Amasa-Villabona

Irrintzi Elkarteko bertso afariko txartelak salgai daude

2011/03/16
Nork

Hileko azken ostiralari begira ekimen berezia antolatu nahi izan du Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hilaren 25ean, bertso afaria egingo dute Irrintzi Elkartean. Herrikoak diren bertsolariak, bertso eskolakoekin batera elkartuko dituzte. 21:00etatik aurrera, Irrintzi Elkartean elkartuko dira. Villabonako preso eta iheslarien senide eta lagunek antolatu dute, herriko bertsolariekin egingo duten bertso saio hau. Amaia Agirre, Beñat [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Bertsolaritza, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udalak euskaraz egindako web orriak diruz lagunduko ditu

2011/03/15
Nork

Amasa-Villabonako Udalak euskarazko web orriak diruz laguntzeko egitasmo berri bat jarri du martxan. Udaleko Euskara Zerbitzuak, diru-laguntza deialdia egin du web guneak euskaraz egin edota egingo dituzten herriko elkarte, era guztietako saltoki,  erakunde edo enpresa ezberdinei zuzenduta. Diru laguntza hauen bitartez,  hain garrantzitsua den esparru horietan ere, udalak, euskararen erabilera sustatu nahi du. Diruz eduki [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Eduard Prades kataluniarrak irabazi du Aiztondo Klasikoa

2011/03/14
Nork
Eduard Prades kataluniarrak irabazi du Aiztondo Klasikoa

Afizionatuen mailako bi txirrindularitza proba jokatu dira asteburuan eskualdean. Aiztondo Klasikoan Eduard Prades kataluniarra izan da garaile eta Lizartzako XXIII. Insalus Sarian Antonio Angulok lortu du garaipena. Adunan hasi eta Villabonan bukatu zen Aiztondo Klasikoa Sarasola mendatearen jaitsieran erabaki zen. Tarte hori aprobetxatu zuen Pradesek (Tarragona taldea) iheslarien artetik alde egin eta Villabonara segundo batzuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Bertsolamintzako gogoetek hartu dute Gurea antzokia

2011/03/12
Nork
Bertsolamintzako gogoetek hartu dute Gurea antzokia

Gaur egun guztian zehar Bertsolamintza jardunaldiak ari dira egiten Villabonako Gurea antzokian. Bertsozale Elkarteak jardunaldien laugarren aldi honetan Inertziak erantzi, garena jantzi leloa aukeratu du hain justu, inertzien gaia lantzeko. Goizean Andoni Egaña, Amaia Vazquez, Eric Dicharry, Ibon Arrizabalaga, Jon Martin, Estitxu Eizagirre, Jon Ansa, Oier Araolaza eta Fredi Paiaren hitzaldiak izan dira. Behar Zana elkartean bazkaldu eta gero, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Bertsolaritza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Halterofiliako Gipuzkoako Junior Txapelketa jokatu da, larunbatean

2011/03/10
Nork

Halterofiliako Gipuzkoako Junior Txapelketa jokatuko da Villabonan. Larunbatean, hilaren 12an, goizeko 11:00etatik aurrera izango da Olaederra Kiroldegian.  Danena-Olaederra Halterofilia Taldeak dagoeneko hasi du denboraldia eta 2011. urteari hasiera ona eman diote. Oraingoan herritarren aurrean lehiatuko dira. Emaitza onak Otsailaren 19an, Gasteizen, Euskadiko lehenengo liga ospatu zen Kadete eta Promesa mailetan. Kadeteen mailan, banakako sailkapen orokorrean Danel Lopezek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Halterofilia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Eskolarteko 24. Mendi Lehiaketa igandean

2011/03/09
Nork
Eskolarteko 24. Mendi Lehiaketa igandean

Igandean, hilaren 13an, 24. Eskolarteko Mendi Lehiaketaren barruan, Oria eskualdeko ibilbide neurtua izango da Villabonan. Bi ibilbideak, Malkar plazatik abiatuko dira. 08:30etik 09:00etara izango da irteera ordua. Ibilbide motzak 9 kilometro izango ditu eta luzeak berriz, 12 kilometro. Luzeak, Villabona, Lastur, Mandabieta, Kanalak, Komizar, Erreka eta Villabona zeharkatuko ditu. Motzak berriz, luzearen ibilbide bera izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

«Antzezlana umorez eta musikaz zipriztindua dago»

2011/03/01
Nork
«Antzezlana umorez eta musikaz zipriztindua dago»

Ramon Agirre Aktorea Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Ray eta Nick pertsonaien paperean sartuta, ‘Xentimorik gabe’  lana aurkezten ari dira azken hilabeteetan. Tolosaldera ostiralean etorriko dira eta Villabonako Gurea Antzokian eskainiko dute ordubete irauten duen lana. Ostiralean 22:30ean hasiko da antzerkia eta sarrera 8 euro ordaindu beharko da. Leihatilan erosi beharko dira. Zer  kontatuko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Antzerkia, Euskara, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Euskal bakarrizketa egile onenak Villabonan izan dira

2011/03/01
Nork
Euskal bakarrizketa egile onenak Villabonan izan dira

Amasa-Villabonako Udalak eta Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak antolatutako II. Euskarazko Bakarrizketa lehiaketa amaitu da. Bost emakume aritu ziren nor baino nor lehian eta lehen saria, Erika Olaizolak eskuratu zuen. Bigarren postuan Nahia Hualde sailkatu zen eta publikoaren saria berriz, bigarren urtez jarraian, Ione Gorostarzu berastegiarrak eskuratu zuen. Gurea Zine aretoa guztiz betetzea lortu zuten bost [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Antzerkia, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Inauteri giroa nabaritzen da Fleming eskolan

2011/03/01
Nork
Inauteri giroa nabaritzen da Fleming eskolan

Amasa-Villabonako Fleming ikastetxera heldu dira Inauteriak. Izan ere, eskola dagoeneko apaindu dute. Eta, noski, Xaxi ere mozorrotu da festetarako. Eskolatik azaldu dutenez, «pailazoek alaitu eta koloreztatuko dituzte herriko kaleak Ostegun Gizenean».

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Hezkuntza, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

II. Euskarazko Bakarrizketa lehiaketako finala iritsi da

2011/02/24
Nork
II. Euskarazko Bakarrizketa lehiaketako finala iritsi da

Bi kanporaketa egin ostean, egun handia iritsi da Amasa-Villabonara. Bihar 22:30ean emango zaio hasiera II. Euskarazko Bakarrizketa Lehiaketari. Ezustekoa betea izango da. Ione Gorostarzu berastegiarra, Erika Olaizola, Eneritz Artetxe, Nahia Hualde eta Mailu Arruti bakarrizketa egileen artean jokatuko da finala. Antolatzaileek aurreko bi saioen balorazioa «positiboa» egiten dute  eta iazkotik  «maila igo» dela ikusi dute. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Antzerkia, Euskara, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 44 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 34 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 6 ordu, 2 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako