Eskola txikiak aldarrikatuz

Ekainaren 3an izango da eskola txikien festa Larraulen. Aurten 25 urte beteko dira, Bidegoianen lehen festa egin zenetik. Eskola txikiak bizirik lelopean egin zen festa hura, eta oraindik ere, aldarrikapen berberarekin jarraitzen dute Gipuzkoako herri eta auzoetako eskola txikiek.

Astelehenean Ikaztegietako Herri Eskolan egin zuten grabaketa

Azken bost edo sei urteak oso mugituak izan dituzte Larraul herrian. Lan handia egin behar izan dute dena hasieratik antolatzeko: eskolaren irekiera, guraso elkartearen sorrera, zaintza-zerbitzua, bilerak eta negoziazioak Hezkuntza sailarekin…
Legearen arabera, eta duten haur kopurua kontuan hartuta, larrauldarrei eskola propioa dagokie. Gaur egun, ordea, oraindik ez diete onartu eskola propioa izateko duten eskubidea, eta Asteasuko Pello Errota eskolaren gela balitz bezala funtzionatzen dute.  Beraien ekarpena, eskola txikien mugimenduari, festa antolatzearen ardura hartuz izango da. Guzti honen aurrean, eta eskola txikien mugimenduari mesede egin nahian, festa antolatzearen ardura hartu zuten.
Era berean, beraien egoeraren berri eman nahi dute. Pasa den urteko ekainean, Abaltzisketako Txalburu eskolari hartu zion lekukoa Larraulek.
Ez dute etsi, eta gaur egun herrian duten zerbitzua handitu nahi dute.  Haur eskolaz gain, hiru gela dituzte. Eskola txikien ezaugarria den adin aniztasuna ematen da geletan, eta urtetik urtera haur gehiago dituzte.
Eskola txikiaren festa antolatzen hasiak daude. Guraso elkarteko kideak hainbat arlotan banatuta lanean ari dira: Ekonomia, ikuskizunak, komunikazioa, salmenta, trafikoa eta zerbitzuak bereiztu dituzte, eta martxa onean doaz prestaketa lanak.
Zerotik sortutako  eskola
Eskola txikiaren kontuarekin, Larraulen zerotik hasi dira. Eskola egon zen, baina hainbat urtez larrauldarrek hezkuntza ezin izan dute herrian jaso. Ezerezetik hasi behar izan dute, eta zenbait momentutan Eskola Txikien inguruan ezjakintasun eta gaizki ulertze handia zegoen.
Eta zerbait egiteko beharra sentitzen zuten, eskola txikien hezkuntza eredua behar bezala ulertzeko eta prestigiatzeko. Bai eskola txikien mugimenduan, eta baita eskola txikien mugimendutik haratago ere.
Larraulgoa eskola txikien mapan jarri nahi dute. Eta besteak beste, azken urteetako lana irudikatu asmoz, ikus-entzuneko bat grabatzeko ideia izan dute buruan.

Iñaki Alcalde, Larraulgo guraso elkarteko kidea

«Gure ekarpena festa antolatzea eta dokumentala egitea izango da»

Iñaki Alcalde (Lasarte-Oria, 1973) Larraulgo Guraso Elkarteko beste kide batzuekin batera, eskola txikien izaera erakutsi nahi duen ikus-entzunekoa grabatzen ari da. Ikus-entzunezkoaren helburua eskola txikien hezkuntza ereduaren aukeren berri eman eta zabaltzea da.
Ideia bururatu, eta eskola txikien inguruko ikus-entzunekoa grabatzen ari zarete.
Ikus-entzunezkoaren ideia Larraulen sortu zen eta Eskola Txikien Guraso Elkartearen Koordinakundean aurkeztu genuenean oso ondo ikusi zuten. Zuzendaritzako kideak 2012. urterako hainbat ekimen antolatzen ari ziren, eskola txikien festaren 25. urteurrena ospatzeko, eta dokumentala ospakizun horien barruan kokatzen da.
Ideia izatetik egitera pauso handia dago. Nolakoa izan da bidea?
Ikus-entzunezkoa hasieratik lantalde pluralean landu da: irakasle, guraso eta udal ordezkariek izan dira. Pasa den urteko uztaila eta iraila bitartean hamar bat laguneko taldea elkartu ginen: koordinadorako aitzindariak diren Gloria Castaños eta Brixi Arrue; gaur egungo zuzendaritzakideak diren Mikel Olano eta Irati Aldazabal; irakasleen koordinatzailea den Arantxa Oliden eta udal ordezkarietatik Jexux Murua eta Iker Otamendi. Larraulgo guraso batzuek ere parte hartu zuten. Bakoitzaren buruan ideia ezberdin bat zegoen, eta aukera horien artean, nolabait zein dokumental mota egin nahi genuen definitu genuen.
Lan talde horretan zer erabaki zen?
Ideia jasa horretan argi geratu zen dokumentalak hiru hanka eduki behar zituela: eskolaren barruan gertatzen dena, hau da, irakasleen eta ikasleen arteko elkarlana; guraso elkarteen inplikazioa eta udalen partaidetza egongo litzateke.
Zer jaso edo adierazi nahi duzue dokumentalarekin?
Egungo mugimenduari argazkia atera nahi diogu. Hezkuntza eredu gisa prestigiatzea; mugimenduari lotutako sentimendua bultzatu eta indartzea; komunitate osoaren inplikazioa beharrezkoa da, hau da, ikasle, guraso, irakasle, udalerri,… guztiak beharrezkoak dira. Horretarako 27 eskolen artetik erreferente onak bilatzen ahalegindu gara.
Larraulgo gurasoak ari zarete lanean, ezta?
Aurten gure ekarpena bi mailatan emango dugu; alde batetik, festa antolatuz eta bestetik, dokumentala eginez.
Noiz hasi zineten grabaketekin?
Irailean hasi ginen grabaketekin eta otsaila alderako bukatuko dugu. Grabazioen azken ukituak egiten ari gara, eta jarraian muntaiaren fasean sartuko gara.
Noiz  aurkeztuko duzue?
Aurreikuspenen arabera, maiatzean festarekin batera aurkeztuko da, baina helburua festa egunean proiektatzea izango da.
Zein  herritan egon zarete?
Berrobin, Altzon, Gabirian, Zerainen, Olaberrian, Ikaztegietan, Larraulen, Bergarako Angiozar auzoan eta Igeldon egon gara. Herriez gain auzoen kasuistika ere hartu nahi genituen, eta beraien izaera ere sartu nahi izan dugu.
Eta finantziazioa nola dago?
Koordinakundetik bideratu da, eta udalei eskatu zaie laguntza dokumentala egin ahal izateko.

Etiketak: , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 52 segundo · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.