Arantxa Aburuzak agur esan dio Adunako alkatetzari, “arrazoi pertsonalengatik”. Hala eta guztiz ere, zinegotzi bezala eta alkate berriari laguntza ematen jarraituko duela azaldu du. Aburuzaren lekua Josu Amilibiak hartu du gaur iluntzean egin den udal batzarrean.







