Ekonomia

Herritarrei deia eginez, Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute

2012/02/11
Nork
Herritarrei deia eginez, Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute

Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute gaur eguerdian Zizurkil Goian. Hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat elkartu da. Talde berria da. Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: «irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta zizurkildar guztiak inplikatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Osasuna, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen gaiarekin alkatea «tranpa» egiten ari dela dio PSE-EEk

2012/02/01
Nork

Maria Luisa Arija Amasa-Villabonako PSE-EEko zinegotziak, hondakinen gaiaren inguruan Galder Azkue alkatea «tranpa» egiten ari dela salatu du. «Gipuzkoar bakoitzak 1.600 gramo hondakin sortzen ditu, eta guztira urtean 400.000 tona zabor. %43,31 birziklatzen da, eta Gipuzkoa gehien birziklatzen den herrialdeetako bat da», gaineratu du zinegotziak. Amasa-Villabonako alkateak, sortzen den hondakinen %90a birziklatu daitekeela esan duela [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Guztira 350 ume baino gehiago pasa dira Gabonetako Haur parketik

2012/02/01
Nork

Amasa-Villabonako Udalak eta Oria merkatarien elkarteak «bihotz-bihotzez» eskertu die Gabonetako Haur Parkearen antolakuntzan aktiboki parte hartu duten hainbat komertzioei eta taldeei. «Guztira 350 ume baino gehiago pasa dira parketik, eta benetan  kopuru aparta da», adierazi dute.  «Eskerrik asko eta ia hurrengo batean denon artean beste ekimen bat aurrera ateratzen dugun, Villabona bizirik baitago», nabarmendu dute [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Amasa-Villabonako Zero Zabor taldea aurkeztu dute

2012/01/27
Nork
Amasa-Villabonako Zero Zabor taldea aurkeztu dute

Amasa-Villabonako Zero Zabor taldea aurkeztu dute, gaur Villabonako Berdura plazan. Talde berria da, eta hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat direla argitu dute. Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: “irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta billabonatar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Osasuna | Ez dago iruzkinik »

Ontzi berrerabilgarrien lehen zozketa egin dute

2012/01/25
Nork
Ontzi berrerabilgarrien lehen zozketa egin dute

Villabonako Udalak eta Kutxa Ekoguneak, herriko arraindegi eta harategien laguntzarekin, hondakinen prebentzioaren inguruan ontzi berrerabilgarriak erabiltzearen aldeko kanpaina martxan jarri zuen. Sei hilabetez luzatuko da kanpaina, eta lehen zozketa egin dute. Bezeroak, ontzi berrerabilgarria arrandegi eta harategietan erabiltzen duen bakoitzean, hilero zozketatuko den 20 euroko bonoa irabazteko aukera izango du. Bonoa arrandegi edota harategian bertan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Morauren kontzertua eta I. Jostailuen Truke Eguna izango dira, asteburuan

2011/12/14
Nork

Asteasun, kultura talde berria sortu dute herriari bizia emateko helburuarekin. Asteburu honetarako bi ekitaldi antolatu dituzte: alde batetik, Andoni Tolosa Morau ren kontzertua, eta bestetik, Asteasuko I. Jostailuen Truke Eguna. Kontzertua, ostiralean, hilaren 16ean izango da Iturriondo tabernan. 20:30ean hasiko da, eta doan izango da. Euskal kantagintza Berriaren historia laburra egingo du. Larunbat eguerdian berriz, Asteasuko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Ekonomia, Gizartea, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Hemezortzi lanpostu betetzeko langileak behar dituzte

Adunako, Alkizako, Larraulgo eta Zizurkilgo udalek, eta Aiztondo Mankomunitateak berak, langileak kontratatu behar dituzte aldi baterako. Guztira hemezortzi lanpostu izango direla azaldu dute: Ingurumen langilea, peoiak, ofizialak, gizarte langileak, administraria, gizarte eta kultur dinamizatzailea… Lan eskaintzako postuen ezaugarriak eta baldintzak ikusteko informazio osatua www.lanbide.net web-orrian jarri dute. Beharrezko baldintzetako bat, Lanbiden izena emanda egotea da, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Ekonomia, Larraul, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Azoka Berezian, Loidi baserriko postua izan da hoberena

2011/10/17
Nork

Zizurkil Goian igandean egun guztian zehar izan zen jendearen joan etorria. 10:00etan eman zitzaion hasiera azokari, eta jende asko inguratu zen. Herriko baserritarren postuez gain, artisauak ere izan ziren eta guztira ia 50 postu izan ziren . Postuez gain, Kantu Jira izan zen, eta azoka euskal abestiekin alaitu zuten. Haurrentzat jolasak ere izan ziren, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

XIV. Azoka Berezian 50 postu inguru eta egun guztiko jaia egongo da

XIV. Azoka Berezian 50 postu inguru eta egun guztiko jaia egongo da

Zizurkil Goian XIV. Azoka Berezia antolatu du udalak, hilaren 16an, etzi. Baserriko produktuak eta artisau lanak ikusteko eta erosteko aukera egongo da bertan. Festa batzordearen laguntzarekin, gainera, egun osoko egitaraua antolatu dute; tartean, Gipuzkoako II. Giza-Proba Txa- pelketa azpimarratu behar da. Joxe Mari Luengo alkatearen esanetan, «Zizurkilgo Udalak urteak daramatza euskal kulturaren alde apustu sendoa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Igandeko azoka berezian 70 postu eta 110 abere egongo dira ikusgai

2011/09/21
Nork
Igandeko azoka berezian 70 postu eta 110 abere egongo dira ikusgai

Ezaguna da Asteasun egiten den urteroko azoka berezia. Irailaren azken igandean izaten da eta postu ezberdin asko eta animalia ugari bildu ohi da herrian zehar. Gaur egungo egitarauarekin egiten den azokak, hamasei urteko historia du, nahiz eta, ganaduaren azoka lehenagotik ere egiten zen herriko festetan. Pili Legarra alkatea eta Joxe Ramon Aierza azoketako zinegotzia izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Asteasu, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]