Eguraldi iragarpenen arabera, igandean lainoa egongo da egun guztian zehar. 10 eta 16 graduren artean mugituko da termometroa. Aizkardiko Ibilaldia egiteko beraz, egun aproposa izan daiteke hilaren 25ekoa.
Mendizaleek bi aukera izango dituzte: ibilaldi luzea eta motza; 43 kilometrokoa edo 24koa. Izena emateko aukerak zabalik daude oraindik, eta egunean bertan horretarako aukera egongo da. Aurrez, 649 71 71 82 telefono zenbakira deitu behar da, 20:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, edo ibilaldia@aizkardi.com helbidera idatzi behar da.







