Amasa-Villabona

Gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzea egin dute Industrial Borobil enpresaren kanpoan

Gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzea egin dute Industrial Borobil enpresaren kanpoan

“Lan istripu gehiagorik ez!” lelopean elkarretaratzea egin dute Industrial Borobil enpresaren aurrean, gehiengo sindikalak deituta. Astelehenean, Villabonako lantegian, langile bat zendu zen makinak harrapatuta. Lantegiko hainbat langilek ere bat egin dute mobilizazioarekin.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Atez atekoaren aurkako mozioak aurkeztu dituzte

Amasa-Villabonako eta Ibarrako PSE-EEren zinegotziek atez ateko hondakin bilketaren aurkako mozioak aurkeztu dituzte udaletxean. Euren jarrera azaltzeaz gain, Bilduren aurkako kritikak egin dituzte. Maria Luisa Arija Amasa-Villabonako PSE-EE alderdiaren zinegotzia da, eta mozioaren harira, hondakin bilketaren inguruan Bilduren aurka egin du, bere jarrera salatuaz: «Atez ateko bilketaren inguruan hitzaldi bat antolatzea ez da parte hartzea [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

CCOO sindikatuak Borobil lantegiaren aurrean elkarretaratzea egin du

CCOO sindikatuak Borobil lantegiaren aurrean elkarretaratzea egin du

Villabonako Borobil lantegiaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur eguerdian CCOO sindikatuak. Lantegi honetan, atzo, istripu larri baten ondorioz langile bat zendu zen. Jose Maria Garcia Gipuzkoako CCOOeko arduradunak, lan istripu hau salatu zuen: “Krisiaren aitzakiarekin langileen lan baldintzak erlaxatzen ari direla uste dugu. Ez da zilegi langileek krisia euren bizitzarekin ordaindu behar izatea, ez eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Langile bat hil da Villabonako Borobil lantegian, makinak harrapatuta

Langile bat hil da Villabonako Borobil lantegian, makinak harrapatuta

Langile bat hil zen atzo goizean,  Villabonan dagoen Borobil grafika lantegian. Udaltzaingoak azaldu zuenez, 45 urteko gizonezkoa makina batek harrapatu zuen, eta toraxa zapalduta hil zela argitu zuten. Ertzaintzak 09:30ean jaso zuen deia, eta langilea istripua izan zuen unean bertan hil zen. Papera mozteko makina automatikoak harrapatu zuen gizonezkoa, LAB sindikatuak eta Osalanek azaldu zutenez. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Langile bat hil da Villabonako Borobil lantegian

2012/04/02
Nork
Langile bat hil da Villabonako Borobil lantegian

  Gaur goizean langile bat hil da Villabonan dagoen Borobil grafika lantegian. 45 urteko gizonezkoa makina batek harrapatu du, eta toraxa zapalduta hil dela argitu du udaltzaingoak. Ertzaintzak 09:30ean jaso du deia, eta langilea bertan hil da. Suhiltzaileek ezin izan dutela ezer egin argitu du Ertzaintzak. LAB sindikatutik, “lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diogu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Eresargi abesbatzaren kontzertua, bihar

2012/03/30
Nork

Eresergi abesbatzak kontzertua eskainiok du, bihar. Villabonako elizan izango da emanaldia, 19:30ean.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Kafe txinatarra’ antzezlana Gurean, 22:30ean

Ostiral gauean Kafe txinatarra antzezlana ikusteko aukera izango da Gurea antzokian, 22:30ean. Komedia dramatiko bikaina da, eta Asier Hormaza eta Kandido Uranga dira protagonista.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Antolatzaileak «gustura» Aizkardiko Ibilaldiak izan duen parte hartzearekin

2012/03/27
Nork
Antolatzaileak «gustura» Aizkardiko Ibilaldiak izan duen parte hartzearekin

Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuituaren baitako urteko lehena izan zen herenegun, Aizkardiko Ibilaldia, hain zuzen. Bada, urteko lehena izanagatik edota XIV Orduen ibilaldia aurten egokitzen delako, oso parte hartze handia izan du Aizkardi mendi elkarteak antolatzen duen ibilaldiak. Antolatzaileak, beraz, «oso gustura» daude, izan duen harreragatik, eta guztia espero bezala joan delako. 1.508 mendizalek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Herriak, Kirola, Mendia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ray buenorekin solasean

Ray buenorekin solasean

Villabonako Fleming ikastetxeko 2. mailako ikasleak idazle ospetsu baten bisita izan zuten iragan astean. Ray Bueno bere libuez aritu zen hizketan, eta horrez gain, hiru ipuin kontatu zizkien Fleming-eko ikasleei. Hauek ederki pasa zuten, eta eskerrak eman nahi izan dizkie Ray Buenore, euren ikastetxera joateagatik.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herrira bilgunea aurkeztu dute Villabonan

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimendua aurkeztu dute Villabonan: Herrira. 60 lagun inguru elkartu dira Aljibean Herriraren aurkezpenean. Argazki Rallyaren sariak ere bertan banatu dituzte. Herriko presoek osatutako epaimahaiak Maddi Galarragaren argazkia saritu du, eta publikoak Nora Urbizurena aukeratu du. Lehenak, e-book bat irabazi du, eta bigarrenak, Astigarragako jatetxe batean bi lagunentzako bazkaria.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 45 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 35 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 3 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako