurdira (200 m) jaitsiko dira ibilbidea bertan bukatuz. 18 kilometro inguruko ibilbidea da eta sei ordutan egiteko modukoa. 07:00etan Olaederratik aterako dira. Izena emateko, 649 71 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Mendira joanez urte berriari hasiera ona emateko aukera

2010/12/30
Nork
Mendira joanez urte berriari hasiera ona emateko aukera

Urteko azken eguna iritsi da. Familia edota lagun artean biltzeko eguna da. Baina askok jada, oporretara joateko hautua ere egiten dute. Eta beste batzuek, egun hauetan etxerako bidea egiten dute familia eta lagunekin egoteko. Era batera edo bestera, 2010. urtea agurtu eta 2011. urteari ongi etorria emango diogu. Gaurkoa, afaltzeko mahai inguruan bildu eta bapo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako kanporaketak ostiralean

2010/12/28
Nork

Beste urte batez Asteasuko herriak urteko azken egunean Herri Kirol jaialdia hartuko du. Aizkolarien txanda izango da oraingoan ere. Bertan Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako kanporaketak jokatuko dira urrezko eta zilarrezkoen mailan. Usarrabi pilotalekuan izango da eta saioa 17:00etatik aurrera hasiko da. Urrezko mailan, hirugarren jardunaldia izango da etzikoa. B taldearen barnean, Arria V.a eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Asteasu, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Behar Zana kirol elkarteko saskiak banatuta

2010/12/28
Nork
Behar Zana kirol elkarteko saskiak banatuta

Villabonako Behar Zana Kirol Elkarteak Eguberrietako saskien zozketako sariak banatu ditu. Saski Txikiak, Antonio Abaigar, Rafael Mariezkurrena eta Mertxe Alustizari tokatu zaizkie. Saski handia berriz, pilota eskolako Beñat Elexpururentzat izan da.  Juanito Martinez, Behar Zanako Lehendakariak banatu zituen sariak.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Urtea ondo bukatu dute Danenako pultsulariek

2010/12/23
Nork
Urtea ondo bukatu dute Danenako pultsulariek

Hilaren 18an, Eguberri Trofeoa Txapelketa (Burgos) jokatu zen. Bertan, Burgoseko Sol y Luz Taldea eta Danena Halterofilia Taldeak izan ziren. Sub-15 kategorian, Asier Gallegok 2.postua eta Junior Santanak lehena eskuratu zuten. Sub-17 kategorian, Adrian Sasiain, Kellyam Quintana eta Joseba Arrate sailkatu ziren hurrenez hurren. Junior mailan, Igor Sasiain lehen eta Iker Hernandez 2. sailkatu ziren. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 50 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 9 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako