Tolosaldea Sahararekin elkartearen proiekturekin bat eginez, Villabona eta Zizurkileko Jesusen Bihotza ikastolak saharar herriarekiko elkartasuna bultzatzeko deia egin die herritar guztiei. Alde batetik, saharar errefuxiatu kanpamentuetara ahal den laguntza gehiena eraman nahi da. Horretarako janari bilketa burutzen ari dira ikastolakoak.
Bestetik, Saharako lurralde askatuetan Mehriz izeneko herrian eskola bat eraikitzen ari direla azaldu dute Jesusen Bihotzatik: «Dagoeneko hiru gela daude eraikita, eta bertan 44 ikasle dabiltza oraingoz. Beraz, eskola materiala ere jasoko dugu. Eskola horretan 120 ikasleentzako tokia egongo da, eta hauek hezkuntza lana bete dezaten gure laguntza behar dute».
Elikagaiak eta garbiketa materiala eta eskola materiala biltzeko guneak Txermin eta Zizurkilgo eraikinetan jarri dituzte, ikasleen ikasgeletan. Zentroko eraikinean ere materiala emateko aukera egongo da. Jesusen Bihotzatik azaldu dutenez, hilaren 26a izango da bilketa egingo duten azken eguna.
Jesusen Bihotza Ikastolatik azaldu dutenez, gurasoei zuzendutako Sare sozialak: seguru nabigatzea hitzaldia atzeratu beharrean aurkitu dira, hizlariak azken unean izandako ezustekoa medio. Zita berria hilaren [...]
Irakurri gehiago






