Gizartea

Astean behin euskaraz hitz egiteko laguntzaileak behar dituzte

2011/03/29
Nork

Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuek laguntzaileak behar dituzte Mintzalaguna egitasmorako. Haien eginkizuna astean behin bi euskara ikaslerekin geratzea litzateke, eta ordubetez, euskaraz aritzea. Lau urte ditu egitasmoak eta aurrera jarraitzeko boluntarioen lana beharrezkoa dute. Helburua, euskara ikasten ari direnei, kalean hitz egiteko konfiantza eta harreman zirkulua zabaltzen laguntzea da. Horretarako, hiru laguneko taldeak osatzen dira. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Guztiz berria eta hornitua dagoen elkartea izango dute jubilatuek

2011/03/23
Nork
Guztiz berria eta hornitua dagoen elkartea izango dute jubilatuek

Amasa-Villabonako jubilatuek elkarte berria estreinatuko dute bihartik aurrera.  Lekuz aldatuko dute egoitza eta alde publikoan taberna-jatetxe zerbitzua izateaz gain, pribatuan, telebista ikusteko edota jokora gela eder bat, irakurketarako edo atsedena hartzeko beste bat, ile apaindegia eta bilera gela bat izango dituzte. Guztia, berria-berria da. Aurreko legegintzaldian agindutakoa bete dute oraingo udal ordezkariek. Salbadore urbanizazioan etxe [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Gizartea, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Aiurri Aipamen Bereziak banatuko dituzte, ostegunean

2011/03/23
Nork

Aiurri aldizkariak eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 2010. urteko Aiurri Aipamen Bereziak banatuko dituzte, ostegunean, hilak 24, 19:30ean, Larraulgo Antton Amonarriz kultur etxeko ekitaldi aretoan. Aiztondo bailarako hainbat lagun izango dira sarituak. Esaterako, ohorezko aipamena Antselmo Larrarte larrauldarrari emango diote. Bestetik, kirol aipamena Beterriko zenbait emakume korrikalariri emango diote, tartean, Nerea Amilibia eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Kirola, Kultura, Larraul, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Quebeceko folk doinuez gozatzeko aukera izango da Atxulondon

2011/03/22
Nork

2009. urtean sortutako talde gaztea den arren, Nicolas Pellerin eta Les Grands Hurleurs taldeko hiru ordezkariek izen handia lortu dute. Quebeceko taldeak, 2010. urtean sari ugari jaso ditu, eta azkenetarikoa, musika tradizionalari emandako albumik onena osatzeagatik eskuratu dute. Lehen aldiz bi kontzertu eskaintzera etorriko dira Gipuzkoara, eta horietako bat, Zizurkilen eskainiko dute. Igandean Atxulondo kultur [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Musika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Bihar aurrekontu orokorra onartzeko proposamena jorratuko dute

2011/03/22
Nork

Bihar, hilak 23, udaletxeko batzar aretoan osoko bilkura berezia egingo dute udal ordezkariek. 20:00etan hasiko da, eta ondorengo aztergaiak landuko dituzte: Lehenengo, aurreko bilkuraren akta onartzeko proposamena  luzatuko dute. Jarraian, 2011. ekitaldiari dagokion Amasa-Villabonako Udalaren aurrekontu orokorra onartzeko proposamena egingo da. Ondoren, hiritar izaerako herribideen erabilera eta horietako trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautuko dituen udal [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gazteak hasi dira Katea-Etxea erabiltzen

2011/03/19
Nork
Gazteak hasi dira Katea-Etxea erabiltzen

Goizeko ate irekien ondoren, gazteek Villabonako Katea-Etxea gaztelekuaren inaugurazioa egin dute gaur arratsaldean. Aurreskua dantzatu eta gero, zinta mozketa egin dute. 60 gazte inguru egon dira eraikin ireki berrian. Merienda egin aurretik, mahai futbolean, ping-pongean, ordenagailuetan… aritu dira. Maider Alfonso eta Ane Lorence gazteleku berriaren bi erabiltzaile dira. “Uste baino hobeto gelditu da”, diote. Aurreskua [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Korrikako batzordeak igandean mendi martxa herrikoia egingo du

2011/03/17
Nork

Korrika datorrela eta, Adunan Korrikako batzordea lanean hasia da. Hori dela eta, iganderako, mendi martxa herrikoia antolatu dute. 09:00etan plazatik abiatuko dira eta bi ordu inguruko ibilaldi lasaia egingo dut. Antolatzaileek  gosaria eta eguraldiaren arabera, arropa egokia eramatea komeni dela adierazi dute. 12 urtetik beherako gaztetxoek arduradunarekin joan beharko dute. Jarraian, 12:00etan Korrika 17aren aldeko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Euskara, Gizartea, Kultura, Mendia, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 29rako jubilatuen irteera antolatu dute Artziniegara

2011/03/17
Nork

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak jubilatuen irteera antolatu du Artziniegara. Hilaren 29an, asteartean izango da. Goizez, Museo Etnografikoa eta Alde Zaharra bisitatuko dituzte. Bazkaria, Ruperto jatetxean egingo dute, eta arratsaldean Amurrioko likore museoa ikustera joango dira. Irteera 28 euro ordaindu beharko da eta izena emateko azken eguna, hilaren 21a, astelehena izango da. Joan nahi duenak, Aiztondo Zerbitzuen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Gizartea, Larraul, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Etorkinek euskara ikasteko egitasmoa martxan jarriko dute, astelehenean

2011/03/16
Nork

Amasa-Villabonan etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria jarriko da martxan hilaren 21etik aurrera. Egitasmo hau ahozko komunikazioari zuzenduta dago, eta mahai baten inguruan eserita, hasieratik eguneroko bizitzako hitzak eta esamoldeak ikasi, eta erabiliko dituzte. Parte hartzaileei interesatzen zaizkien gaiak kontuan hartuz. Taldea, astelehenetan, arratsaldeko 19:45ean, Villabonako Gaztelekuan (Kale Nagusia, 79, 2. pisua) bilduko da. Klaseak dohain [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Bestelakoak, Euskara, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Irrintzi Elkarteko bertso afariko txartelak salgai daude

2011/03/16
Nork

Hileko azken ostiralari begira ekimen berezia antolatu nahi izan du Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Hilaren 25ean, bertso afaria egingo dute Irrintzi Elkartean. Herrikoak diren bertsolariak, bertso eskolakoekin batera elkartuko dituzte. 21:00etatik aurrera, Irrintzi Elkartean elkartuko dira. Villabonako preso eta iheslarien senide eta lagunek antolatu dute, herriko bertsolariekin egingo duten bertso saio hau. Amaia Agirre, Beñat [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Bertsolaritza, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 30 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 5 ordu, 58 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako