Aizkardi Mendi Taldeak eski irteera antolatu zuen otsailaren azken asteburuan. Haur ugari joan ziren Somportera, eta iraupen eskiaz gozatzeko aukera izan zuten bertan.
Irakurri gehiago
Aizkardi Mendi Taldeak eski irteera antolatu zuen otsailaren azken asteburuan. Haur ugari joan ziren Somportera, eta iraupen eskiaz gozatzeko aukera izan zuten bertan.
Irakurri gehiago
Aizkardik antolatzen duen Ibilaldiak 44. edizioa beteko du aurten. Martxoaren 25ean burutuko da mendi martxa, eta bertan izena emateko aukera zabalik dago jada. Hilaren 23an itxiko dute epea, eta horretarako www.zirkuitua.com helbidean egongo da aukera, edo 649 71 71 82 telefonora deituta, 20:00etatik 22:00etara, eta astelehenetik ostiralera.
Irakurri gehiagoUrteroko ohiturari jarraituz, Asteasun inauteri jaia egingo dute etzi, hilaren 17an. Haurrak sorgin mozorroekin irtengo dira kalera, eta dantza egingo dute Lamitegin, su baten inguruan. 16:15ean, eskola amaituta, kalejira bat egingo dute herrian barrena. Zezen suzkoa eurekin ibiliko dute, eta Alfredok parrilla jaitsiko du oilasko batzuk erretzeko. Antolatzaile lanetan dabiltzan guraso taldeak, herritar guztiak animatu [...]
Irakurri gehiagoVillabonako Aizkardi Mendi Taldeak antolatuta, 32 mendizalek elurraz eta mendiaz gozatzeko aukera izan zuten igandean. Azparren-Mendigaña-Zarikieta-Agoitz ibilbidea egin zuten, eta eguzkia lagun izan zuten hainbat puntutan. Eguraldi ona izan arren, hotza ere lagun izan zuten. Zarikietako mendi zerra ezagutu zuten, eta oso gustura gelditu ziren bertako paisaia ederrarekin.
Irakurri gehiagoZizurkilgo Udalak, Villabonakoarekin eta Aiztondokoekin batera, eski irteera antolatu du Luz-Ardidenera. Egun pasa herriko eta inguruko gazteentzat da, hain zuzen ere, 1992-99 urte bitartean jaiotakoentzat. Alpino eta snow modalitateak praktikatzeko aukera izango dute gazteek, eta elurretan gozatzekoa ere bai, bide batez. Irteera martxoaren 17an izango da, 05:30etan irtenda. Itzulera ordua zehazteko dago oraindik, baina 20:30 [...]
Irakurri gehiagoVillabonako kultur egitaruaren barruan hitzaldia, antzerkia eta zinea izango dituzte ondorengo egunetan. Gaur, hilak 9, bidezko merkataritzari buruz ariko dira udaletxeko balio anitzeko aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta gonbidatu bereziak egongo dira bertan hizlari bezala: Gisela Alvarado eta Liliana Bermeo. Bateginik taldeak ekarriko ditu bi emakumeak Villabonara. Gisela Alvarado ekoizlea da; Ekuadorreko la Pepa [...]
Irakurri gehiagoAsvinenea Arte Eszenikoen eskolak, bost erritmoen ikastaroa antolatu du. Hilaren 12an, igandean, eskainiko dute. Irakaslea Helena Barquilla izango da, eta ikastaroan txalapartariak zuzenean ariko dira. Ikastaroa 10:00etan hasiko da, eta 18:00ak arte luzatuko da. Bost erritmoen ikastaroan izena eman nahi dutenek, ez dute zertan dantzaren ezagutza izan beharrik. Edonork parte hartu dezake. Izena hilaren 8a, [...]
Irakurri gehiago