Aisia

Bordeleko azokara joateko autobusa antolatu dute

Bordeleko azokara joateko autobusa antolatu dute Larrauletik. Azoka hilaren 12an, larunbatean da. Larrauletik autobusa 06:30ean irtengo da. Alkizan 06:45ean egingo du geldialdia, Zizurkilen 06:50ean eta Adunan 07:00etan. Izena emateko azken eguna gaurkoa da. Bidaiaren kostua 20 eurokoa da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Larraul, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Pako Aristiren hitzaldia, gaur 19:00etan Mintzolan

Euskara zerbitzuak Pako Aristiren hitzaldia antolatu du gaur. Mintzolan hitz egingo du idazleak, 19:00etan, Euskara, hizkuntza bat bere bakardadean  gaiaren inguruan. Hitzaldia Villabonako Euskara zerbitzuaren euskara goxoa gurea, egiozu hozka! ekimenaren baitan dago.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Literatura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Oporretan euskaraz 2012’rako begirale bila

Udalak Oporretan euskaraz 2012 udalekuak antolatu ditu, ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitarte. Bertan begirale lanak egin nahi dituenak, hilaren 18a baino lehen eman beharko du izena. Sei begirale kontratatuko ditu udalak. Informazio gehiagorako 943 69 24 95 zenbakira deitu behar da, goizez.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Andatza eguna giro politean

2012/05/08
Nork
Andatza eguna giro politean

Usurbilgo Udalak eta Zizurkilgo Udalak, Andatza Mendizale Elkartearen laguntzarekin antolatuta, Andatza eguna ospatu dute beste urte batez. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «eguraldiak nahikoa lagunduta, giro polita sortu da Zizurkildar eta Usurbildarren arteko festa honetan, Andatza mendiaren magalean». Hurbildu zen jendetzaren seinale, prestatu zituzten pintxoak agortu egin ziren. Bazkariaren ostean, gaztetxoek eta gurasoek ederki igaro zuten jokuetan. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Herriak, Kirola, Mendia, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Simonen jaitsierarekin hasi dira Elizmendiko jaiak

2012/05/05
Nork

Ezin ziren bera jaitsi arte jaiak hasi Asteasuko Elizmendi auzoan, eta kostata izan bada ere, Simon jaitsi da elizaren kanpandorretik, festei hasiera emateko. Auzotar ugari bildu da jaitsiera ikusteko, eta gaztetxoak pozik geratu dira gozokiak oparitu baitie guztiei Simonek. Mus txapelketarekin eta gazteen duatloiarekin jarraitu du festak. Zezen txikiak eta poneyak izango dituzte gazteek 19:00etan, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Herriak, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Larunbatean jaitsiko da Simon, Elizmendin

2012/05/02
Nork

Asteasuko Elizmendiko Jaiak asteburuan izango dira. Santa Krutz jaiak ospatzen dituzte, eta aurten larunbatean eta igandean ospatuko dituzte. Larunbatean, 16:30ean izango da txupinazoa. Urtero bezala, elizako kanpandorretik Simon jaitsiko da. Ondoren, duatloia egingo dute. Haur jolasak, erromeria eta afaria ere izango dira. Egitarauan aldaketatxo bat izan da, igandeko meza nagusia Santa Kruz ermitan izan beharrean, San Pedro [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Poltsikoko Lehiaketako hirugarren kanporaketa, etzi

Poltsikoko Lehiaketako hirugarren kanporaketa, etzi

Asvineneak antolatzen duen VI. Poltsikoko Antzerki Lehiaketa hirugarren geltokira iritsiko da ostiralean, hilak 4. Hirugarren kanporaketan ere sei taldek hartuko dute parte, eta horietako bi iritsiko dira finalaurrekoetara; galako irabazleak eta ikusleen saria eskuratzen duenak. Horiek horrela, lehen galako irabazleak hartuko du parte maiatzaren 18ko finalerdian, hau da, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen Pazo o no [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eskola Txikien festaren 25. urteurrena Larraulen ospatuko dute, ekainean

Eskola Txikien jaiak 25 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizuna Larraulen izango da, ekainaren 3an. Antolatzaileek, 260 biztanle inguruko herrian, 3.000 lagunen bisita aurreikusten dute. Horretarako, herri guztia lanean ariko da, eta aldez aurretik eskerrak eman nahi izan dizkie larrauldar guztiei. Aurtengo jaiaren aurkezpen ekitaldia atzo egin zuten Donostiako Koldo Mitxelena kultur etxean. Ekainaren 3ko egitaraua [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Hezkuntza, Jaiak, Larraul, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Erresuma zaharrari keinua egingo diote maiatzean

Maiatza Saltsan egitasmoko ekitaldiak aurkeztu zituen atzo udalak, 1512-2012, Erresuma zaharrari keinua lelopean. Gai honen harira, herriko armarri berriaren inguruko hausnarketan sakondu nahi dute, eta besteak beste, Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko kidearen hitzaldia egongo da Atxulondo kultur etxean, maiatzaren 17an. Bertan, herriko armarriaren inguruan hitz egingo da, aldakuntzaren zergatien arrazoiak aztertzeko. Maiatza Saltsan-ekin lotura zuzena [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultura, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Muinotik plazara, Ernioren magalean

Muinotik plazara, Ernioren magalean

Bernardo Atxagaren errealismo magikoak mundu zabalera begira jarri zuen Asteasu 1988. urtean, Obabakoak liburuaren orrialdeetatik. Ilobate, Muino, Pepane, Arbe, Legarra, Zumargain, Etxeberri, Ostatu nahiz Montse etxeen deskribapen zehatzak egin zituen idazle asteasuarrak, eta bere jaioterriko parajeetan kontatutako istorioak, munduko beste 25 hizkuntzetara itzuliak izan dira. Ernioren magalean dagoen herrixkak, ordea, 1375eraino atzera egin behar du, bere [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Asteasu, Ibilbideak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendiko ikasgaiak gunean   duela 35 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH2. mailako ikasleek mendi ibilaldia egiteko aukera izan zuten iragan ostiralean. Txangoan Amasa inguruetara hurbildu ziren. Bidean aurkitutako eraikinak, landareak eta animaliak ongi behatu zituzten, izan ere, orain eurei buruzko informazioa pilatu eta «lan polit bat» egitea tokatuko zaie ikasleei, irakasleen esanetan.


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 2 ordu, 38 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 3 ordu, 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 3 ordu, 28 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 5 ordu, 57 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako