Aisia

Asteasun, Villabonan eta Zizurkilen inauteriak

Urteroko ohiturari jarraituz, Asteasun inauteri jaia egingo dute etzi, hilaren 17an. Haurrak sorgin mozorroekin irtengo dira kalera, eta dantza egingo dute Lamitegin, su baten inguruan. 16:15ean, eskola amaituta, kalejira bat egingo dute herrian barrena. Zezen suzkoa eurekin ibiliko dute, eta Alfredok parrilla jaitsiko du oilasko batzuk erretzeko. Antolatzaile lanetan dabiltzan guraso taldeak, herritar guztiak animatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Asteasu, Jaiak, Paperekoa, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Zarikietako mendi zerran barrena

Villabonako Aizkardi Mendi Taldeak antolatuta, 32 mendizalek elurraz eta mendiaz gozatzeko aukera izan zuten igandean. Azparren-Mendigaña-Zarikieta-Agoitz ibilbidea egin zuten, eta eguzkia lagun izan zuten hainbat puntutan. Eguraldi ona izan arren, hotza ere lagun izan zuten. Zarikietako mendi zerra ezagutu zuten, eta oso gustura gelditu ziren bertako paisaia ederrarekin.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zizurkilen kaldereroak ospatu dituzte Pedro Mari Otañoko ikasleek

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Jaiak, Zizurkil | Ez dago iruzkinik »

Villabona-Aiztondoko udalek eski irteera antolatu dute Luz-era

Zizurkilgo Udalak, Villabonakoarekin eta Aiztondokoekin batera, eski irteera antolatu du Luz-Ardidenera. Egun pasa herriko eta inguruko gazteentzat da, hain zuzen ere, 1992-99 urte bitartean jaiotakoentzat. Alpino eta snow modalitateak praktikatzeko aukera izango dute gazteek, eta elurretan gozatzekoa ere bai, bide batez. Irteera martxoaren 17an izango da, 05:30etan irtenda. Itzulera ordua zehazteko dago oraindik, baina 20:30 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udaletxean bidezko merkataritzari buruz ariko dira

Villabonako kultur egitaruaren barruan hitzaldia, antzerkia eta zinea izango dituzte ondorengo egunetan. Gaur, hilak 9, bidezko merkataritzari buruz ariko dira udaletxeko balio anitzeko aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta gonbidatu bereziak egongo dira bertan hizlari bezala: Gisela Alvarado eta Liliana Bermeo. Bateginik taldeak ekarriko ditu bi emakumeak Villabonara. Gisela Alvarado ekoizlea da; Ekuadorreko la Pepa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Helena Barquillaren bost erritmoen ikastaroan izena eman daiteke

2012/02/07
Nork

Asvinenea Arte Eszenikoen eskolak, bost erritmoen ikastaroa antolatu du. Hilaren 12an, igandean, eskainiko dute. Irakaslea Helena Barquilla izango da, eta ikastaroan txalapartariak zuzenean ariko dira. Ikastaroa 10:00etan hasiko da, eta 18:00ak arte luzatuko da. Bost erritmoen ikastaroan izena eman nahi dutenek, ez dute zertan dantzaren ezagutza izan beharrik.  Edonork parte hartu dezake. Izena hilaren 8a, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hiruhilabeteko afrikar dantza ikastaroa Asvinenean

Asvineneak afrikar dantza ikastaroa antolatu du Adunan duten egoitzan. Hilaren 7an hasi da, eta hiru hilabete iragungo ditu. Marie Toure irakasle ginearrak astearteetan emango du ikastaroa, 19:00etatik 21:00etara, eta perkusioa zuzenean entzuteko eta jarraitzeko aukera egongo da. Izena emateko plaza mugatuak daudela azaldu dute Asvineneatik, eta erreserba egin nahi duenak laidall@hotmail.com helbidera bidali beharko du eskaria. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aduna, Aisia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Inauterietan jaialdia egingo dute Jesusen Bihotza eta Fleming ikastetxeek

Amasa-Villabonako Udalak herriko otsaileko kultur programazioa liburuxka batean argitaratu du, ohi bezala. Inauteri ukituz dator hilabetea, izan ere, Fleming eta Jesusen Bihotza ikastetxeek jaialdia egingo dute Ostegun Ginean. Hileko ekitaldien artean, bidezko merkataritzari buruzko hitzaldi interesgarria ere aurreikusten da. Bateginik taldeak antolatu du, hilaren 9an. Hizlari bezala Ekuadorko bi ekoizle egongo dira: Gisela Alvarado eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Guztira 350 ume baino gehiago pasa dira Gabonetako Haur parketik

2012/02/01
Nork

Amasa-Villabonako Udalak eta Oria merkatarien elkarteak «bihotz-bihotzez» eskertu die Gabonetako Haur Parkearen antolakuntzan aktiboki parte hartu duten hainbat komertzioei eta taldeei. «Guztira 350 ume baino gehiago pasa dira parketik, eta benetan  kopuru aparta da», adierazi dute.  «Eskerrik asko eta ia hurrengo batean denon artean beste ekimen bat aurrera ateratzen dugun, Villabona bizirik baitago», nabarmendu dute [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amasa-Villabona, Ekonomia, Gizartea, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eskola txikiak aldarrikatuz

Eskola txikiak aldarrikatuz

Ekainaren 3an izango da eskola txikien festa Larraulen. Aurten 25 urte beteko dira, Bidegoianen lehen festa egin zenetik. Eskola txikiak bizirik lelopean egin zen festa hura, eta oraindik ere, aldarrikapen berberarekin jarraitzen dute Gipuzkoako herri eta auzoetako eskola txikiek. Azken bost edo sei urteak oso mugituak izan dituzte Larraul herrian. Lan handia egin behar izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Hezkuntza, Jaiak, Kultura, Larraul, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]