Larraul

Eskola txikiak aldarrikatuz

Eskola txikiak aldarrikatuz

Ekainaren 3an izango da eskola txikien festa Larraulen. Aurten 25 urte beteko dira, Bidegoianen lehen festa egin zenetik. Eskola txikiak bizirik lelopean egin zen festa hura, eta oraindik ere, aldarrikapen berberarekin jarraitzen dute Gipuzkoako herri eta auzoetako eskola txikiek. Azken bost edo sei urteak oso mugituak izan dituzte Larraul herrian. Lan handia egin behar izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Hezkuntza, Jaiak, Kultura, Larraul, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Jexux Mari Irazuk seigarren postua lortu du finalean

2011/12/19
Nork

Illunbe jendez bete zen atzokoan. Oholtza gainean, zortzi bertsolari eta txapela Aitor Sarriegik jantzi du. Udaberrian hasi zen Gpuntua txapelketa amaierara iritsi da, eta Jexux Mari Irazuk seigarren postua eskuratu du. Aitor Sarriegi eta Beñat Gaztelumendi pasa ziren buruz-burukora. Sarriegik 1.051 puntu lortu ditu, eta Gaztelumendik 1.045. Jexux Mari Irazu larrauldarra seigarren geratu da. Hona [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Larraul | Ez dago iruzkinik »

Jexux Mari Irazuk zazpi aurkari izango ditu txapelaren lehian

Jexux Mari Irazu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean egongo da hilaren 18an, etzi, Donostiako Illunben. G puntuan parte hartu duten bertsolari guztien artetik, zortzi onenak iritsi dira azken geltokira. Finaleko trena 16:30etik aurrera abiatuko da, eta aurrez inork Gipuzkoako txapela ez duela jantzi aipatu behar da. Hiru finalaurrekoak kontuan hartzen baldin badira, Jexux Mari Irazu larrauldarra [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Larraul, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Martin Arizetaren idiek erakustaldia egin dute kultur astean

Larraulgo kultur astearen barruan, Martin Arizetaren idi pareak erakustaldia egin du. San Bartolome egunean egitekoa zen idi proba bertan behera eratu zen orduan, eguraldi txarra zela eta. Kultur astean egitea pentsatu zuten, eta gaurkoan eguraldiak lagundu du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Kirola, Kultur Astea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Jexux Mari Irazu: “Finalera iristea da nire helburua eta ilusioa”

2011/11/24
Nork

Finalaurreko saiora indartsu iritsi da Jexux Mari Irazu (1972, Larraul). Gipuzkoako Txapelketa final laurdenetan hasi zen berarentzat, eta Oñatiko saio hartan, puntu gehien lortu zituen bertsolaria izan zen. Final laurdenak pasa zenituen bezala pasata, nola aurkitzen zara orain? Oraingoz lasai. Ardura handiena agian aurreko saioan nuen. Euskal Herriko Txapelketarako txartelak orduan erabakitzen ziren, eta kanpoan geldituz gero, hemendik bi urtetara egingo den txapelketa horri agur [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elkarrizketa, Kultura, Larraul | Iruzkin bat »

Bertso bazkarirako txartelak erosteko epea gaur amaitzen da

Kultur Astea 2011 astelehenean hasi zen. Gaur, 19:30ean, Ander Leonek hitzaldia eskainiko du kultur etxean. Gaia ondorengoa izango da: Emakumeekiko errepresioa frankismoan. Saturrarango adibidea. Horrez gain, gaur amaituko da larunbatean izango den bertso bazkarirako txartelak erosteko epea. Horretarako, 21:00ak baino lehen, herriko elkartera edo ostatura joan beharko da txartelak erostera. Hilaren 26an, Aitor Mendizabal eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultur Astea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Hemezortzi lanpostu betetzeko langileak behar dituzte

Adunako, Alkizako, Larraulgo eta Zizurkilgo udalek, eta Aiztondo Mankomunitateak berak, langileak kontratatu behar dituzte aldi baterako. Guztira hemezortzi lanpostu izango direla azaldu dute: Ingurumen langilea, peoiak, ofizialak, gizarte langileak, administraria, gizarte eta kultur dinamizatzailea… Lan eskaintzako postuen ezaugarriak eta baldintzak ikusteko informazio osatua www.lanbide.net web-orrian jarri dute. Beharrezko baldintzetako bat, Lanbiden izena emanda egotea da, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Ekonomia, Larraul, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Zazpi eguneko kultur egitaraua antolatu dute

Larraulgo Kultur Batzordeak Kultur Aste bete-betea osatu du hurrengo asterako. Zazpi egun ekitaldiz janztea lortu dute, atseden egunik utzi gabe. Hainbat egunetan gainera, ekitaldi bat baino gehiago egongo dira. Azaroaren 21etik 27ra, hitzaldiak, erakusketak, bertsoak… egongo dira. Kultur Asteari hasiera argazki diaporamarekin emango diote, baserriko tresneriei buruzko erakusketarekin jarraituz. Azaroaren 26an, larunbatean, bertso bazkaria egongo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultur Astea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Jubilatuentzat Gernikako feriara joateko irteera antolatu dute

2011/10/13
Nork

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak jubilatuentzako irteera antolatu du. Gernikako urriko azken feria egunera joateko aukera izango dute Larraul, Alkiza, Zizurkil eta Aduna herrietako jubilatuek. Hilaren 31n izango da azoka, eta goiza feria ikusteko baliatuko dute. Bertako jai giroan murgilduko dira. Bazkaltzera, ordea, Mendatako aterpe-jatetxera joango dira. Menua aukeran izango dute: babarrunak bere sakramentuekin edo menestra; bakailaoa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Gizartea, Larraul, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Mihiluze programara joateko aukera dago

2011/10/13
Nork

Larraulgo Udalak, Euskal Telebistak egiten duen Mihiluze programara joateko aukera eskaintzen du. 16 urtetik hasi, eta 80 urtera bitartekoei zuzendua dago. Abenduaren 14ean izango da grabaketa, 13:00etatik 18:30era. 14:00etan aperitiboa izango da. Hilaren 19a baino lehen izena eman beharko da 943 69 39 30 telefono zenbakira deituz.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Larraul, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]