Gizartea

Euskal Herriko historia ezagutzeko hitzaldietan izena eman behar da

2012/02/16
Nork
Euskal Herriko historia ezagutzeko hitzaldietan izena eman behar da

Amasa-Villabonako Aljibean aurkeztu zituzten, Euskal Herriko Historia Ezagutu hitzaldi sortak.  Bai Euskal Herriari ekimeneko partaideek, udal ordezkariekin batera antolatu dituzten hitzaldiak dira. Euskal Herriko historia ezagutzera emateko hitzaldiak martxoko lau astelehenetan 19:00etatik 21:00etara izango dira, Tolosako kultur etxean. Izena eman beharko da hitzaldietara joateko. Izena eman nahi duenak: tolosaldea@baieuskalherriari.org helbidera idatziz edo 652 715 800 telefonora [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Kokaleku egokiago bat bilatzen lagun dezake udalak»

Zizurkilgo Adingabeen zentroaren inguruan, inguruko bizilagunak ez datoz bat udalarekin, ez behintzat hainbat puntutan. Desadostasun hori azaltzeko, Nerea Lizarraga alkateordeak Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariari eskainitako elkarrizketa hartu dute oinarri. Adingabeen zentroaren inguruko bizilagunek, udalari zeresana eta zeregina baduela esan diote: «Beste kokaleku egokiago bat bilatzen lagun dezake». Nahiz eta bizilagun kaltetuenak paretarekin bat egiten [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Joxe Arregi gogoan izan dute

2012/02/14
Nork

Atzo izan zen Torturaren Aurkako Eguna. Ekitaldi nagusia Zizurkilen egin zen igandean, Joxe Arregiren heriotzaren urteurrenean. Zizurkildarra 1981ean hil zen Carabanchelgo ospitalean, jasandako torturen ondorioz. Mendi martxa egin zuten lehenik, eta ondoren ekitaldi nagusia izan zen Joxe Arregi plazan. Atzo, Zizurkilgo hilerrian lore eskaintza egin zuten, eta Villabonako udaletxeko erabilera anitzeko gelan Garzonen protokoloa. Tortura [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Politika, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Bederatzi hilabeteko zigorra laguntzen saiatu zen udaltzain bat kolpatzeagatik

2012/02/13
Nork

Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bati, laguntzen saiatu zen Zizurkilgo udaltzain bati genitaletan jotzeagatik. Gertakaria 2010eko azaroaren 25ean izan zen. Udaltzaingoak laguntza eskaini zion aipatu emakumeari etxera joateko, izan ere, emakumea herriko plazan zegoen, udaltzaingoaren hitzetan “alkoholdun edariak hartu izanaren eraginpean” eta 10 hilabeteko haurra zuen berarekin. Udaltzainak laguntza eskaini zion, eta emakumean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Herritarrei deia eginez, Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute

2012/02/11
Nork
Herritarrei deia eginez, Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute

Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute gaur eguerdian Zizurkil Goian. Hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat elkartu da. Talde berria da. Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: «irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta zizurkildar guztiak inplikatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Osasuna, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Nerea Lizarraga: «Gure esku dagoena egiteko prest gaude»

Nerea Lizarraga: «Gure esku dagoena egiteko prest gaude»

Zizurkilgo adingabeen zentroa zeresana ematen ari da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku baldin badago ere, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak udalaren iritzia jakin nahi izan du. Gaia gertutik jarraitzen ari da  Nerea Lizarraga (Zizurkil, 1975)  alkateordea. Egunkarietan eta Gipuzkoako Foru Aldundian Zizurkilgo adingabeen zentroaz  hitz egiten aritu dira azken egunotan.   Udal bezala, zein da gaiarekiko zuen ikuspuntua? Kezkarekin jarraitu dugu egoera, azken [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Helena Barquillaren bost erritmoen ikastaroan izena eman daiteke

2012/02/07
Nork

Asvinenea Arte Eszenikoen eskolak, bost erritmoen ikastaroa antolatu du. Hilaren 12an, igandean, eskainiko dute. Irakaslea Helena Barquilla izango da, eta ikastaroan txalapartariak zuzenean ariko dira. Ikastaroa 10:00etan hasiko da, eta 18:00ak arte luzatuko da. Bost erritmoen ikastaroan izena eman nahi dutenek, ez dute zertan dantzaren ezagutza izan beharrik.  Edonork parte hartu dezake. Izena hilaren 8a, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zizurkilgo ur eta zabor tasen inguruko deialdia

Zizurkilgo Udalak azaldu duenez, ur eta zabor tasak ez ordaintzeko edo laguntzak eskatzeko epea zabalik aurkitzen da. Beharrezko dokumentazioa aurkezteko, herritarrek udaletxera joan beharko dute, eta horretarako epea hilaren 29an amaituko da. Ur eta zaborren tasak ez ordaintzeko edo gutxitzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira: - Familiako kide guztien NANren fotokopia. - Errolda eta elkarbizitze [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Jaioberri eta gurasoentzat gune berria Atxulondon

Atxulondo Kultur Etxean gela bat irekiko dute haurrak mugimendu askean hezteko aukera egon dadin, hilaren 7an. Astearte, ostegun eta ostiraletan egongo da zabalik, 17:30etik 20:00etara. 0-1 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzat, edo guraso izateko diren guztientzat zuzendu dute bertaratzeko gonbidapena.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen gaiarekin alkatea «tranpa» egiten ari dela dio PSE-EEk

2012/02/01
Nork

Maria Luisa Arija Amasa-Villabonako PSE-EEko zinegotziak, hondakinen gaiaren inguruan Galder Azkue alkatea «tranpa» egiten ari dela salatu du. «Gipuzkoar bakoitzak 1.600 gramo hondakin sortzen ditu, eta guztira urtean 400.000 tona zabor. %43,31 birziklatzen da, eta Gipuzkoa gehien birziklatzen den herrialdeetako bat da», gaineratu du zinegotziak. Amasa-Villabonako alkateak, sortzen den hondakinen %90a birziklatu daitekeela esan duela [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]