Adunako Herri Eskolak, ikasturtea erakin berrian hasi bazuen ere, gaur inauguratu dute, eskola txikiari gehitu diote eraikin berria. Txiki, gazte eta helduek, guztiek parte hartu nahi izan dute egun berezi honetan. Eguerdian, ekitaldi polita egin dute eskolan.
Eraikin berriaren estreinaldia ospatzeko, erakundeetako hainbat ordezkari izan dira eta bertan izan da Arantza Aburuza herriko alkatea ere.
Agurra dantzatu, musika jo, bertsoak abestu, zinta moztu, bisitaldia, pintxoak, denetarik izan du gaurko ekitaldiak. Mirari Garmendia zuzendariak eskola handitzeko egindako ahalegina eskertu nahi izan du. Guztiak pozik agertu dira eraikin berriarekin.









