Herriak

Lander Etxeberria aske gelditu da

Lander Etxeberria aske uzteko erabakia hartu zuen atzo Espainiako justiziak, 10.000 euroko bermepean. Atzo, 14:30erako, bermea ordaindurik zegoen, eta senide eta lagunak Madrilera abiatu ziren autoz, Etxeberria Estremerako espetxean (Madril) baitzegoen. Villabonatik atzo azaldu zutenez, «sendiak egin beharreko guztia egin du, beraz, arratsaldean zehar askatu beharko lukete. Hala eta guztiz ere, 24:00ak arte espetxean eduki [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Lander Etxeberria preso billabonatarra aske geldituko da

Lander Etxeberria preso billabonatarra aske geldituko da 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Villabonatik azaldu dutenez, herrira gauean iritsiko da.

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Bestelakoak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko historia ezagutzeko hitzaldietan izena eman behar da

2012/02/16
Nork
Euskal Herriko historia ezagutzeko hitzaldietan izena eman behar da

Amasa-Villabonako Aljibean aurkeztu zituzten, Euskal Herriko Historia Ezagutu hitzaldi sortak.  Bai Euskal Herriari ekimeneko partaideek, udal ordezkariekin batera antolatu dituzten hitzaldiak dira. Euskal Herriko historia ezagutzera emateko hitzaldiak martxoko lau astelehenetan 19:00etatik 21:00etara izango dira, Tolosako kultur etxean. Izena eman beharko da hitzaldietara joateko. Izena eman nahi duenak: tolosaldea@baieuskalherriari.org helbidera idatziz edo 652 715 800 telefonora [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Kokaleku egokiago bat bilatzen lagun dezake udalak»

Zizurkilgo Adingabeen zentroaren inguruan, inguruko bizilagunak ez datoz bat udalarekin, ez behintzat hainbat puntutan. Desadostasun hori azaltzeko, Nerea Lizarraga alkateordeak Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariari eskainitako elkarrizketa hartu dute oinarri. Adingabeen zentroaren inguruko bizilagunek, udalari zeresana eta zeregina baduela esan diote: «Beste kokaleku egokiago bat bilatzen lagun dezake». Nahiz eta bizilagun kaltetuenak paretarekin bat egiten [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Asteasun, Villabonan eta Zizurkilen inauteriak

Urteroko ohiturari jarraituz, Asteasun inauteri jaia egingo dute etzi, hilaren 17an. Haurrak sorgin mozorroekin irtengo dira kalera, eta dantza egingo dute Lamitegin, su baten inguruan. 16:15ean, eskola amaituta, kalejira bat egingo dute herrian barrena. Zezen suzkoa eurekin ibiliko dute, eta Alfredok parrilla jaitsiko du oilasko batzuk erretzeko. Antolatzaile lanetan dabiltzan guraso taldeak, herritar guztiak animatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Asteasu, Jaiak, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Zarikietako mendi zerran barrena

Villabonako Aizkardi Mendi Taldeak antolatuta, 32 mendizalek elurraz eta mendiaz gozatzeko aukera izan zuten igandean. Azparren-Mendigaña-Zarikieta-Agoitz ibilbidea egin zuten, eta eguzkia lagun izan zuten hainbat puntutan. Eguraldi ona izan arren, hotza ere lagun izan zuten. Zarikietako mendi zerra ezagutu zuten, eta oso gustura gelditu ziren bertako paisaia ederrarekin.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Joxe Arregi gogoan izan dute

2012/02/14
Nork

Atzo izan zen Torturaren Aurkako Eguna. Ekitaldi nagusia Zizurkilen egin zen igandean, Joxe Arregiren heriotzaren urteurrenean. Zizurkildarra 1981ean hil zen Carabanchelgo ospitalean, jasandako torturen ondorioz. Mendi martxa egin zuten lehenik, eta ondoren ekitaldi nagusia izan zen Joxe Arregi plazan. Atzo, Zizurkilgo hilerrian lore eskaintza egin zuten, eta Villabonako udaletxeko erabilera anitzeko gelan Garzonen protokoloa. Tortura [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Bederatzi hilabeteko zigorra laguntzen saiatu zen udaltzain bat kolpatzeagatik

2012/02/13
Nork

Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bati, laguntzen saiatu zen Zizurkilgo udaltzain bati genitaletan jotzeagatik. Gertakaria 2010eko azaroaren 25ean izan zen. Udaltzaingoak laguntza eskaini zion aipatu emakumeari etxera joateko, izan ere, emakumea herriko plazan zegoen, udaltzaingoaren hitzetan “alkoholdun edariak hartu izanaren eraginpean” eta 10 hilabeteko haurra zuen berarekin. Udaltzainak laguntza eskaini zion, eta emakumean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Olaederra Fight Taldeak emaitza bikainak lortu ditu

Olaederra Fight Taldeak emaitza bikainak lortu ditu

Villabonako Olaederra Fight Taldeak emaitza bikainak lortu ditu Espainiako Wushu Txapelketan. Taldeko Denis Martinek urrezko domina lortu du eta Ander Chaparrok zilarrezkoa Quin Da junior borroka modalitadean. Denis Martinek parekotasun handiko kanporaketak irabazi ondoren lortu zuen urrezko domina. Ander Chaparrok, ordea, finalera iritsi eta gero, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Taldeko arduradunek diotenez, «azpimarratzekoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herritarrei deia eginez, Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute

2012/02/11
Nork
Herritarrei deia eginez, Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute

Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute gaur eguerdian Zizurkil Goian. Hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat elkartu da. Talde berria da. Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: «irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta zizurkildar guztiak inplikatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Osasuna, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]