Aduna

Hip hop ikastaroa Asvinenean

2011/02/14
Nork

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aduna, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Hip hop ikastaroa Asvinenean

2011/02/12
Nork
Hip hop ikastaroa Asvinenean

Asvinenea arte eszenikoen laborategian hip hop dantza ikastaroa izan da gaur goizean zehar. Nere izan dute irakasle. Talde polita bildu da ikastaroan. Bi haurrek ere parte hartu dute dantza saioan. Izerdi pixka bat ere bota dute dantzariek. Azkenean, koreografiatxo bat eta guzti prestatu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aduna, Aisia, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Hip hop dantzako ikastaroa Asvinenean

2011/02/08
Nork

Asvinenea arte eszenikoen laborategiak Hip Hop Dantza Ikastaroa antolatu du. Hilaren 12an, larunbatean izango da. 11:00etan hasiko eta 13:00ak bitarte iraungo da. Nere izango da irakaslea eta dagoeneko plaza gutxi geratzen direla adierazi dute antolatzaileek. Ikastaroan izena emateko asvinenea@gmail.com helbidera idatziz edo 665 73 80 81 telefonora deituz egin daiteke. Kuota 20 eurokoa da eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Dantza, Ikastaroak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Igerabide lagun dutela irakurle taldea martxoan

2011/01/25
Nork

Irakurle taldea osatuko dute Adunan eta Juan Cruz Igerabidekin tertulian arituko dira. Martxoaren 1ean asteartean izango litzateke 19:00etatik aurrera. Adunako Liburutegian elkartuko dira eta bertara joan aurretik irakurri beharreko liburua, Helena eta arrastiari izango da. Herritar guztiak gonbidatuta daude tertulia honetan parte hartzera.

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

V. Poltsikoko Antzerki lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik dago

2011/01/17
Nork

Asvineneak berriro ere bere ateak zabalduko ditu eta kasu honetan, V. Poltsikoko Antzerki Lehiaketa egiteko izango da. Talde handiak, txikiak, klasikoak, alternatiboak, profesionala,…guzti-guztiak sartuko dira Adunan duten Laborategian. Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa da fitxa guztia ondo betetzea eta beraien poltsiko.lehiaketa@gmail.com helbidera bidaltzea. Horretarako azken eguna martxoaren 18-a izango da. Edozein zalantza argitu edo informazioa jasotzeko, harremanetarako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Antzerkia, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Hiru autotan lapurreta egiteagatik atxilotuta

2011/01/17
Nork

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez Adunan bi gazte atxilotu zituzten hiru autotan lapurreta egiteagatik. Igande eguerdian Adunako industriagunean gertatu zen. Ertzaintzak ezustean harrapatu zituen bi gazteak. Ertzaintzaren arabera bi gazteek plastikozko poltsak zituzten eta bertan lapurtutako hiru mugikor, kargagailuak, bi irrati kasete eta hainbat erreminta zituzten. Dirudienez, lapurrek industriguneko burdin sarea pasa zuten eta hiru [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Salaketak pilatzen jarraitzen du AHTren proiektuak

2010/12/14
Nork

«Okupatu nahi zituzten herri lurrak indarrez desjabetu dizkigutela jakinarazi digute». «Azterketa geoteknikoak egiten hasi dira herri lurretan, eta hainbat bide hondatu eta itxi dituzte ibilgailuen joan etorriekin eta ur depositoekin». Adunako Udalak salaketa hau plazaratu berri du, eta Abiadura Handiko Trenaren proiektuan ardura duten erakundeak «nagusikeriaz» jokatzea ari direla gaineratu du. Salaketatik salaketara Eskualdean Abiadura Handiko Trenaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aduna, Politika | Ez dago iruzkinik »

Mendizabalek herriaren eta herri kirol munduaren omenaldi hunkigarria jaso du

2010/11/29
Nork
Mendizabalek herriaren eta herri kirol munduaren omenaldi hunkigarria jaso du

Joxemari Mendizabalek omenaldi hunkigarria jaso zuen Adunan, bere jaioterrian, eta bertan izan ziren herri kirol munduko hainbat partaide. Mendizabal martxoaren 28an hil zen Tolosako zezen plazan Olasagastiren aurka apustua jokatu ondoren. Herri kirolen munduan ezaguna egin zen Mendizabal, hasieran harri-jasotzen eta batez ere aizkoran. Adunako frontoia bete egin zen eta 35 harri-jasotzaile eta aizkolariren jarduna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aduna, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ipuinen artean Adunan

2010/11/24
Nork
Ipuinen artean Adunan

Kultur astean, Oihana Etxegibel ipuin kontalaria izan da Adunan. Herriko txikienek, ahoa zabalik entzun dituzte kontatuko ipuin, olerki eta asmakizunak.

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Kultur Astea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Joxe Mari Mendizabalen omenaldian 35 herri kirolari elkartuko dira

2010/11/23
Nork
Joxe Mari Mendizabalen omenaldian 35 herri kirolari elkartuko dira

Atzo hasita, Adunan Kultur Astean daude. Aurtengorako ere aste oparoa prestatu dute. Egunero-egunero ekitaldi ezberdinak dituzte. Bihar, lehenik eta behin haurrentzako ipuin kontalaria izango dute. 17:30ean hasiko da Oihana Etxegibelen ipuina kontatzen.  20:00etan berriz helduen txanda izango da. EHNE Sindikatuko ordezkarien eskutik hitzaldia izango dute. Lehen Sektorea, produktu ekologikoak izango da jorratuko duten gaia. Etzi 20:00etan, Joseba Salvadorren liburuaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aduna, Kirola, Kultur Astea | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 41 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 31 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 5 ordu, 59 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako