Villabonako Olaederra Fight Taldeak emaitza bikainak lortu ditu Espainiako Wushu Txapelketan. Taldeko Denis Martinek urrezko domina lortu du eta Ander Chaparrok zilarrezkoa Quin Da junior borroka modalitadean. Denis Martinek parekotasun handiko kanporaketak irabazi ondoren lortu zuen urrezko domina. Ander Chaparrok, ordea, finalera iritsi eta gero, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Taldeko arduradunek diotenez, «azpimarratzekoa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amasa-Villabona, Ander Chaparro, Denis Martin, Villabona Fight Taldea
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 12an, igandean, Aizkardi Mendi Elkartekoek otsaileko lehen irteera egingo dute. Azparren-Zarikieta-Agoitz mendi ibilaldia burutuko dute, Nafarroako lurretan. Azparrendik (800 metro) abiatuko dira, eta Mendigañara igoko dira (1.110metro). Zarikieta zeharkatuko dute (1.051 metro) eta ondoren, Agoitzera jaitsiko dira (510 metro). Ibilaldian zehar, mendizaleek Itoizko urtegia eskuinetara utziko dute, eta Salazar bailara ezkerraldean izango dute. Ibilaldia, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aizkardi mendi taldea, Amasa-Villabona, irteera, mendia
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »
Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolak igandean egiteakoak ziren mendi ibilaldia atzeratzea erabaki du. Eguraldi txarra egingo duela-eta erabaki dute aste betez atzeratzea, eta beraz, otsailaren 5ean egingo dute. Mendi ibilaldia kultur astearen azken ekitaldia zen.
Irakurri gehiago
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »
Emakumeen futbol ligako lehen mailari Superliga deitzen zaio, eta bertan dago Reala. Iazko denboraldiaren erdi aldean, Tolosa CF taldean jokatzen ari zen Itziar Gastearena (Villabona, 1993) fitxatzea erabaki zuten txuri-urdinek. Billabonatar gazteak erdiko ezker hegalean jokatzen du, nahiz eta eskuina den. Noiz hasi zinen futbolean jokatzen, eta zein izan da zure ibilbidea? Haurra nintzela hasi nintzen futbolean jokatzen, benjaminetan, Eskola Kiroleko garaian. Hasieran mutilekin nahastuta ibiltzen [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Amasa-Villabona, Futbola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzaren biharko zenbakian Realeko jokalari billabonatarraren elkirrezketa argitaratuko dugu. Hemen aurrerapena: Noiz hasi zinen futbolean jokatzen, eta zein izan da zure ibilbidea? Haurra nintzela hasi nintzen futbolean jokatzen, benjaminetan, Eskola Kiroleko garaian. Hasieran mutilekin nahastuta ibiltzen ginen, eta gero neskak neskekin, hiru kirol egiten: areto futbola, saskibaloia eta eskubaloia. Betidanik gustatu izan zait futbola, eta alebinetan horretan zentratu nintzen. Eskola Kirolean nengoela Tolosa [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Amasa-Villabona, Futbola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Villabonako Aizkardi Mendi Taldeak eta Club Vasco de Camping Elkarteak irteera arrakastatsua antolatu zuten iragan igandean. Donostiatik abiatu ziren mendizaleak, eta Aldura eta Bianditz gainditu ondoren, Agiñara iritsi zirelarik. Irteerara joan zirenek euria izan zuten bidaia guztian lagun, paisaia ederrez gozatzea debekatuz. Hala eta guztiz ere, Zariako igoera honetan ikus daitekeenez, jendea ez zen etxean [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Amasa-Villabona, Mendia | Ez dago iruzkinik »
Aizkardik Agiñara mendi irteera antolatu du hilaren 22an, igandean. Oraingoan, billabonatarrekin batera Club Vasco de Camping Elkartekoak joango dira irteerara. Zazpi orduko ibilbidea aurreikusten dute Aizkardikoek, eta guztira 26 kilometro egingo dituzte. Donostiako mendi taldea Euskal Herria Oinez ekimena egiten ari da, 2003an Aizkardi egiten hasi zen moduan. Zazpi ibilalditan, zazpi lurralde ezagutzea da ekimenaren [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Mendia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Amasa-Villabonako Aizkardi Mendi Taldeak, urtero bezala, urtea Loatzo mendira egiten duten irteerarekin hasiko du. 2012. urtea ondo hasteko, igandean, 08:30ean Olaederra kiroldegian elkartuko dira. Loatzo mendira lagun giroan joan nahi duenak, kiroldegira gerturatzea nahikoa izango du.
Irakurri gehiago
Etiketak:Aizkardi mendi taldea, Amasa-Villabona, irteera, kirola, mendia
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Mendia, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Azaroaren 26an, Madrilen, Kluben arteko Espainako Txapelketa jokatu zen, eta bertan Danok Danena Halterofilia Taldeak 4. postua lortu zuen. Jon Ander Iriarte, Igor Sasiain, Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Francisco Cruz eta Teddy Martinezek osatu zuten taldea.Txapelketan 12 taldek hartu zuten parte, eta ETH A izan zen onena. Danok Danena taldeko pultsularien hurrengo bi txapelketak etxean [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Amasa-Villabona, Halterofilia, Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »
Behar-Zana pilota eskolaren Eguberrietako txapelketaren finalak hilaren 18an, igandean, jokatuko dira Bear Zana pilotalekuan, 11:00etatik aurrera. Eskuz binakako txapelketaren finalak hiru mailatan jokatuko dira: aurre benjaminak, benjaminak eta alebinak.
Irakurri gehiago
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »