Asteasu

AHTren obrentzako desjabetze aktak sinatzearen aurkako elkarretaratzea egingo dute Asteasun

2011/04/06
Nork

AHTren Hernialde-Zizurkil zatiko zundaketa lanak direla-eta, desjabetze aktak sinatzeko deitu dituzte lur jabeak egunotan: asteartean Zizurkilen, gaur Hernialden eta Anoetan, eta bihar Asteasun. Desjabetze akten sinatzearen aurkako elkarretaratzea deitu dute biharko, Asteasun, 09:00etan udaletxe aurrean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Asteasu, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Pagoetari bira edo Sodupe eta Zugastietara joateko irteerak aukeran daude

2011/04/05
Nork
Pagoetari bira edo Sodupe eta Zugastietara joateko irteerak aukeran daude

Asteasuko Sagain Mendi Taldekoak Aiako Pagoetari bira egitera, eta Aizkardi Mendi Taldekoak, Sodupe eta Zugastietara joango dira, iganderako, hilaren 10erako, prestatu dituzten irteeretan. Asteasuko Sagain Mendi Taldeak, familiarekin egiteko moduko irteera antolatu du. Asteasutik abitu, eta Pagoetako mendi txokoak zeharkatuko dituzte. Irteera plazatik 09:00etan egingo dute. Autoetan gerturatuko dira Aiara.  Eta behin ibilbidea bukatu eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Asteasu, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

VII. Kantujira Egunarekin alaituko dute Asteasu

2011/04/01
Nork
VII. Kantujira Egunarekin alaituko dute Asteasu

Bihar, Asteasuko VII. Kantujira Eguna ospatuko dute. Egun berezia izaten da honakoa, hainbat herritako kantu taldeak biltzen baitira bertan. Donostia, Hernani, Aduna, Villabona, Pasaia eta Zizurkilgo herrietako kantu taldeak etorriko dira, besteak beste. Talde guztiak 12:00etan elkartuko dira Aitzondo elkartean. Bertan zerbait hartu eta Elizmendi aldera abiatuko dira. Momentu oro herriko umeek trikitixarekin alaituko dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Asteasu, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Atxaga Passa Porta 2011 literatura jaialdian

2011/03/24
Nork

Bernardo Atxagak Passa Porta 2011 literatura jaialdian parte hartuko du martxoaren 27an, Bruselan. Euskadik hiriburu belgikarrean duen Ordezkaritzak eta Etxepare Institutuak antolaturiko Euskal Kultura eta Talentuaren I. Europar Zikloaren baitan izango da bertan. Atxagak Parcours saioan parte hartuko du, La Monnaie / De Munt operan, 11:00etatik 12:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Asteasu, Kultura, Literatura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

‘Pepinos Podridos’ antzerkia Iturri-Ondon

2011/03/24
Nork

Asteasuko Iturri- Ondo jatetxean, bihar, hilak 25, barrea eragiten duen antzerkia ikusteko aukera izango da. Pepinos podridos  izena du antzezlanak eta 20:00etan hasiko da. J.B. Pedradas da antzezle eta sortzailea.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Antzerkia, Asteasu, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Iraupen luzeko eski ikastaroa izango da Sagainen eskutik

2011/03/22
Nork

Asteasuko Sagain Mendi Taldeak, iraupen luzeko eski ikastaroa antolatu du hilaren 26 eta 27rako, Pont d’Espagnen. Izena emateko epea bihar, hilak 23, bukatuko da, eta kiroldegiko 943 69  34 00 telefonora deituz eman daiteke.  Izena ematean, 15 euro aurreratu beharko dira. Bi eguneko ikastaroa izango da eta 40 lagun baino ez dira onartuko. Iraupen luzeko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Eskia, Ikastaroak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Bihar da Asturiasera joateko irteeran izena emateko azken eguna

2011/03/17
Nork

Asteasuko Udalak, Asturiasera irteera antolatu du apirilaren 9 eta 10erako. Herritar guztiei zuzendua dago irteera eta haurrek, gazteek eta helduek joateko aukera izango dute. Irteera, 07:00etan izango litzateke  Asteasuko plazatik. Larunbatean, Cabezón de la Sal, Cangas de Onis, Covadonga eta Gijon bisitatuko dira eta afaria sagardotegian izango litzateke. Igandean berriz, Oviedo, Cudillero eta Luarca ezagutzeko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu | Ez dago iruzkinik »

Eduard Prades kataluniarrak irabazi du Aiztondo Klasikoa

2011/03/14
Nork
Eduard Prades kataluniarrak irabazi du Aiztondo Klasikoa

Afizionatuen mailako bi txirrindularitza proba jokatu dira asteburuan eskualdean. Aiztondo Klasikoan Eduard Prades kataluniarra izan da garaile eta Lizartzako XXIII. Insalus Sarian Antonio Angulok lortu du garaipena. Adunan hasi eta Villabonan bukatu zen Aiztondo Klasikoa Sarasola mendatearen jaitsieran erabaki zen. Tarte hori aprobetxatu zuen Pradesek (Tarragona taldea) iheslarien artetik alde egin eta Villabonara segundo batzuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Pello Errota eskolak eta Udalak Agenda 21eko hitzarmena sinatu dute

2011/03/10
Nork
Pello Errota eskolak eta Udalak Agenda 21eko hitzarmena sinatu dute

Atzo Pello Errota eskolako 4.,5. eta 6. mailako ikasleak, irakaslea, Agenda 21eko eta udaleko teknikariak eta alkatea, udaletxean elkartu ziren. Eskola Agenda 21ari lotutako konpromiso hitzarmena sinatu zuten. Udala Agenda 21ean iaztik sartuta badago ere, Pello Errota eskola aurten sartu da proiektu honetan. Beste herrietako eskoletan egingo duten moduan, ingurumena kontuan hartuz, elikagaiak jorratuko dituzte [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Asteasu, Gizartea, Hezkuntza, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Mendia eta alpino eskia egiteko irteeretan izena emateko aukera dago

2011/02/15
Nork
Mendia eta alpino eskia egiteko irteeretan izena emateko aukera dago

Asteasuko Sagain Mendi taldeak datozen bi asteburuetarako irteerak antolatuak ditu. Hilaren 20an, egun osoko mendi irteera  Arabako Lokizera egingo dute. Eta hilaren 27an aldiz, eski alpinoko irteera Luz Ardidenera (Frantzia) egingo dute. Hilaren 20an, egun osoko mendi irteera egingo dute Arabara. Lokizera. Ganuza herritik abiatuko dira eta ibilbide erraza eta ikusgarria izango da. Lau ordu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Eskia, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 45 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 35 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 3 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako