Zizurkil

Lau talderen emanaldiak entzun ahalko dira Zizurkilgo X. Blues Gauan

2012/02/29
Nork
Lau talderen emanaldiak entzun ahalko dira Zizurkilgo X. Blues Gauan

Egarri tabernan egin dute aurtengo Zizurkilgo Blues Gauaren aurkezpena. Izan ere, hamargarren urtea betetzen du eta antolatzaileek esanahi berezia eman diote ekimenari. Lau talde ariko dira larunbatean, martxoaren 3an, herriko hiru tabernetan beren kontzertuak ematen, eta antolatzaileek esan dutenez, «musika zaleak asetuko dituzte beraien saioekin». Hamargarren aldia da Zizurkilgo Udalak eta herriko hiru tabernek Blues [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Blues musikaren hamargarren gaua ospatuko dute Zizurkilen, larunbatean

2012/02/28
Nork
Blues musikaren hamargarren gaua ospatuko dute Zizurkilen, larunbatean

Zizurkilek eta blues musikak bat egingo dute, hamargarren aldiz, larunbatean. Herriko hiru tabernetan kontzertuak emango dituzte lau taldek, eta antolatzaileek esan dutenez, musikazaleak asetuko dituzten taldeak izango dira. Zizurkilgo Udalak eta Atxulondo, Egarri eta Pasus tabernek antolatu dute X. Blues Musika Jaialdia. 22:30ean hasiko da lehenengo taldea, Markos Untzeta Trio, Atxulondo tabernan. Leku berean, Xabi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

«Kokaleku egokiago bat bilatzen lagun dezake udalak»

Zizurkilgo Adingabeen zentroaren inguruan, inguruko bizilagunak ez datoz bat udalarekin, ez behintzat hainbat puntutan. Desadostasun hori azaltzeko, Nerea Lizarraga alkateordeak Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariari eskainitako elkarrizketa hartu dute oinarri. Adingabeen zentroaren inguruko bizilagunek, udalari zeresana eta zeregina baduela esan diote: «Beste kokaleku egokiago bat bilatzen lagun dezake». Nahiz eta bizilagun kaltetuenak paretarekin bat egiten [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Asteasun, Villabonan eta Zizurkilen inauteriak

Urteroko ohiturari jarraituz, Asteasun inauteri jaia egingo dute etzi, hilaren 17an. Haurrak sorgin mozorroekin irtengo dira kalera, eta dantza egingo dute Lamitegin, su baten inguruan. 16:15ean, eskola amaituta, kalejira bat egingo dute herrian barrena. Zezen suzkoa eurekin ibiliko dute, eta Alfredok parrilla jaitsiko du oilasko batzuk erretzeko. Antolatzaile lanetan dabiltzan guraso taldeak, herritar guztiak animatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Asteasu, Jaiak, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Joxe Arregi gogoan izan dute

2012/02/14
Nork

Atzo izan zen Torturaren Aurkako Eguna. Ekitaldi nagusia Zizurkilen egin zen igandean, Joxe Arregiren heriotzaren urteurrenean. Zizurkildarra 1981ean hil zen Carabanchelgo ospitalean, jasandako torturen ondorioz. Mendi martxa egin zuten lehenik, eta ondoren ekitaldi nagusia izan zen Joxe Arregi plazan. Atzo, Zizurkilgo hilerrian lore eskaintza egin zuten, eta Villabonako udaletxeko erabilera anitzeko gelan Garzonen protokoloa. Tortura [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Bederatzi hilabeteko zigorra laguntzen saiatu zen udaltzain bat kolpatzeagatik

2012/02/13
Nork

Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bati, laguntzen saiatu zen Zizurkilgo udaltzain bati genitaletan jotzeagatik. Gertakaria 2010eko azaroaren 25ean izan zen. Udaltzaingoak laguntza eskaini zion aipatu emakumeari etxera joateko, izan ere, emakumea herriko plazan zegoen, udaltzaingoaren hitzetan “alkoholdun edariak hartu izanaren eraginpean” eta 10 hilabeteko haurra zuen berarekin. Udaltzainak laguntza eskaini zion, eta emakumean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Herritarrei deia eginez, Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute

2012/02/11
Nork
Herritarrei deia eginez, Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute

Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute gaur eguerdian Zizurkil Goian. Hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat elkartu da. Talde berria da. Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: «irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta zizurkildar guztiak inplikatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Osasuna, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Zizurkilen kaldereroak ospatu dituzte Pedro Mari Otañoko ikasleek

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Jaiak, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Nerea Lizarraga: «Gure esku dagoena egiteko prest gaude»

Nerea Lizarraga: «Gure esku dagoena egiteko prest gaude»

Zizurkilgo adingabeen zentroa zeresana ematen ari da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku baldin badago ere, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak udalaren iritzia jakin nahi izan du. Gaia gertutik jarraitzen ari da  Nerea Lizarraga (Zizurkil, 1975)  alkateordea. Egunkarietan eta Gipuzkoako Foru Aldundian Zizurkilgo adingabeen zentroaz  hitz egiten aritu dira azken egunotan.   Udal bezala, zein da gaiarekiko zuen ikuspuntua? Kezkarekin jarraitu dugu egoera, azken [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Luberri bisitatu dute ikasleek

2012/02/06
Nork
Luberri bisitatu dute ikasleek

Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako 1.mailako ikasleak Luberrira joan ziren, hau da, Oiartzungo Ikasgune Geologikora. Bertan, denboraren makinan bidaiatu zuten ikasle eta irakasleek.   Euskal Herriko Geologiaren historia ezagutu ahal izan zuten. Euskal Herriko nahiz beste jatorri batzuetako arrokak, mineralak eta fosilak ikusi zituzten. Gainera, garai hartan bizi izan ziren animaliak ezagutzeko aukera ere izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Hezkuntza, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 44 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 47 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 24 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 6 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako