Larraul

Aiztondoko Lehen Truke Eguna antolatu dute

2011/04/12
Nork

Aiztondoko Denbora Bankuak, lehenengo Truke Eguna antolatu du. Maiatzaren 8an, igandean,  izango da, eta aukeratutako herria Larraul izan  da. Truke Eguneko merkatua, gauzak, denbora eta gaitasunak elkartrukatzeko izango da, dirurik gabeko azoka hain zuzen ere. Behar ez duzuna ekartzeko eta behar duzuna eramateko aukera izango da bertan. Eta horretarako aukera, 10:00etatik 14:00etara egongo da. Zer eraman dezakezu? Edozeinek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Gurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatu dituzte Eskola Txikiek

2011/03/29
Nork
Gurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatu dituzte Eskola Txikiek

Gurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatu dituzte Eskola Txikiek. Topaketa hauek larunbat honetan izango dira, Larraulgo eskolan. Jardunaldietan gurasoei zuzendutako tailerrak eta hitzaldia izango dira. Egunari hasiera emango diete, gurasoei harrera eginez. Jarraian, tailerren lehenengo saioari hasiera emango diete. Parte hartzaileak bi taldetan banatuko dituzte, bi tailerretan parte hartu ahal izateko. Tailerren lehen saioa 10:45ean amaituko da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Aiurri Aipamen Bereziak banatuko dituzte, ostegunean

2011/03/23
Nork

Aiurri aldizkariak eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 2010. urteko Aiurri Aipamen Bereziak banatuko dituzte, ostegunean, hilak 24, 19:30ean, Larraulgo Antton Amonarriz kultur etxeko ekitaldi aretoan. Aiztondo bailarako hainbat lagun izango dira sarituak. Esaterako, ohorezko aipamena Antselmo Larrarte larrauldarrari emango diote. Bestetik, kirol aipamena Beterriko zenbait emakume korrikalariri emango diote, tartean, Nerea Amilibia eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Kirola, Kultura, Larraul, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Parte-hartze handia izan da Larraul-Ernio-Larraulen

2011/03/21
Nork
Parte-hartze handia izan da Larraul-Ernio-Larraulen

Larraulgo Udalak eta zenbait herritarrek lehenengo aldiz antolatutako Larraul -Ernio- Larraul lasterketan 170 pertsona inguruk parte hartu zuten. Eguraldia lagun izan zuten ibilaldian zehar, eta emaitzarekin gustura geratu dira antolatzaileak. Oier Ariznabarreta izan zen helmugara, lehena, iritsi zen korrikalaria. Bigarren Hassan Ait Chaou, villabonatarra izan zen; eta hirugarren postuan gelditu zen, Jon Iturralde korrikalaria. Nesken [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Larraul, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 29rako jubilatuen irteera antolatu dute Artziniegara

2011/03/17
Nork

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak jubilatuen irteera antolatu du Artziniegara. Hilaren 29an, asteartean izango da. Goizez, Museo Etnografikoa eta Alde Zaharra bisitatuko dituzte. Bazkaria, Ruperto jatetxean egingo dute, eta arratsaldean Amurrioko likore museoa ikustera joango dira. Irteera 28 euro ordaindu beharko da eta izena emateko azken eguna, hilaren 21a, astelehena izango da. Joan nahi duenak, Aiztondo Zerbitzuen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Gizartea, Larraul, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Lehenengo Larraul-Ernio-Larraul lasterketa igandean izango da

2011/03/15
Nork
Lehenengo Larraul-Ernio-Larraul lasterketa igandean izango da

Igandean Larraul-Ernio-Larraul lasterketa egingo da. 10:30ean emango zaio hasiera Larraulgo plazan, eta Ernio tontorrera igo ondoren, Larraulgo plazan bukatuko dute parte hartzaileek. Internet bidez, www.erniozaleak.com helbidean izena emateko epea zabalik dago. Horretarako azken eguna hilaren 17a izango da. Eta egunean bertan eman nahi duenak ere lasterketa hasi aurretik, aukera izango du. Dagoeneko 100 bat lagunek eman [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Larraul, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen Nazioarteko eguna antolatzeko bilera

2011/02/15
Nork

Martxoak 8, Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, gaur, hilak 16 larrauldarrek bilera egingo dute. 17:30ean  liburutegian elkartuko dira eta helburua, Nazioarteko Emakumeen egunari begira zer antolatu behar den erabakitzea izango da.

Irakurri gehiago

Bidalita Larraul, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Ostegunean ohiko osoko bilkura 19:00etan

2011/01/11
Nork

Ostegunean 19:00etan ohiko osoko bilkura egingo dute Larraulen. Ohiko akta, ebazpen eta fakturak onartzeaz gain, Herri bide batean burdinezko pasabidea egiteko obra baimena;  Altuna y Uria S.A.k eginiko abal itzulketa eskaeraren onespena;  Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateari 2010eko  3. eta 4. hiruhilabeteko kuotaren ordainketa; 2010. urteko Larraulgo Ekomuseoaren memoriaren aurkezpena; 2011 urterako diru-laguntza eskaera; Erniozaleak kultur elkarteak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Larraul, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Txita txikia ipuina Larraulen

2011/01/05
Nork
Txita txikia ipuina Larraulen

Eguberri egun hauetan etxeko txikienak izan ohi dira protagonista. Eskolako oporrak eta Olentzero eta Hiru Errege Magoen ekarritako opariez gain, Gabonetako ekitaldien artean, gaur, ipuin kontalaria izan dute Larraulen. Haurrak eta hauen gurasoak Kultur etxean elkartu dira Saroa Bikandi ipuin kontalariak kontatutako ipuina adi-adi entzuteko. Txita txikiaren istorioa kontatu diete herriko txikienei eta arratsaldean guztiak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Haurreskolan izena emateko epea irekiko dute hilaren 17an

2011/01/04
Nork

Larraulgo Udalak, herritarrei jakinarazi nahi die Haurreskolan izena emateko epea irekiko dela urtarrilaren 17tik 28ra (biak barne). Matrikula orriak eskuratzeko Haurreskolara bertara joan beharko da eta astelehenetik ostiralera,  09:00etatik 15:00ak bitarte egongo da zabalik. Udalak, matrikula orriak betetzerako orduan ohar hauek kontuan izatea eskatu du: eskabidean eskatzen diren datu guztiak betetzea; eskabidearekin batera aurkezten den [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hezkuntza, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 45 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 4 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako