Amasa-Villabonako Zero Zabor taldea aurkeztu dute, gaur Villabonako Berdura plazan. Talde berria da, eta hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat direla argitu dute.
Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: “irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta billabonatar guztiak inplikatu nahi ditugu”.
Hiru ildo azpimarratu dituzte: murriztea, berrerabilpena eta birziklapena.
Ohiturak aldatzea zaila dela adierazi dute, baina aurrera atera nahi duten proiektu hau herriari laguntzeko dela gogora ekarri dute. Arazoaren inguruan, “kontzientziazioa eta inplikazioa” beharrezkoak direla esan dute.
Era berean, interesa duen pertsona oro gonbidatu nahi dute beraiekin harremanetan jartzera.








