Josu Amilibiak ordezkatuko du Arantza Aburuza Adunako alkatetzan

Arantxa Aburuza alkate ohia eta Josu Amilibia alkate berria

Josu Amilibia da Adunako alkate berria, Arantza Aburuzak «arrazoi pertsonalak» medio kargua utzi ondoren. Alkate aldaketa atzo egin zuten, udalaren ohiko batzarrean, eta zinegotzi guztien adostasunarekin.
Arantza Aburuzak 2003an hartu zuen alkatetzaren ardura, herriko udal plataformaren buru aurkeztu eta gero. 2007ko udal hauteskundeetan, ANVren zerrendaburu bezala aurkeztu zen, eta karguarekin jarraitzeko adina babes jaso zuen herritarren aldetik. Hirugarren legealdirako, inongo zerrendetan ez joatea erabaki zuen Aburuzak. Herritarrek boto zuriaren aldeko aukera egin zutenez, aurreko udal taldeak jarraitu zuen udaletxean, aurreko alkatea buru zela. Atzo, zortzi urteko ibilbideari amaiera ematea erabaki zuen Arantza Aburuzak, nahiz eta zinegotzi bezala udal taldean jarraituko duen.
Kargu uztea aho batez onartu zuten gainontzeko udal hautetsiek. Josu Amilibiaren izendapena babesterakoan, adostasun bera azaldu zuten. Ondorioz, ondorengo lau urteetan Josu Amilibia izango da Adunako alkate berria.
«Adunako alkatea izatea ohore bat da, eta pertsonalki erronka garrantzitsua bat»; hauek izan ziren, kargua hartu ondorengo, Amilibiaren lehen hitzak. Aurreko alkateek ez diotela lan erraza utzi onartu zuen ondoren, «gaitasun handia erakutsi baitute», eta maila horretara iristen saiatuko dela esan zuen.
Herri bezala, hurrengo urteetan Adunak erronka potoloak dituela aipatu zuen, eta horiei gogotsu eta indartsu heltzeko asmoa zuela azaldu zien herritarrei: «Abiadura handiko trenaren afera, Erriberako poligonoa, hondakinen kudeaketa eta beste hainbat gai ditugu aurretik. Udal talde osoak bezala, nire indar guztia jarriko dut gai horien inguruan herriak duen ikuspuntua aurrera eramateko».
Arantza Aburuzak alkate kargua utzi arren, zinegotzi bezala laguntzeko prestutasuna eta konpromisoa azaldu zion, azkenik,  Josu Amilibiari.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.