Aisia

Herriko jaiak antolatzeko bilera Atxulondon

2011/04/19
Nork

Zizurkilgo Festa Batzordea herriko jaiak antolatzen hastera doa. Garaia iritsi da, eta  herritar guztiei, asteazkenero, Atxulondo Kultur Etxean 19:00etan burutuko diren bileretan parte hartzeko gonbita luzatzen diete. Jai parte hartzaileak eta denon gustukoak antolatzeko aukera izan dadin, lehena bihar, hilak 20, egingo dute. Guztion elkar lana ezinbestekoa delako, animatzeko deia egin dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Jaiak, Nabarmenak, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Koadrilek Korrika egingo dute, bihar

2011/04/15
Nork

Villabonako koadrilek Korrika egingo dute bihar, larunbata.  Euskal Herrian Euskarazek antolatu du ekitaldia, eta helburua “herriko koadrilak” elkartzea dela diote. Koadrilek eramango duten lekuko “ederra” Jon Iñaki Ormazabalek egin du. Parte hartu nahi dutenek 18:00etan eman beharko dute izena Berdura plazan, eta Korrikaren hasiera berriz, 19:00etan izango da. “Gure nahia koadrila batek besteari lekukoa ematea [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Euskara, Korrika | Ez dago iruzkinik »

Aiztondoko Lehen Truke Eguna antolatu dute

2011/04/12
Nork

Aiztondoko Denbora Bankuak, lehenengo Truke Eguna antolatu du. Maiatzaren 8an, igandean,  izango da, eta aukeratutako herria Larraul izan  da. Truke Eguneko merkatua, gauzak, denbora eta gaitasunak elkartrukatzeko izango da, dirurik gabeko azoka hain zuzen ere. Behar ez duzuna ekartzeko eta behar duzuna eramateko aukera izango da bertan. Eta horretarako aukera, 10:00etatik 14:00etara egongo da. Zer eraman dezakezu? Edozeinek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Larraul | Ez dago iruzkinik »

40 dantzariren lehia, Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan

2011/04/07
Nork
40 dantzariren lehia, Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan

Larunbatean, hilak 9, Villabonako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa ospatuko da. Gurea Zineman izango da 16:30etik aurrera. Bertan Euskal Herriko 40 dantzari gaztetxok parte hartuko dute, eta horietatik asko eskualdekoak izango dira. Oinkari dantza taldeko 18 dantzari dira. Txapelketa hau Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Ligaren kanporaketa da. Finala ospatu aurretiko azken kanporaketa izanik, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Dantza, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Oteizaren sinesmen eta ideologiak taula gainean izango dira

2011/04/06
Nork
Oteizaren sinesmen eta ideologiak taula gainean izango dira

Jorge Oteiza eskultore oriotarrari buruzko antzezlana da Ion Martinez aktoreak Villabonan antzeztuko duena. Antzezlanaren egilea, idazlea, zuzendaria eta Jorge Oteitzaren jarraitzaile sutsua denak, Oteizaren ikuspegi ez ohikoa eta ezberdina erakutsiko du Gurea Zine aretoko taula gainean. Oteiza eta bere argiketariaren arteko harremana ikusiko da. Bi pertsonaia dira, eta biak, Ion Martinezek antzezten ditu; Oteizarena eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Antzerkia, Euskara, Gizartea, Kultura, Literatura | Ez dago iruzkinik »

Korrika kulturalaren baitan bertso afaria egingo dute

2011/04/05
Nork

Korrika Kulturalaren baitan, Uztartza aterpetxean bertso afaria egingo dute Adunan. Felipe Zelaieta, Manex Mujika, Rikardo Gonzalez eta Arkaitz Oiartzabal bertsolariak izango dira. Txartela 25 euro ordaindu beharko da, eta erosteko azken eguna, hilak 6, asteazkena izango da. Bertso afariaren aurretik, 18:00etan dultzaineroekin kalejira eta herriko kioskoan emanaldi nagusia egingo dituzte, Loatzo Musika Eskolak antolatuta.

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Bertsolaritza, Euskara, Gizartea, Korrika, Kultura, Musika, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Luzatze tailerra antolatu dute

2011/04/04
Nork

Asvinenea eskolak Luzatze tailerra prestatu du. Ostiralean, larunbatean eta igandean izango da. Ostiralean 17:00etatik 20:00etara eta asteburuan 11:00etatik 14:00etara egingo dute. Bazkideek 70 euro eta gainerakoek 80 euro ordaindu beharko dute. Izena, asvineneaeskola@gmail.com helbidera idatziz edo 665 73 80 81 telefonora deituz eman behar da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Euri tanten erritmora dantzan

2011/03/30
Nork
Euri tanten erritmora dantzan

Ari du, ari du ari eta euri, ikusmenaren itsasontzia: brankan euria, popan euria ari eta euri euriak emetzen du haize zakar bustia. Ari du, ari du, ari eta euri, ari eta euri. Oinkari Dantza Taldeak, euskal poesia eta euskal dantzak uztartu nahi izan ditu ‘Ari du’ izenez bataiatu duten lan berrian. Horretarako, Juan Kruz Igerabide eta Edu Muruamendiaraz izan dituzte bidelagun. Oinkari Dantza Taldeko dantzari eta arduradunetako kide da Alazne Gurrutxaga. Proiektu honetan, zerbait berria egin nahi zutela argitu du; poesia eta dantza uztartu nahi zituztela. Proiektuaren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Dantza, Kultura, Literatura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Astean behin euskaraz hitz egiteko laguntzaileak behar dituzte

2011/03/29
Nork

Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuek laguntzaileak behar dituzte Mintzalaguna egitasmorako. Haien eginkizuna astean behin bi euskara ikaslerekin geratzea litzateke, eta ordubetez, euskaraz aritzea. Lau urte ditu egitasmoak eta aurrera jarraitzeko boluntarioen lana beharrezkoa dute. Helburua, euskara ikasten ari direnei, kalean hitz egiteko konfiantza eta harreman zirkulua zabaltzen laguntzea da. Horretarako, hiru laguneko taldeak osatzen dira. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Kultura, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

‘Pepinos Podridos’ antzerkia Iturri-Ondon

2011/03/24
Nork

Asteasuko Iturri- Ondo jatetxean, bihar, hilak 25, barrea eragiten duen antzerkia ikusteko aukera izango da. Pepinos podridos  izena du antzezlanak eta 20:00etan hasiko da. J.B. Pedradas da antzezle eta sortzailea.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Antzerkia, Asteasu, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 36 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 39 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 29 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 5 ordu, 57 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako