Herriak

Lesmes Mujikarentzat izan da VIII.Txapela

2011/03/15
Nork
Lesmes Mujikarentzat izan da VIII.Txapela

Larunbatean Zizurkilgo XVIII. Txapela Eguna ospatu zuten. 2011. urteko txapelduna, Iruña baserriko Lesmes Mujika izan zen. Txapela iazko txapeldunaren eskutik jaso zuen, Bernarda Usabiagarengandik hain zuzen ere. Jende mordoa bildu zen Zentroan afaltzen eta, ondoren, gau «alai eta luzea» pasa zutela azaldu dute antolatzaileek.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Nabarmenak, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Udalak euskaraz egindako web orriak diruz lagunduko ditu

2011/03/15
Nork

Amasa-Villabonako Udalak euskarazko web orriak diruz laguntzeko egitasmo berri bat jarri du martxan. Udaleko Euskara Zerbitzuak, diru-laguntza deialdia egin du web guneak euskaraz egin edota egingo dituzten herriko elkarte, era guztietako saltoki,  erakunde edo enpresa ezberdinei zuzenduta. Diru laguntza hauen bitartez,  hain garrantzitsua den esparru horietan ere, udalak, euskararen erabilera sustatu nahi du. Diruz eduki [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Eduard Prades kataluniarrak irabazi du Aiztondo Klasikoa

2011/03/14
Nork
Eduard Prades kataluniarrak irabazi du Aiztondo Klasikoa

Afizionatuen mailako bi txirrindularitza proba jokatu dira asteburuan eskualdean. Aiztondo Klasikoan Eduard Prades kataluniarra izan da garaile eta Lizartzako XXIII. Insalus Sarian Antonio Angulok lortu du garaipena. Adunan hasi eta Villabonan bukatu zen Aiztondo Klasikoa Sarasola mendatearen jaitsieran erabaki zen. Tarte hori aprobetxatu zuen Pradesek (Tarragona taldea) iheslarien artetik alde egin eta Villabonara segundo batzuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Bertsolamintzako gogoetek hartu dute Gurea antzokia

2011/03/12
Nork
Bertsolamintzako gogoetek hartu dute Gurea antzokia

Gaur egun guztian zehar Bertsolamintza jardunaldiak ari dira egiten Villabonako Gurea antzokian. Bertsozale Elkarteak jardunaldien laugarren aldi honetan Inertziak erantzi, garena jantzi leloa aukeratu du hain justu, inertzien gaia lantzeko. Goizean Andoni Egaña, Amaia Vazquez, Eric Dicharry, Ibon Arrizabalaga, Jon Martin, Estitxu Eizagirre, Jon Ansa, Oier Araolaza eta Fredi Paiaren hitzaldiak izan dira. Behar Zana elkartean bazkaldu eta gero, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Bertsolaritza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Doro Zobaranek irekiko du Ahoz Aho jaialdia martxoaren 19an

2011/03/11
Nork
Doro Zobaranek irekiko du Ahoz Aho jaialdia martxoaren 19an

Hilaren 19an hasiko da Asvineneak ahozkotasunaren inguruan antolatzen duen Ahoz Aho jaialdia. Aurten laugarrena izango da eta urtero bezala ekitaldi ugari antolatu dituzte Tolosan eta Adunan, nahiz eta Ordizian ere egingo dituzten ekitaldietako batzuk, esate baterako Ruper Ordorikak hilaren 26ean Herri Antzokian eskainiko duen kontzertua. Lehen ekitaldia hilaren 19an izango da. Doro Zobaran ipuin kontalaria [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Antzerkia, Euskara, Literatura | Ez dago iruzkinik »

Haur sahararren oporrei buruzko hitzaldia

2011/03/10
Nork

Adunako Elkartasun Taldeak hitzaldia antolatu du hilaren 15erako, asteartea, 19:30ean, haur sahararren oporrei buruz. Kultur aretoan egingo da Saharatik Adunara oporrak bakean izeneko solasaldia. Bertan hiru hizlarik parte hartuko dute: Ane Iturbe Oporrak bakean proiektuko partaidea eta Maitane Lopez de Muniain eta Beatriz Eguskiza haur sahararren hemengo gurasoak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Pello Errota eskolak eta Udalak Agenda 21eko hitzarmena sinatu dute

2011/03/10
Nork
Pello Errota eskolak eta Udalak Agenda 21eko hitzarmena sinatu dute

Atzo Pello Errota eskolako 4.,5. eta 6. mailako ikasleak, irakaslea, Agenda 21eko eta udaleko teknikariak eta alkatea, udaletxean elkartu ziren. Eskola Agenda 21ari lotutako konpromiso hitzarmena sinatu zuten. Udala Agenda 21ean iaztik sartuta badago ere, Pello Errota eskola aurten sartu da proiektu honetan. Beste herrietako eskoletan egingo duten moduan, ingurumena kontuan hartuz, elikagaiak jorratuko dituzte [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Asteasu, Gizartea, Hezkuntza, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Halterofiliako Gipuzkoako Junior Txapelketa jokatu da, larunbatean

2011/03/10
Nork

Halterofiliako Gipuzkoako Junior Txapelketa jokatuko da Villabonan. Larunbatean, hilaren 12an, goizeko 11:00etatik aurrera izango da Olaederra Kiroldegian.  Danena-Olaederra Halterofilia Taldeak dagoeneko hasi du denboraldia eta 2011. urteari hasiera ona eman diote. Oraingoan herritarren aurrean lehiatuko dira. Emaitza onak Otsailaren 19an, Gasteizen, Euskadiko lehenengo liga ospatu zen Kadete eta Promesa mailetan. Kadeteen mailan, banakako sailkapen orokorrean Danel Lopezek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Halterofilia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Larunbatean herri programa osatzeko Joxe Arregi plazan elkartuko dira

2011/03/09
Nork

Zizurkilgo ezker abertzalea herri programaren osaketaren baitan beste fase batean sartzera doa. Zizurkildar guztiei dei egiten diete  larunbatean, 11:00etatik aurrera Zizurkilgo Joxe Arregi plazara gerturatzeko.  Bertan inkestak betetzeko aukera egongo da. Ekarpenak, iritziak eta kezkak plazaratzeko gunea, luntxa… eta gerturatutako guztien artean Zizurkil berpizteko lehenengo urra

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Udalak Inkomunikazio eta torturaren aurkako mozioa onartu du

2011/03/09
Nork

Adunako Udalak Inkomunikaziorik ez! Torturarik ez! mozioa onartu zuen hilaren 1ean.  Aho batez, honakoa adierazi zuen: «Tortura kasu guztiekin amaitzeko exijentzia egiten diegu, ardura zuzenak dituzten erakunde, alderdi politiko eta polizi gorputzei». «Torturaren amaiera inkomunikazioaren amaierarekin lotzen dugu». Beraz, honekin amaitzea eskatu zuten.

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Gizartea, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 46 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 5 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako