Zizurkil

Hilaren 20a da ‘Oporretan euskaraz 2011’ udaleku irekietan izena emateko azken eguna

2011/05/10
Nork

Zizurkilgo Udalak, Oporretan euskaraz 2011 udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia zabaldu du. Begiraleak, ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean burutu beharko dute euren lana. Deialdi honetan hautatuak izaten diren lagunen zerrenda, 2012. urteko udara bitartean antzeko lanetarako sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko du Udalak. Begirale izateko deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak ondorengoak dira: Zizurkilen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Hezkuntza, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Trikitixa kontzertua eta Oinkari Dantza Taldea, Maiatza Saltsanen

2011/05/10
Nork

Zizurkildarrak Maiatza Saltsanen bete-betean sartuta daude. Hilabete hasieratik ekitaldi ezberdinak izan dituzte, eta bihar, hilak 11, musikaren txanda izango da. Loatzo Musika Eskolako ikasleek Trikitixa kontzertua eskainiko dute. Atxulondo Kultur Etxean izango da, eta 19:30ean hasiko da emanaldia. Ostiralean berriz, Villabonako Oinkari Dantza Taldekoek ‘Ari du’ ikuskizun berria eskainiko dute. 22:00etan hasiko da, eta Zizurkil [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Dantza, Gizartea, Kultura, Musika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Teddy Martinezek Gipuzkoako Junior Txapelketan txapela jantzi du

2011/05/05
Nork
Teddy Martinezek Gipuzkoako Junior Txapelketan txapela jantzi du

Apirilaren 15ean Zarautzen, Gipuzkoako Senior Txapelketa ospatu zen, eta bertan Villabona eta Zizurkilgo Danena Halterofilia Taldeak parte hartu zuen emaitza onak lortuz. 85 kiloko kategorian Francisco Gonzalez bigarren postuan sailkatu zen. 94 kiloko kategorian, Teddy Martinezek lehenengo postua lortu zuen. Eta sailkapen orokorrean, Teddy Martinezek txapela lortu zuen. Apirilaren 30ean berriz, A Coruñan jokatu zen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Halterofilia, Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Zelarainek egindako koadroa zozketatu dute

2011/05/05
Nork
Zelarainek egindako koadroa zozketatu dute

Apirilaren 30ean Zizurkilen ospatu zen II. Aiztondora! egunean, Peio Zelarain Villabonako euskal presoak eginiko koadro eder bat zozketatu zuten. Zenbaki saritua 650a izan zen, eta Beatriz Ozaetari tokatu zitzaion. Maite Ortiz,  Zelarainen emazteak eman zion saria, Beatriz Ozaetari.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Bilduren zerrenda Zizurkilen eta Villabonan

Zizurkilen, goian, Bilduren zerrendak udaletxe aurrean aurkeztu zituzten. Alkategai bezala Jose Mari Luengo joango da. Ondoren, Nerea Lizarraga, Eva Usandizaga, Jose Manuel Izagirre, Aritz Esnaola eta Leire Zubeldia aurkitzen dira zerrendan. Villabonaren kasuan, beheko argazkia, Galder Azkue izango da alkategaia. Jarraian Rosa Maria Arregi, Urko Arin, Nora Urbizu, Ignazio Urreta, Gorka Lizaso, Laura Santos eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Aurtengo Maiatza Saltsaneko protagonista klima aldaketa izango da

2011/05/03
Nork
Aurtengo Maiatza Saltsaneko protagonista klima aldaketa izango da

Dagoeneko hasi den Maiatza Saltsan aurkeztu dute Zizurkilen. Hilabete osoa, ekitaldiez beteta dator, eta aurtengorako gaia Klima aldaketa, Zer egin dezakegu? aukeratu dute. Hala ere, bestelako gaiekin lotutakoak ere badira. Musika, dantza, antzerkia, filmak, Anaieratze Eguna,… Hilaren 14ean, larunbatean, Villabonako Oinkari Dantza Taldeak, ‘Ari du’ ikuskizun berria eskainiko du 22:00etan, Intxaur pilotalekuan. Sarrerak erosteko aukera, hilaren 9tik aurrera izango da [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Antzerkia, Dantza, Gizartea, Hezkuntza, Hitzaldiak, Ikus-entzunezkoak, Ingurumena, Kirola, Kultura, Musika, Zinema, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Aiztondoko senide eta lagunek elkartasuna adierazi dute

2011/04/30
Nork

II, Aiztondora! Elkartasun Eguna egin dute Zizurkil Goian. Aiztondo bailarako Senideek elkarteko kideek antolatu dute. Eta egun guztiko egitaraua izan dute. Gazteen pilota partiduekin hasi dute eguna, eta jarraian, herri kirolez gozatzeko aukera izan dute herriko plazan. 14:30ean, mahaiak prestatu eta lagun ugari elkartu da, plazan bertan bazkaltzeko. Giro ederrean bazkaldu dute. Tripa bapo bete [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Igandean Andatza Eguna ospatuko dute

2011/04/28
Nork

Zizurkil eta Usurbilgo herrietako elkarte eta udalek, Andatza Eguna antolatu dute iganderako. Herritarrei Andatza mendira igotzeko deialdia egiten diete. 11:00etan, hamaiketakoa egingo dute, eta trikitilariak eta bertsolariak izango dira. 12:00etan, Herri Kirol eta jokoak izango dira, eta 14:00etan bazkaria (norberak berea eramanda). Kafea eta kopa banatuko dira.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Ingurumena, Mendia, Nabarmenak, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Aurtengo ekitaldietarako diru laguntzak eskatzeko aukera dago

Udalak diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. 2011. urtean zehar burutu asmo diren urteko ekintzetarako eskaerak aurkezteko epea irekirik egongo da maiatzaren 13a arte. «Aisialdia, kirola, kultura, hezkuntza, gaztetxo eta euskara inguruko ekintzak interesgarriak» finantzatzeko laguntzak direla azaldu dute Zizurkilgo Udaletik. Eskaera udaletxean aurkeztu behar da, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

II. Aiztondora! Elkartasun Eguna Zizurkil Goian egingo dute

Aiztondo bailarako Senideak elkarteko kideek II. Aiztondora! Elkartasun Eguna antolatu dute Zizurkil Goian, iaz Amasa-Villabonan egin bezala.  Egun guztiko egitaraua aurkeztu dute. Egitaraua Apirilak 30, larunbata 12:00etan. Gazteen pilota partida Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. 13:00etan. Herri kirolak plazan. 14:30ean. Herri bazkaria plazan. Txartelak 20 eurotan aurrez salgai aurkitzen dira, Aduna, Asteasu, Larraul, Villabona eta Zizurkilgo ohiko lekuetan. Ondoren.Dispertsioaren aurkako ekitaldia,eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 44 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 47 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 24 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 5 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako