Amasa-Villabona

Lander Etxeberria aske gelditu da

Lander Etxeberria aske uzteko erabakia hartu zuen atzo Espainiako justiziak, 10.000 euroko bermepean. Atzo, 14:30erako, bermea ordaindurik zegoen, eta senide eta lagunak Madrilera abiatu ziren autoz, Etxeberria Estremerako espetxean (Madril) baitzegoen. Villabonatik atzo azaldu zutenez, «sendiak egin beharreko guztia egin du, beraz, arratsaldean zehar askatu beharko lukete. Hala eta guztiz ere, 24:00ak arte espetxean eduki [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Lander Etxeberria preso billabonatarra aske geldituko da

Lander Etxeberria preso billabonatarra aske geldituko da 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Villabonatik azaldu dutenez, herrira gauean iritsiko da.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Bestelakoak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko historia ezagutzeko hitzaldietan izena eman behar da

2012/02/16
Nork
Euskal Herriko historia ezagutzeko hitzaldietan izena eman behar da

Amasa-Villabonako Aljibean aurkeztu zituzten, Euskal Herriko Historia Ezagutu hitzaldi sortak.  Bai Euskal Herriari ekimeneko partaideek, udal ordezkariekin batera antolatu dituzten hitzaldiak dira. Euskal Herriko historia ezagutzera emateko hitzaldiak martxoko lau astelehenetan 19:00etatik 21:00etara izango dira, Tolosako kultur etxean. Izena eman beharko da hitzaldietara joateko. Izena eman nahi duenak: tolosaldea@baieuskalherriari.org helbidera idatziz edo 652 715 800 telefonora [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Asteasun, Villabonan eta Zizurkilen inauteriak

Urteroko ohiturari jarraituz, Asteasun inauteri jaia egingo dute etzi, hilaren 17an. Haurrak sorgin mozorroekin irtengo dira kalera, eta dantza egingo dute Lamitegin, su baten inguruan. 16:15ean, eskola amaituta, kalejira bat egingo dute herrian barrena. Zezen suzkoa eurekin ibiliko dute, eta Alfredok parrilla jaitsiko du oilasko batzuk erretzeko. Antolatzaile lanetan dabiltzan guraso taldeak, herritar guztiak animatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Asteasu, Jaiak, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Zarikietako mendi zerran barrena

Villabonako Aizkardi Mendi Taldeak antolatuta, 32 mendizalek elurraz eta mendiaz gozatzeko aukera izan zuten igandean. Azparren-Mendigaña-Zarikieta-Agoitz ibilbidea egin zuten, eta eguzkia lagun izan zuten hainbat puntutan. Eguraldi ona izan arren, hotza ere lagun izan zuten. Zarikietako mendi zerra ezagutu zuten, eta oso gustura gelditu ziren bertako paisaia ederrarekin.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Olaederra Fight Taldeak emaitza bikainak lortu ditu

Olaederra Fight Taldeak emaitza bikainak lortu ditu

Villabonako Olaederra Fight Taldeak emaitza bikainak lortu ditu Espainiako Wushu Txapelketan. Taldeko Denis Martinek urrezko domina lortu du eta Ander Chaparrok zilarrezkoa Quin Da junior borroka modalitadean. Denis Martinek parekotasun handiko kanporaketak irabazi ondoren lortu zuen urrezko domina. Ander Chaparrok, ordea, finalera iritsi eta gero, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Taldeko arduradunek diotenez, «azpimarratzekoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udaletxean bidezko merkataritzari buruz ariko dira

Villabonako kultur egitaruaren barruan hitzaldia, antzerkia eta zinea izango dituzte ondorengo egunetan. Gaur, hilak 9, bidezko merkataritzari buruz ariko dira udaletxeko balio anitzeko aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta gonbidatu bereziak egongo dira bertan hizlari bezala: Gisela Alvarado eta Liliana Bermeo. Bateginik taldeak ekarriko ditu bi emakumeak Villabonara. Gisela Alvarado ekoizlea da; Ekuadorreko la Pepa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Luberri bisitatu dute ikasleek

2012/02/06
Nork
Luberri bisitatu dute ikasleek

Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako 1.mailako ikasleak Luberrira joan ziren, hau da, Oiartzungo Ikasgune Geologikora. Bertan, denboraren makinan bidaiatu zuten ikasle eta irakasleek.   Euskal Herriko Geologiaren historia ezagutu ahal izan zuten. Euskal Herriko nahiz beste jatorri batzuetako arrokak, mineralak eta fosilak ikusi zituzten. Gainera, garai hartan bizi izan ziren animaliak ezagutzeko aukera ere izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Hezkuntza, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Azparren, Zarikieta eta Agoitz bisitatzeko aukera izango da igandean

2012/02/06
Nork
Azparren, Zarikieta eta Agoitz bisitatzeko aukera izango da igandean

Hilaren 12an, igandean, Aizkardi Mendi Elkartekoek otsaileko lehen irteera egingo dute. Azparren-Zarikieta-Agoitz mendi ibilaldia burutuko dute, Nafarroako lurretan. Azparrendik (800 metro) abiatuko dira, eta  Mendigañara igoko dira (1.110metro). Zarikieta zeharkatuko dute (1.051 metro) eta ondoren, Agoitzera jaitsiko dira (510 metro). Ibilaldian zehar, mendizaleek Itoizko urtegia eskuinetara utziko dute, eta Salazar bailara ezkerraldean  izango dute. Ibilaldia, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Jesusen Bihotza ikastolako DBH3ko ikasleen emanaldia, DVDan

2012/02/03
Nork

Villabonako  Jesusen Bihotza ikastolak salgai jarri du DBH 3ko ikasleek pasa den asteartean Gurean eskainitako emanaldiaren DVDa. 4 euroren truke eskuratu daiteke, eta ikastolako arduradunek azaldu dutenez, “oso polita geratu da”. “Biltzen dugun dirua ikasleek beren ikastaldi amaierako bidaia finantzatzeko erabiliko dute”, argitu dute. Interesa duenak, zentroko idazkaritzan eskuratu ahal du DVDa. Era berean, kultur [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Kultur Astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 29 segundo · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.