Ekonomia

Kamioilari billabonatar bat hil da lanean ari zela

2011/06/13
Nork

39 urteko gizonezko bat hil da gaur Bermeoko portuan, lanean ari zela. Billabonatarra jaiotzez, Gabirian bizi zen kamioi gidaria zen eta, Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, ondoezik sentitu ondoren jausi egin da. Urte honetan Euskal Herrian lan istripuan hil den bosgarren garraiolaria da, Hiru sindikatuak esan duenez. Elkartasuna eta salaketa azaltzeko Hiruk dei egin die Euskal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko izen emate epea zabaldu dute

2011/05/17
Nork

Zizurkilgo Udalak 10 Eremuan, hau da, herriko plazako guneari dagokion eremuan eraikiko diren etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko eskariak aurkezteko epea ireki du. Honetan interesaturik dauden pertsonek inprimakia bete, eta eskatzen den informazioa entregatu beharko dute ekainaren 30a baino lehen. Udalak, halaber, lursail hau eskuratzeko lizitazioa onartu du, eta 840.000 euroko oinarrizko prezioa finkatu du, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea, Hirigintza, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Denbora Bankuaren eskutik, trukeak egiteko eguna

2011/05/09
Nork
Denbora Bankuaren eskutik, trukeak egiteko eguna

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak kudeatzen duen Denbora Bankuak antolatuta, igandean, Lehenengo Truke Eguna ospatu zuten Larraulen. Goizetik hasi eta 14:00ak bitartean iraun zuen jaiak. Era guztietako postuak eta era guztietako produktuak jarri zituzten herriko plazan. Erabiltzen ez dituzten eta erabiltzeko moduan dauden produktu asko atera zituzten kalera. Eta bertaratuek, trukerako aukera izan zuten. Xaboia eta masaje [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Julio Gisbert madrildarra etorriko da Larraulgo I. Truke Egunera

2011/05/04
Nork

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak kudeatzen duen Denbora Bankuko partaideek Truke Eguna antolatu dute. Igandean, hilaren 8an, Larraulen izango da.   Aiztondoko I. Truke Egunari hasiera 10:00etan emango diote. Trukea egiteko partaideen artean, xaboia eta  masaje tailerrak izango dira. 11:00etan eta haurrei zuzenduta, ipuin kontalaria izango da plazan, eta ordu berean, 11:00etan hitzaldi garrantzitsua izango da Kultur Etxean. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

‘Bizitzea desira izanik, okupatzea beharra da’ jardunaldiak egingo dituzte

2011/04/28
Nork

Maiatzaren 7an, larunbatean, Amasa-Villabonako plazan, Bizitzea desira izanik, okupatzea beharra da autogestio jardunaldiak izango dira. Eguna 09:30ean hasiko dute  muntaia eginez, eta 11:00 etatik aurrera, tailerrak egingo dituzte: elektrizitatea, bizikleta konponketa, eguzki plaka bidez argia, ogia eta pitza. 14:00etan bazkaria egingo dute, eta jarraian, 16:00etan hasita kantautoreak ariko dira. Tombola ere jarriko dute. Bazkarian eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Aurtengo ekitaldietarako diru laguntzak eskatzeko aukera dago

Udalak diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. 2011. urtean zehar burutu asmo diren urteko ekintzetarako eskaerak aurkezteko epea irekirik egongo da maiatzaren 13a arte. «Aisialdia, kirola, kultura, hezkuntza, gaztetxo eta euskara inguruko ekintzak interesgarriak» finantzatzeko laguntzak direla azaldu dute Zizurkilgo Udaletik. Eskaera udaletxean aurkeztu behar da, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Behar ez duzuna ekarri, eta behar duzuna eramateko aukera izango da, azokan

2011/04/26
Nork
Behar ez duzuna ekarri, eta behar duzuna eramateko aukera izango da, azokan

Aiztondoko Denbora Bankuak, Lehenengo Truke Eguna antolatu du, maiatzaren 8rako Larraulen. Alkiza, Aduna eta Larraulgo herritarrek antolatu dute, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera. Truke Eguneko merkatua, gauzak, denbora eta gaitasunak trukatzeko izango da, dirurik gabeko azoka hain zuzen ere. Egitasmo bitxia bezain praktikoa da. Behar ez duzuna ekartzeko, eta behar duzuna eramateko aukera izango da, 10:00etatik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Ekonomia, Gizartea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

Aiztondoko Lehen Truke Eguna antolatu dute

2011/04/12
Nork

Aiztondoko Denbora Bankuak, lehenengo Truke Eguna antolatu du. Maiatzaren 8an, igandean,  izango da, eta aukeratutako herria Larraul izan  da. Truke Eguneko merkatua, gauzak, denbora eta gaitasunak elkartrukatzeko izango da, dirurik gabeko azoka hain zuzen ere. Behar ez duzuna ekartzeko eta behar duzuna eramateko aukera izango da bertan. Eta horretarako aukera, 10:00etatik 14:00etara egongo da. Zer eraman dezakezu? Edozeinek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

AHTren obrentzako desjabetze aktak sinatzearen aurkako elkarretaratzea egingo dute Asteasun

2011/04/06
Nork

AHTren Hernialde-Zizurkil zatiko zundaketa lanak direla-eta, desjabetze aktak sinatzeko deitu dituzte lur jabeak egunotan: asteartean Zizurkilen, gaur Hernialden eta Anoetan, eta bihar Asteasun. Desjabetze akten sinatzearen aurkako elkarretaratzea deitu dute biharko, Asteasun, 09:00etan udaletxe aurrean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Asteasu, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Nekazal jardueraren garrantzia jendarteratzeko jardunaldia egingo dute Fraisoron

2011/04/06
Nork

Nekazal jardueraren garrantzia jendarteratzeko jardunaldia eskainiko du, bihar, hilak 7, IMK Fraisorok, Nekazariak: osasun, paisaia eta kultura ekoizleak izenburupeko topaketaren bidez. 09:00etatik 14:00etara izango da jardunaldia, eta bertan, nekazariek beraien produktuei balio handiagoa eman ahal izateko eta tokiko produktuak kontsumitzearen garrantzia gizarteari helarazteko erremintak aztertuko dira. Besteak beste, nekazaritzaren funtzioetan oinarritutako komertzializazio estrategiak landuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 30 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 5 ordu, 58 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako