Herriak

Goreti Amonarrizek gutxieneko marka lortu du

Goreti Amonarrizek gutxieneko marka lortu du

Gipuzkoako Halterofilia Txapelketak jokatu ziren apirilaren 28an Villabonan, eta etxeko pultsulariek emaitza bikainak lortu zituzten. Nesketan, Danok Danena Halterofilia Taldeko Goreti Amonarrizek lehen postua lortu zuen. Garaipen honekin, gainera, maiatzaren 30ean Xixonen (Espainia) jokatuko den Espainako 17 urte azpikoen txapelketara joateko gutxieneko marka lortu zuen Amonarrizek

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Halterofilia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Simonen jaitsierarekin hasi dira Elizmendiko jaiak

2012/05/05
Nork

Ezin ziren bera jaitsi arte jaiak hasi Asteasuko Elizmendi auzoan, eta kostata izan bada ere, Simon jaitsi da elizaren kanpandorretik, festei hasiera emateko. Auzotar ugari bildu da jaitsiera ikusteko, eta gaztetxoak pozik geratu dira gozokiak oparitu baitie guztiei Simonek. Mus txapelketarekin eta gazteen duatloiarekin jarraitu du festak. Zezen txikiak eta poneyak izango dituzte gazteek 19:00etan, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Herriak, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Villabona Lantzenek, 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio Eguzki Eraikuntza enpresari

2012/05/04
Nork
Villabona Lantzenek, 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio Eguzki Eraikuntza enpresari

2010eko azaroaren 15ean Auzitegiaren ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu ondoren, Villabona Lantzen S.A-k behin betiko epaia jaso du. Epaiak, beste behin, Eguzki Eraikuntza S.L-ri eman dio arrazoia. Honela, Villabona Lantzenek, enpresari 945.479,39 euro ordaindu beharko dizkio. Gaur goizean azaldu du Galder Azkue alkateak, udaletxean. Albiste txar baten berri emateko agertu da prentsaren aurrera, eta sententzia irmoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, Hirigintza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Villabonako Behar Zanak urtemuga ospatuko du ekainean

Villabonako Behar Zana kirol elkarteak 66. urteurrena du 2012. urtea, eta hori dela eta afari berezia egin nahi dute. Urtemuga ekainaren 2 eta 3an ospatuko dute, eta afaria ekainaren 2an izango da. Bazkide direnek afarian parte hartzeko izena eman dezakete jada, baina bazkide ez direnek maiatzaren 21a arte itxaron beharko dute izena emateko, beti ere [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Larunbatean jaitsiko da Simon, Elizmendin

2012/05/02
Nork

Asteasuko Elizmendiko Jaiak asteburuan izango dira. Santa Krutz jaiak ospatzen dituzte, eta aurten larunbatean eta igandean ospatuko dituzte. Larunbatean, 16:30ean izango da txupinazoa. Urtero bezala, elizako kanpandorretik Simon jaitsiko da. Ondoren, duatloia egingo dute. Haur jolasak, erromeria eta afaria ere izango dira. Egitarauan aldaketatxo bat izan da, igandeko meza nagusia Santa Kruz ermitan izan beharrean, San Pedro [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Poltsikoko Lehiaketako hirugarren kanporaketa, etzi

Poltsikoko Lehiaketako hirugarren kanporaketa, etzi

Asvineneak antolatzen duen VI. Poltsikoko Antzerki Lehiaketa hirugarren geltokira iritsiko da ostiralean, hilak 4. Hirugarren kanporaketan ere sei taldek hartuko dute parte, eta horietako bi iritsiko dira finalaurrekoetara; galako irabazleak eta ikusleen saria eskuratzen duenak. Horiek horrela, lehen galako irabazleak hartuko du parte maiatzaren 18ko finalerdian, hau da, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen Pazo o no [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lehen larre irekiera, Komizarren

2012/05/02
Nork
Lehen larre irekiera, Komizarren

Amasa-Villabonako Udalak lehen aldiz antolatu du Larre Irekiera, Komizarren. Atzo goizean, herriko abereak larreetara igo zituzten. Lehen aldiz antolatu dute, eta erantzun ona izan zuen festak.  Jende asko elkartu zen, eta horretan, eguraldi onak lagundu zuen. Bertan elkartu ziren herritarrek, abereak ikusteaz gain, hamaiketakoa eta erromeria ere izan zituzten lagun.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Xabier Amonarriz gaztea saritu dute halterofiliako Espainiako Eskolarteko Teknika Txapelketan

2012/04/30
Nork
Xabier Amonarriz gaztea saritu dute halterofiliako Espainiako Eskolarteko Teknika Txapelketan

Asteasuko Xabier Amonarriz halterofiliako Espainiako Eskolarteko Teknika Txapelketan brontzea eskuratu berri du. Amonarriz Danok Danena halterofilia taldeko kidea da, eta 2002. urtean jaiotakoen artean egin du hirugarren. Madrilen jokatu zen txapelketa  eta bertan, Amonarrizekin batera Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako ikasle den Jokin Aranburuk hartu zuen parte, 2001. urtean jaiotakoen artean, eta zazpigarren egin zuen. Bi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Asteasu, Halterofilia, Kirola, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Hassan Aitchaou izan da Loatzo Igoera-Jaitsierako azkarrena

2012/04/30
Nork
Hassan Aitchaou izan da Loatzo Igoera-Jaitsierako azkarrena

Eguraldiak atsedenaldi txiki bat eman zuen atzo goizean, eta Amasako XX. Loatzo Igoera-Jaitsiera probako parte hartzaileek, behintzat, eskartu zuten. Loatzo igotzen eta jaisten azkarrena Hassan Aitchaou izan zen. Baina ohiko sariez gain, bestelakoak ere banatu zituzten; zaharrenari, gazteenari, eta herriko bizkorrenari. Proban Joxe Mari Izagirre izan zen zaharrena, 61 urte ditu urnietarrak eta askotan hartu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Aiztondo bailarako Herrira Eguna Asteasun ospatu dute

2012/04/28
Nork

Herrira Eguna izan da Asteasun. Aiztondo bailarako herritarrak eta Udalek bat eginda ospatu dute eguna. Euriak busti badu ere, jendea elkartu da Asteasuko plazan eta pilotalekuan. Udaletxean irakurri dute alkate eta hautetsiek, preso eta iheslarien inguruko deklarazio instituzionala. Ondoren, Giza proba egin dute herriko plazan. Zizurkilgo eta Aiztonodoko taldeak nor baino nor aritu dira, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Asteasu, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 46 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 4 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako